202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2015eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko aurrekontuen espedientearekin batera, 2015eko plantilla organikoa.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2015eko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2015eko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1513481