202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hirigintzako Udal Planeko determinazio xehakatuetako
aldaketa (merkataritzako lokalak). Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2015eko uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, aho batez, ondoko akordioa hartu zuen:

2015eko maiatzaren 27an, aldaketa xehakatua onetsi zen hasiera batean, Etxarri Aranazko Udalak sustatua: Hirigintzako Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa (merkataritzako lokalak). Akordioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2015eko maiatzaren 28an, eta jendaurreko epean ez ziren alegazioak aurkeztu.

“Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikulua eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeaaren 22.2.c) eta 47.2.ll) artikuluak kontuan harturik, Etxarri Aranazko Udalbatzak gehiengo osoz honako hau erabaki du:

1.–Behin betiko onestea Etxarri Aranazko Hirigintzako Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa (merkataritzako lokalak).

2.–Akordioa eta aldatutako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kopia bat igortzea Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.”

Etxarri Aranatzen, 2015eko urriaren 2an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

ERANSKINA

Aldaketa: merkataritzako lokalak (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1513499