176. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 4a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

171/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomo bat da, Nafarroako Osasun zerbitzu publikoak kudeatzeko ardura duena. Osasun Departamentuari atxikita dago, eta haren jarraibide eta helburu estrategikoen menpe jardunen du, eta bere emaitzen kontu emanen du, eragimenari, eraginkortasunari, segurtasunari eta herritarren eta erien gogobetetzeari dagokienez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura berriak argi eta garbi bereizten ditu, batetik, goi zuzendaritza, organo zentraletan datzana, eta, bestetik, egitura periferikoa, osasun zentroen kudeaketa bere gain hartzen duena (Nafarroako Ospitalegunea, Osasun Mentala, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak)

Lehentasuna ematen zaio osasun arloko helburuak lortzeari, eta, horretarako, Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza zentralizatzen da, baina, aldi berean, langileen kudeaketarako eta kudeaketa ekonomikorako egituren zati bat deszentralizatzen da, osasun zentroei itzultzeko gai horietan beharrezkoak diren erantzukizunak eta egiturak; hortaz, Langileen eta Kudeaketa Ekonomikoaren burutza eta Zerbitzu Orokorren burutza kasuan kasuko zentroetako kudeatzailetzen menpe egonen dira berriz ere.

Osasun proiektua bakarra dela eta Nafarroako Foru Komunitate osoan prestazioen kalitatea homogeneoa dela bermatze aldera, Eriaren Laguntzarako Zuzendaritza Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza izanen da aurrerantzean, eta, halatan, izaera sanitarioa berreskuratu eta nabarmen indartuko da. Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzak bere gain hartuko ditu zeregin hauek: eragimena eta eriaren segurtasuna hobetzeko programen lidergo teknikoa, eri kronikoen arloko estrategia eta osasun arloko beste estrategia batzuk hedatzea, eta osasun laguntzaren koordinazioa eta jarraitutasuna ziurtatzeko sistemak eta tresnak garatzea. Farmazia Zuzendariordetzan, berriz, Osasun Sistema osorako farmazia arloko zuzendaritza teknikoa eta erosketak zentralizatzen dira.

Osasunaren arloan emaitza jasangarriak lortze aldera, frogatuta dago kudeaketa ereduak askoz eraginkorragoak direla haien oinarriak hauexek direnean: erantzukizunak profesionalekin partekatzea, lidergo klinikoa, kudeaketaren autonomia eta amaierako emaitzen ebaluazioa. Horretarako, langileen kudeaketarako eta kudeaketa ekonomikorako egituren zati bat deszentralizatzea erabaki da, osasun zentroei gai horietan beharrezkoak diren erantzukizunak eta egiturak itzultzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentraletan izanen dira berriz Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua eta Araubide Juridikoaren Zerbitzua, Osasun Departamentuak bereganatuak zituena, eta Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe egonen dira zuzenean.

Giza Baliabideen Zuzendaritza, aurrerantzean, Profesionalen Zuzendaritza izanen da, eta haren egitura berriz diseinatu da, langileen gaineko kontrol eta administrazio lan garrantzitsuak aldi batera utzi gabe, langileen arloko politika proaktiboago bete dezan, helburu hauekin: profesionalen gogobetetze eta inplikazioa hobetzea, profesionalismoa eta barne komunikazioa sustatzea, eginkizun berriak, antolakundearen helburu estrategikoekin bat datozen gaitasun profesionalak zehaztea.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Ospitaleguneko Zuzendaritza eta Osasun Mentaleko Zuzendaritza egiazko kudeatzailetza asistentzialak izanen dira hemendik aurrera, organo periferikoen izaerarekin. Goi-zuzendaritzako arau eta irizpide teknikoekin lan eginen dute, esparru edo arlo asistentzial bateko zerbitzu asistentzialen kudeaketaz arduratuko dira, eta, horretarako, kudeaketa ekonomikoaren eta langileen arloko eskumenak berreskuratuko dituzte.

Bestalde, osasun laguntzaren integralitatea bermatzeko xedearekin, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietan kudeatzailetza integratuak sortzea erabaki da, eta haien menpe egonen dira barruti horietako ospitaleak eta oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroak; osasun zentro horiek ez dira ospitalearen menpe egonen, eta zeregin garrantzitsua izanen dute prozesu asistentzialen kudeaketa integralean, eta, horretarako, ezinbestekoa izanen da barrutiko kudeatzailetzak zeregin egokia hartzea bere gain.

Nafarroako Ospitaleguneko zuzendaritza eta zuzendariordetza medikoak zuzendaritza eta zuzendariordetza asistentzial bihurtuko dira, eta bere gain hartuko dute, osotara, laguntzaren prozesu orokorreko arreta, prozesu horietan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta autonomia propioa galarazi gabe. Erizaintzako zuzendaritza eta zuzendariordetzak, berriz, Osasuneko Zainketetarako zuzendaritzak eta zuzendariordetzak izanen dira aurrerantzean, eta arlo horietako arduradun nagusiak izanen dira, baina autonomiaz lan egiten jarraituko dute.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehen artikulua.–Onespena.

Nafarroako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi dira. Foru dekretu honen ondoren heldu da Estatutuen testu osoa.

Bigarren artikulua.–Osasun laguntzaren egitura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun laguntzaren egitura ezarriko da behar den maila izanen duten erregelamenduzko xedapenen bidez, eta betiere foru dekretu honen aginduak errespetatu beharko dituzte.

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Farmazia Prestazioen Zerbitzuko buruarena, Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuko burua izateko.

b) Kontratazioa Kudeatzeko Zerbitzuko buruarena, Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuko burua izateko.

c) Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuko buruarena, Ordainsari eta Prestazio Zerbitzuko burua izateko.

d) Obren, Ekipamenduen eta Mantentze-lanen Zerbitzuko buruarena, Azpiegitura Zerbitzuko burua izateko.

e) Gastuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko buruarena, Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko burua izateko.

f) Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariarena, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzailea izateko.

g) Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari mediko asistentzialarena, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala izateko.

h) Zerbitzu Mediko Zentralen zuzendariordearena, Prozesu Anbulatorioen eta Proba Osagarrien zuzendariorde asistentziala izateko.

i) Zerbitzu Medikoen zuzendariordearena, Prozesu Mediko eta Presakoen zuzendariorde asistentziala izateko.

j) Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako zuzendariarena, Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen zuzendaria izateko.

k) Ospitaleguneko Langileen Administrazio Zerbitzuko buruarena, Ospitaleguneko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko burua izateko.

l) Ospitaleguneko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruarena, Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria izateko.

m) Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleko Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzuko buruarena, Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzuko burua izateko.

n) Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko buruarena, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko burua izateko.

o) Oinarrizko Osasun Laguntzako Larrialdietako zuzendariordearena, Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzuko burua izateko.

p) Oinarrizko Osasun Laguntzako Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruarena, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko burua izateko.

q) Osasun Mentaleko zuzendariarena, Osasun Mentaleko kudeatzailea izateko.

r) Arreta Komunitarioaren eta Osasun Mentaleko Zentroen Arloko Laguntza Zerbitzuko buruarena, Arreta Komunitarioaren eta Osasun Mentaleko Zentroen Arloko Zerbitzuko burua izateko.

s) Osasun Mentaleko Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzuko buruarena, Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzuko burua izateko.

t) Arlo Tekniko-Asistentzialeko eta Osasun Mentaleko Erizaintzako Zerbitzuko buruarena, Osasun Mentaleko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burua izateko.

u) Osasun Mentaleko Kudeaketa Zerbitzuko buruarena, Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko burua izateko.

v) Tuterako Osasun Barrutiko zuzendariarena, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea izateko.

w) Reina Sofia Ospitaleko Erizaintza Zerbitzuko buruarena, Tuterako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burua izateko.

x) Reina Sofia Ospitaleko Langileria Zerbitzuko buruarena, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua izateko.

y) Reina Sofia Ospitaleko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruarena, Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko burua izateko.

z) García Orcoyen Ospitaleko zuzendariarena, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea izateko.

aa) García Orcoyen Ospitaleko Erizaintza Zerbitzuko buruarena, Lizarrako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burua izateko.

bb) García Orcoyen Ospitaleko Langileria Zerbitzuko buruarena, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko burua izateko.

cc) García Orcoyen Ospitaleko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruarena, Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko burua izateko.

Bigarren Xedapen Gehigarria.–Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzua.

Medikuntza Prebentiboaren, Ospitaleko Higienearen eta Kudeaketa Klinikoaren Zerbitzua Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzua izanen da aurrerantzean, eta eginkizun asistentzial hutsak izanen ditu.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Atalen eta hortik beherako unitateen egitura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura, laguntza atalei eta hortik beherako unitateei dagokiena, beste xedapen berariazko baten bidez indargabetzen ez den bitartean, foru dekretu honek indarra hartu aurretik ezarritako bera izanen da, harik eta Nafarroako Gobernuak edo, hala badagokio, Osasun Departamentuko titularrak aldatu arte.

Laugarren xedapen gehigarria.–Aholkularitza zientifiko-teknikoa.

Osasuneko kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren babesean eratu ziren batzorde eta komiteek bere horretan segituko dute, sortzeko arrazoia zein izan zen, eginkizun horietan jarduten duten bitarte. Batzorde eta komite horietako bakoitzeko idazkariak ziurtagiria eginen du funtzionamenduari eta kideei buruzko alderdi guztien gainean.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura, atalei eta hortik beherako unitateei dagokiena.

Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua, Osasun Departamentuari atxikita zegoena, orain Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikita dago, zeuzkan atal eta bulegoekin. Bere atalen izenak mantentzen dira, eta bulegoak orain unitateak dira.

Atalburuen eta bulegoburuen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzen diren arauak.

Indarrik gabe gelditzen dira Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena.–Garapena eta betearazpena.

Osasun Departamentuko titularrari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Egokitzeko ahalmenak.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari eta Osasuneko kontseilariari ahalmena ematen zaie foru dekretu hau betetzeko behar diren aldaketak egin ditzaten plantilla organikoetan eta aurrekontuetan.

Azken xedapenetan hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak

I. TITULUA

Izaera, eskumenak eta eginkizunak

1. artikulua. Izaera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen bidez sortua, erakunde autonomo bat da, nortasun juridiko propioa eta jarduteko ahalmen osoa dituena bere xedeak betetzeko.

2. artikulua. Atxikipena Osasun Departamentuari.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Osasun Departamentuak plangintza eta politika orokorrari dagozkionean ematen dituzten gidalerroen menpean dago. Osasun Departamentuari atxikirik dago, eta departamentu horren esku gelditzen dira Estatutuetan, foru legedian eta antolamendu juridiko administratiboan esleitzen zaizkion ahalmenak.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokionez, honako eginkizun hauek dagozkio Osasun Departamentuari:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren goi mailako zuzendaritza, plangintza, haren helburu estrategikoak eta osasun arlokoak finkatzea, kontrola, emaitzen ebaluazioa, ikuskapena eta babesa.

b) Departamentuko titularraren bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egituraren garapen funtzional egokia egiteko behar diren laguntza zerbitzuak, atalak eta unitateak sortu, aldatu eta kentzea, betiere Kudeaketako Zuzendaritzak proposatuta, antolaketaren eta funtzio publikoaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena eman ondoren.

c) Nafarroako Gobernuari proposatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak aldatu eta onestea.

3. artikulua. Eskumen orokorrak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua osasun laguntza Nafarroako Foru Komunitatean kudeatzeko sortutako erakundea da, eskumen hauek dituena:

a) Osasun Laguntzako zerbitzu eta prestazioak kudeatu eta antolatzea, bai eta administrazio publikoek esleitzen dizkioten osasun zerbitzu edo programa guztiak ere.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako zentro eta establezimenduak kudeatzea.

c) Kudeatzeko esleitu zaizkion arloen berezko jarduerak programatzea.

4. artikulua. Eginkizunak.

Estatutu hauen 3. artikuluko eskumenak gauzatzeko, Osasun Sistema Nazionaleko guztientzako zerbitzuen zorroa ezartzen duen oinarrizko araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzuen zorro osagarriari buruzko araudian xedatutakoa kontuan hartuta betiere, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunaren sustapena, osasun-hezkuntza eta autozaintzaren sustapena.

b) Talde berariazkoei prebentzioa, atzemate goiztiarra eta babesa ematea arrisku-faktoreen aurrean, bai eta sortzetiko urritasunen prebentziokoak ere.

c) Osasun laguntza, bere modalitate, espezialitate eta laguntza maila guztietan.

d) Errehabilitazioa eta gizarteratzea.

e) Familia arloko plangintza eta orientabidea, eta sexu-hezkuntza.

f) Farmazia laguntza ematea.

g) Prestazio osagarrien kudeaketa.

h) Osasun eta administrazio zerbitzuetako langileen prestakuntza, hobekuntza eta eguneratzea.

i) Osasun arloko ikerketa programak gauzatzea.

j) Osasun arloko informazioa eta estatistika.

k) Osasuna zaindu eta hobetzearekin zerikusia duen beste edozein jarduera.

II. TITULUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren
egitura organikoa

I. KAPITULUA

Gobernu organoak eta parte-hartzekoak

5. artikulua. Gobernu organoak eta parte-hartzekoak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren gobernu organoa Gobernu Kontseilua da.

2. Hauek dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren parte hartzeko organoak:

a) Nafarroako Osasunaren Kontseilua.

b) Barrutietako Osasun Kontseiluak.

c) Eskualde Oinarrizkoetako Osasun Kontseiluak.

1. ATALA

Gobernu organoa

6. artikulua. Gobernu Kontseiluaren osaera.

1. Gobernu Kontseilua kide hauek osatuko dute:

a) Kontseiluko burua: Osasun Departamentuko titularra.

b) Kontseiluko buruordea: Osasun Zuzendaritza Nagusiaren titularra.

c) Kontseilukideak, hizpidea eta botoa dituztela:

c.1) Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko titularra.

c.2) Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko titularra.

c.3) Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko titularra.

c.4) Bi kide Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuak toki korporazioetako kideen artetik.

c.5) Osasun arloko bi profesional, Nafarroako Osasunaren Kontseiluak proposatu eta Nafarroako Gobernuak izendatuak.

d) Kontseilukidea, hizpidea duena baina botorik ez:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Laguntzako Kudeaketa Zuzendaritzako titularra.

2. Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularra ariko da Kontseiluko idazkari lanetan.

3. Kontseiluko buruak proposaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzetako titularrak Gobernu Kontseiluaren bileretara joaten ahalko dira, hizpidea bai baina botorik gabe.

4. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkariak lau urterako izendatuko dira; hurrengoan ere kide berberak aukera daitezke, toki korporazioaren ordezkari izaten segitzen badute, edo berariaz ordeztu eta beste batzuk izendatu.

5. Bateraezina da Gobernu Kontseiluko kide izatea eta, aldi berean, osasun arloko materialen edo botiken hornidurarekin eta, oro har, osasun arloko merkataritzako interesekin zerikusia duten enpresa edo merkataritzako erakundeekin inolako harremanik izatea.

7. artikulua. Gobernu Kontseiluaren ahalmenak.

Gobernu Kontseiluari ondoko eskudantzia hauek dagozkio:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuen aurreproiektua onestea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jarduketarako irizpideak finkatzea, Osasun Departamentuak ematen dituen jarraibideekin eta plan estrategikoekin bat.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren urteko memoria onestea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ekonomia eta kontabilitateko kudeaketaren inguruko agiriak eta kontuen egoera onetsi eta Osasun Departamentuari igortzea.

e) Kudeatzailetzako titularraren lana kontrolatu eta gainbegiratzea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Plan Orokor Zuzentzailea eta jarduketa programak prestatzea eta Osasun Departamentuari aurkeztea, Osasun Departamentuaren Plan Estrategikoarekin eta Nafarroako Osasun Planarekin bat.

g) Funtzionamendu eta barne araudiak onestea.

h) Nafarroako Osasunari buruzko legeak emandako beste guztiak, edo Osasun Departamentuko titularrak eskatutakoak.

8. artikulua. Gobernu Kontseiluaren funtzionamendua.

1. Gobernu Kontseiluak osoko bilkurak eginen ditu. Urtean behin, gutxienez, eginen du bilkura arrunta, baita larrialdiko egoeretan ere, kontseiluburuak hala iritzita, edo kontseilukide titularren heren batek eskatuz gero.

2. Gobernu Kontseiluaren eraketak lehen deialdian balioa izan dezan, kontseiluko burutzako eta idazkaritzako titularrek, edo horien ordezkoek, eta kideen erdiek, gutxienez ere, egon beharko dute bertan. Bigarren deialdian, eraketak balio izanen du kontseiluko burutzako eta idazkaritzako titularrak edo haien ordezkoak, eta bi kide elkartuz gero.

3. Kontseiluburuaren zereginak dira biltzeko deia egitea eta eguneko gai zerrenda finkatzea; idatzita prestatuko ditu berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez ere.

4. Gobernu Kontseiluak barne funtzionamendurako araudia prestatzen ahalko du. Hori ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen III. tituluko III. kapituluan kide anitzeko organoentzat ezarritako arauak aplikatuko dira.

2. ATALA

Parte hartzeko organoak

9. artikulua. Nafarroako Osasunaren Kontseilua.

Nafarroako Osasun Lurraldean dagoen parte hartzeko organo gorena izateko eratzen da Nafarroako Osasunaren Kontseilua. Kontseiluko kideak eta eginkizunak Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legean ezarrita daude.

10. artikulua. Barrutietako Osasun Kontseiluak.

1. Barrutietako Osasun Kontseiluak Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietan parte hartzeko organoak dira.

2. Nafarroako Osasunaren Kontseilua Iruñeko Osasun Barrutiaren parte hartzeko organoa ere izanen da.

3. Tuterako eta Lizarrako Barrutietako Osasun Kontseiluek kide hauek izanen dituzte:

a) Batzordeburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Laguntzako Zuzendaritzako titularra.

b) Batzordekideak:

1) Osasun administrazioaren hiru ordezkari, Osasun Departamentuko titularrak libreki aukeratuak.

2) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bi ordezkari, toki korporazioetako osasun arloko kideen artetik izendatuak.

3) Osasun Sistema Publikoaren Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkarteen bi ordezkari.

4) Osasun barrutiko osasun langileen hiru ordezkari, Barrutiko Osasun Laguntzako Batzorde Teknikoak izendatuak.

5) Osasun Barrutiko Kudeatzailetzako titularra, hizpidea duena baina botorik ez.

4. Kontseiluko buruak idazkari bat aukeratuko du kideen artetik.

5. Barrutietako Osasun Kontseiluen eginkizunak hauek dira:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak osasun barrutirako ezartzen dituen urteko helburuei buruzko txostenak ematea.

b) Osasun barrutiko Urteko Memoriari eta Helburuen Ebaluazioari buruzko txostena ematea.

c) Barrutian ezarri beharreko osasun programei buruz aholku ematea.

d) Herritarren eskakizunak eta beharrak osasun administrazioari helarazteko tresna izatea.

e) Komunitateak osasun programetan parte har dezala sustatzea eta bultzatzea.

f) Jarduteko proposamenak egitea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseiluak ezartzen dituen jarraibide orokorren arabera.

g) Barrutiaren kalitatea bermatzeko planak abiarazteko ekintzak sustatzea.

h) Barrutiko koordinaziorako irizpide orokorrei buruzko jarduketak proposatzea.

i) Kontseiluburuak proposatzen duen beste edozein gairi buruzko txostenak egitea.

6. Barrutietako osasun kontseiluek ahalmena dute beren funtzionamendu araudia finkatzeko, Nafarroako Osasunaren Kontseiluak ezarritakotik abiatuta.

11. artikulua. Eskualde Oinarrizkoetako Osasun Kontseiluak.

1. Eskualde Oinarrizkoetako Osasun Kontseiluak herritarrek nork bere osasun eskualde oinarrizkoan parte hartzeko duten organoak dira.

2. Kontseilu horien osaketa eta eginkizunak oinarrizko osasun laguntzaren egiturak garatzeko berariazko araudian zehaztuko dira.

12. artikulua. Kalte-ordainak.

Gobernu Kontseiluko eta parte hartzeko organoetako kideek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izanen dute, organo horietan parte hartzeagatik sortzen zaizkien gastuengatik.

II. KAPITULUA

Zuzendaritza organoak

13. artikulua. Zuzendaritza organoak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza organoak honakoak dira: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritza eta Zuzendaritza Batzordea.

1. ATALA.

Kudeaketako Zuzendaritza

14. artikulua. Kudeaketako Zuzendaritzaren titularra.

1. Kudeaketako Zuzendaritzako titularra Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko du, Osasun Departamentuko titularrak proposatuta. Goi-kargutzat hartuko da, eta haren ordainsariak Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu eta Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan jasoko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomo bateko Kudeaketako Zuzendaritzako titularra izanik, Nafarroako Gobernuaren eta Osasun Departamentuko titularraren menpe egonen da zuzenean.

15. artikulua. Kudeaketako Zuzendaritzako titularraren eginkizun eta eskudantzia orokorrak.

1. Kudeaketa Zuzendaritzako titularrak hartuko ditu bere gain Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza eta kudeaketa eginkizunak.

2. Kudeaketako Zuzendaritzako titularrari eginkizun eta eskudantzia hauek dagozkio:

a) Gobernu Kontseiluaren erabakiak aplikatu eta betearaztea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jarduketa arautzen duten xedapenak betearaztea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza organo guztiak sustatu, koordinatu eta ebaluatzea.

c) Nafarroako Osasun Lurraldea eta Iruñeko Osasun Barrutia kudeatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren funtzionamenduari eta barne antolaketari buruzko ebazpenak, jarraibideak eta zirkularrak ematea eta erakunde autonomoak jarduteko behar dituen egintza administratiboak betearazteko agintzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren transferentzietako eta funtzionamenduko gastu eta ordainketak egiteko baimena ematea, ogasun publikoari buruzko arau indardunei jarraikiz.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren urteko memoria egitea. Honako alderdi hauek bildu beharko ditu: jarduketa planaren garapenari buruzko iritzi kritikoa, lortu diren mailak eta kostu funtzionalak eta haien analisia.

g) Helburu eta xedeen kontratu programa izenpetzea Osasun Departamentuarekin.

h) Kudeaketaren helburuak finkatzea, eta horien jarraipena, kontrola eta ebaluazioa egitea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza eta kudeatzailetzekin.

i) Aurrekontu eta helburuei buruzko urteko behin-behineko agiria egitea eta aurrekontuen aurreproiektuaren zirriborroa prestatzea.

j) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko jarduera eta zerbitzu guztiak zuzentzea, kudeatzea eta barnetik ikuskatzea, eta haien legezko ordezkaria izatea.

k) Lan metodoak hobetzeaz, berrikuntza teknologiko egokiak sartzeaz, zentroak, eraikinak, instalazioak eta ekipamenduak zaintzeaz eta diru-sarrera eta gastuak hobetzeaz arduratzea.

l) Indarra duen araudiak kontratazio publikoari buruz erakunde autonomoen ordezkariei esleitzen dizkien ahalmenak erabiltzea.

m) Beste entitate eta erakundeekin hitzarmenak eta itunak egin, aldatu eta deuseztatzea, indarrean dagoen legeriak ezarritako mugen barnean.

n) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren irudi korporatiboaren programak planifikatu eta koordinatzea, eta erakundeak beste erakunde batzuekin dituen harremanak bideratzea.

ñ) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Plan Orokor Zuzentzailea eta jarduketa programak prestatzea eta Gobernu Kontseiluari aurkeztea, Osasun Departamentuak emandako jarraibideekin bat.

o) Auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioen gainean ebaztea.

p) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagozkion ondare-erantzukizuneko prozeduren gainean ebaztea.

q) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ondarea kudeatu eta erabiltzea, ondasunen titulartasun egintzak izan ezik, horien eskumena bestelako organo edo entitateei badagokie.

r) Epaileen ebazpenak betearazteko agintzea, eskumena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarena denean.

s) Legeek esleitzen dizkion beste eginkizun batzuk.

t) Gobernu Kontseiluak agintzen dion beste edozein eginkizun.

16. artikulua. Kudeaketako Zuzendaritzako titularraren eskudantziak langileen arloan.

Langileen arloan, Kudeaketako Zuzendaritzako titularrak eskudantzia hauek izanen ditu berariaz:

a) Langileak zuzendu eta antolatzeko eskumenak erabiltzea, haien mailarekin eta haien izendapenarekin bat datozen eginkizunak banatzekoak barne.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileen berariazko araubideari buruzko legediarekin bat, estamentu eta espezialitateen eranskineko osasun arloko izendapenak dituzten lanpostuetan sartzeko deialdiak onetsi eta tramitatzea.

c) Lanpostuak betetzeko deialdiak onetsi, tramitatu eta ebaztea.

d) Aldi baterako langileak kontratatzeko deialdiak onetsi, tramitatu eta haien gainean ebaztea, bai araubide administratibokoak, bai lan araubidekoak, aurrekontuetan dagoen diruaren arabera, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak ezartzen dituen jarraibideei eta segimendu eta kontrolerako prozedurei lotuz.

e) Aldi baterako barne igoera egiteko hautapen proben deialdiak onetsi, tramitatu eta ebaztea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoaren gaineko proposamenak, lanpostuen zerrendaren gainekoak eta enplegu eskaintzaren gainekoak egitea, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari igortzea, tramitatu eta organo eskudunak onets ditzan.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak osasun laguntzako edo laguntzaz kanpoko unitate organikoei atxikitzea eta berratxikitzea, unitate organiko horiek sortu, kendu eta/edo aldatzearen ondorioz.

h) Zerbitzu berezietako administrazio egoera edo eszedentzia bereziaren administrazio egoera bukatuta, jardunean hasteko eskaerak ebaztea.

i) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala badagokio, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen ez diren bitartean.

j) Erakunde autonomoko zuzendaritza eta burutzak betetzeko izendapenak egin eta kargu horietatik kentzeko proposamenak egitea, departamentuko titularrari dagokion kasuetan.

k) Zuzenean zuzendari kudeatzailearen menpe dauden administrazio organoetako titularren ordezkoen izendapenak onestea, lanpostua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean aritzeko.

l) Arau-hauste oso larriak egiteagatik diziplina espedienteak irekitzea, eta arau-hauste larriak egiteagatik diziplina zehapenak ezartzea.

m) Langileen behin-behineko eginkizun gabetzearen egoera administratiboa deklaratzea.

n) Urteko oporren plana, lanaldiak eta ordutegiak onestea, Nafarroako Gobernuak onesten duen araubide orokorrarekin bat.

ñ) Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak giza baliabideen gainean ematen dituen jarraibideak onestea.

2. ATALA

Zuzendaritza Batzordea

17. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak honako kide hauek izanen ditu: Kudeaketa Zuzendaritzako titularra, eta Oinarrizko Osasun Laguntzako, Nafarroako Ospitaleguneko, Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako eta Osasun Mentaleko organo zentraletako eta kudeatzailetzetako titularrak.

2. Erakunde Autonomoaren jarduerak koordinatu eta haiei jarraipena egiteko organo gisa eratzen da Zuzendaritza Batzordea, jarduketa integrala eta kohesionatua berma dadin osasun prestazioaren arloan eta baliabideen kudeaketa efizientean.

3. ATALA

Kudeaketa Zuzendaritzaren menpeko organoak

18. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritzaren menpeko organoen kontzeptua.

Kudeaketa Zuzendaritzaren menpean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua zuzendaritzetan, zuzendariordetzetan, arlo klinikoko zuzendaritzetan, zerbitzuko burutzetan, ataleko burutzetan eta unitateko burutzetan egituratzen ahalko da, ezartzen denari jarraikiz.

1. Egitura zentraleko zuzendaritzak.

Egitura zentraleko zuzendaritzak lehen mailako erantzukizuna duten goi zuzendaritzako organoak dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egituraren barrenean. Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe egonen dira zuzenean. Zuzendaritza bakoitzaren buruan zuzendari bat izanen da.

Egitura zentraleko zuzendaritzetako titularrek arauetan esleitzen zaizkien eginkizunak izanen dituzte nork bere erantzukizunpeko eremuan, eta, orobat, Kudeaketako Zuzendaritzak deskontzentratu edo eskuordetzen dizkienak.

2. Kudeatzailetza asistentzialak.

Kudeatzailetza asistentzialak, berriz, organo periferikoak dira, eta esparru edo arlo asistentzial bateko zerbitzu asistentzialen kudeaketaren erantzukizun gorena dute. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jardunen dute, organo zentraletako zuzendaritzen irizpide teknikoekin bat.

3. Organo periferikoetako zuzendaritzak.

Organo periferikoetako zuzendaritzak unitate organikoak dira, kudeaketari dagokionez bigarren mailako kudeaketa lanak betetzen dituztenak, atxikirik dauden kudeatzailetzaren menpe zuzenean.

4. Zuzendariordetzak.

Zuzendariordetzak unitate organikoak dira, zuzendaritzaren edo osasun laguntzaren arloko eginkizunak dituztenak, kudeaketari edo laguntzari dagokionez bigarren mailako erantzukizuna dutenak, eta, baliabideen bolumenari dagokienez, zuzendaritzen azpitik daudenak. Kudeaketako Zuzendaritzari edo Zuzendaritza bati zuzenean atxikita egon daitezke. Zuzendariordetza bakoitzaren buru zuzendariorde bat izanen da.

Zuzendariordetzetako titularrek arauetan esleitzen zaizkien eginkizunak izanen dituzte nork bere erantzukizunpeko eremuan, eta, orobat, Kudeaketa Zuzendaritzako titularrak edo zuzendariordetza hori atxikia duen Zuzendaritzako titularrak banatu edo eskuordetzen dizkietenak.

5. Arlo klinikoak.

Arlo klinikoak unitate organikoen gisa eratzen dira, nortasun juridikorik gabe, Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzaren menpe. Diziplina eta estamentu anitzekoak dira, eta zenbait zerbitzu mediko eta erizaintza unitate biltzen dituzte. Era autonomoan antolatzen dira laguntza mediko-kirurgikoak eta zaintzakoak emateko, pazienteen profil zehatz bat ardatz harturik. Bere kudeaketaren emaitzak bere gain hartzen dituzte, kalitate teknikoari, antzemandako kalitateari eta erabilitako baliabideak kudeatzeko eraginkortasunari dagokienez.

Kudeatzaile bat izanen dute buru zuzenean, eta kasuan kasuko ospitaleko zerbitzu mediko eta kirurgikoak bateratuz sortuko dira. Beste ospitale bateko laguntza zerbitzuak ere sartzen ahalko dira eginkizunen ondorioetarako, zeinahi delarik haien menpekotasun organikoa.

6. Zerbitzuak.

Zerbitzuak zuzendaritza arloko unitate organikoak dira, administrazio edo laguntza eginkizunak dituztenak, eta haiei dagokie, esleiturik dituzten berariazko eskumenez gainera, haien menpe dauden unitateak eta atalak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea.

Asistentzialak ez diren zerbitzuak zuzendariordetza bati, zuzendaritza bati, kudeatzailetza asistentzial bati edo Kudeaketako Zuzendaritzari atxikita egon daitezke.

Zerbitzu asistentzialek laguntza espezializatuaren arloko espezialisten jarduera egituratzen dute, batera aritzeko espezializazioaren edo azpiespezializazioaren irizpideen arabera, edo teknika edo tratamenduen arabera edo bestelako irizpide asistentzialen arabera espezialitate batzuen barrenean. Arlo klinikoko zuzendaritza baten menpean egon daitezke, edo zuzendaritza edo zuzendariordetza asistentzial baten menpe.

Zerbitzuko buruek, arauetan esleitzen zaizkien eginkizunez gainera, beren nagusi hierarkikoek eskuordetzen dizkieten eginkizunak ere izanen dituzte.

7. Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeak.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea osasun laguntzaren lehen mailan lan egiten duten osasun arloko eta osasunetik kanpoko profesionalen multzoa da. Haien jarduketa eremua Osasun Eskualde Oinarrizkoa da.

Iruñeko Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeak zuzendari bati edo zuzendariordetza bati atxikirik egon daitezke.

Lizarrako eta Tuterako Barrutietako Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeak zuzendaritza bati edo zerbitzu bati atxikirik egon daitezke.

Pertsona berak oinarrizko osasun laguntzako talde bat edo gehiago zuzendu ditzake, are osasun eskualde oinarrizko ezberdinetakoak badira ere.

8. Unitate klinikoak.

Unitate klinikoak arlo klinikoei atxikitako egitura asistentzialak dira, buru baten menpean espezialista talde bat hartzen dutenak bere baitan, laguntza espezializatuaren prozesu mediko edo klinikoak hobetzeko, espezialitate edo azpiespezialitate baten barreneko jarduera jakin batzuetan aritzeko, edo arlo klinikoetan txertaturiko teknikak, tratamenduak edo beste laguntza-bide batzuk diziplinarteko ikuspuntutik garatzeko.

9. Osasun Mentalaren Arloko Laguntza Zerbitzuak.

Osasun Mentalaren Arloko Laguntza Zerbitzuak abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz egituratzen dira, horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri baitzen.

10. Atalak eta unitateak.

Atalak laguntza lanak eta laguntzakoak ez direnak zuzendu, koordinatu eta gauzatzeko eginkizunak dituzten unitate organikoak dira. Lan horiek zuzenean egiten dituzte, edo unitate baten bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eremu espazial edo funtzional jakin batean. Zuzendaritza, zuzendariordetza, arlo kliniko edo zerbitzu baten menpean egon daitezke, laguntzako edo laguntzaz kanpoko eremu bakoitzeko baliabideen antolaketa-garapenaren arabera.

Unitateak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eremu espazial edo laguntza eremu jakin bateko arreta antolatzeko dauden egitura baxuenak dira, laguntzako eta laguntzaz kanpoko lanak koordinatu eta zuzenean gauzatzen dituztenak. Arlo bati, zerbitzu bati edo atal bati atxikita egon daitezke.

Atal eta unitate bakoitzean buru bat izanen da.

19. artikulua. Unitate organikoak.

1. Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu zuzendaritzak, zuzendariordetzak, kudeatzailetzak, arlo klinikoko zuzendaritzak eta laguntzakoak ez diren zerbitzuak, Osasun Departamentuko titularrak proposatuta.

2. Zerbitzu, atal eta unitate asistentzialak Osasun Departamentuko titularraren foru aginduen bidez ezarriko dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

20. artikulua. Izendapenak eta kargutik kentzea.

1. Organo zentraletako zuzendaritzetako, kudeatzailetzetako, zuzendariordetzetako, organo periferikoetako zuzendaritzetako eta zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasun Departamentuko titularraren foru aginduaren bidez eginen da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

2. Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako Zuzendaritzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako zuzendaritzaren ebazpenaren bidez eginen da, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako osasun arloko profesionalen artetik aukeratuta.

3. Ataletako eta unitateetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez eginen da.

21. artikulua. Goi-karguen eta behin-behineko langileen araubidea.

1. Goi-kargua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzako titularra da.

2. 18. artikuluko 1., 2., 3., 4. eta 5. zenbakietan adierazitako postuak behin-behineko kargutzat hartuko dira.

3. Artikulu honetan aipatutako goi-karguak eta konfiantzazko langileak libreki izendatu eta kargutik kenduko dira 20. artikuluan ezarritakoarekin bat. Nafarroako Gobernuak ezarriko ditu haien ordainsariak, eta Nafarroako aurrekontuei buruzko foru legeetan jasoko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraikiz”.

4. Artikulu honetan adierazitako kargu eta konfiantzazko langile guztiak esklusibotasuneko araubidean arituko dira.

22. artikulua. Funtzionarioen artean libreki izendatu beharreko karguen eta gainerako burutzen araubidea.

1. Laguntzakoak ez diren zerbitzuetako buruak funtzionarioen artean libreki izendatu beharreko kargutzat hartuko dira, eta laguntzakoak ez diren ataletako eta unitateetako burutzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz beteko dira.

2. Laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz beteko dira.

3. Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko zuzendaria libreki izendatuko da Osasun Departamentuko titularraren foru agindu baten bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, erakunde autonomoari atxikitako hematologiako eta hemoterapiako mediku espezialisten artetik aukeratuz.

4. Erizaintza arloetako eta ataletako buruak libreki izendatuko eta kargutik kenduko ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik, OLT-EUD edo antzeko kategoria duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantillako langileen artetik aukeratuz.

5. Erizaintza unitateetako buruak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira.

23. artikulua. Karguak batera hartzea.

Antolaketa arrazoiak direla-eta, pertsona berak goi-kargutzat, behin-behineko kargutzat edo izendapen libreko langileentzako postutzat har daitekeen kargu bat baino gehiago baldin baditu, horietako bati dagozkion ordainsariak jasoko ditu bakarrik.

24. artikulua. Komiteak eta batzordeak.

1. Kudeaketako Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez, komite eta batzordeak eratzen ahalko dira, iraunkorrak edo denbora baterako mugatuak, laguntza arloko kontuak, koordinazio tekniko eta funtzionalekoak edo aholku ematekoak aztertzeko, edo beste edozein helburu lantzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan egin beharreko lanetarako aberasgarritzat jotzen bada edo Nafarroako Osasun Lurraldea ukitzen badute. Haien funtzionamendurako araubidea kide anitzeko organoen araudi orokorrean finkatutako bera izanen da.

2. Batzorde eta komite horiek kontsulta emateko eta hobekuntzako proposamenak egiteko lanak beteko dituzte. Proposamen horiek Kudeaketa Zuzendaritzak aztertu beharko ditu, eta ondorioak jakinarazi komite eta batzorde horiei.

25. artikulua. Kudeaketa Zuzendaritzaren egitura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak organo subordinatu hauek ditu bere egituran:

A) Organo zentralak:

1. Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza.

2. Profesionalen Zuzendaritza.

3. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

4. Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

5. Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua.

B) Kudeaketa organo periferikoak:

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza.

2. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetza.

3. Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza.

4. Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetza.

5. Osasun Mentaleko Kudeatzailetza.

26. artikulua. Eskuordetza eta ordezkapena.

1. Kudeaketako Zuzendaritzako titularrak beste organo subordinatu batzuen esku uzten ahal ditu bere eskudantziak, ez bakarrik aurreko artikuluan aipatutako organoen esku, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

2. Kudeaketako Zuzendaritzako titularraren lanpostua hutsik dagoenean, edo titularra eri edo kanpoan denean, organo hauek ordeztuko dute, hurrenkera honetantxe:

a) Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzako titularra.

b) Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzako titularra.

c) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako titularra.

d) Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako titularra.

e) Profesionalen Zuzendaritzako titularra.

f) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako titularra.

3. Aurreko artikuluan aipatutako zuzendaritzen edo kudeatzailetzen ebazpenen bidez, zuzendaritza edo kudeatzailetza bakoitzean segituko den lehentasun hurrenkera ezarriko da kargua bete gabe dagoenean edo titularrak kanpoan edo eri daudenean ordezkapenak egiteko

27. artikulua. Organo subordinatuetako arduradunen eskudantzia orokorrak.

1. Jarduketa esparru bakoitzean, unitate organikoen arduradunei dagozkie eskudantzia hauek:

a) Bere unitateari atxikiriko langileen jarduera, lan eta eginkizunak zuzendu eta koordinatzea, eta haiei lanpostua, txanda eta lanaldia esleitzea.

b) Langileekin komunikatzeko prozesuak erraztu eta bultzatzea, baita lan giroa, errendimendua eta produktibitatea ere.

c) Unitateari atxikitako langileen oporrak eta joan-etorriak baimentzea, ematen diren arau eta jarraibideekin bat, eta zerbitzu publikoen funtzionamenduan lehentasunaren irizpideari jarraikiz.

d) Dedikazioaren eta errendimenduaren inguruko betebeharrak eta ordutegiak betearaztea.

e) Langileen absentismoa kontrolatzea.

2. Laguntzaren kalitatea, pazientearen eskubideak betetzen ote diren eta bere menpeko langileek laguntza arloko betebeharrak betetzen ote dituzten egiaztatzeko bakar-bakarrik, 18. artikuluko 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. artikuluetan, biak barne, aipatutako laguntzako unitate organikoetako titularrek ikuskapen, ebaluazio, egiaztapen eta plangintza lanak eginen dituzte, bere erantzukizunpeko eremuko dokumentazio mediko eta klinikoari dagokionez.

28. artikulua. Eskumenen banaketa.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzari esleitutako eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. Zuzendariek ahalmena izanen dute banatutako eskumen horiek beren menpeko organoei eskuordetzeko.

III. TITULUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organo
zentralen egitura

I. kapitulua

Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza

29. artikulua. Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzaren eginkizunak.

Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-NafarroakoOsasun Zerbitzuak ematen duen osasun laguntzaren goi-zuzendaritza teknikoa bere gain hartuko du, arreta integratu efizientea, eraginkorra eta segurua bermatzeko bere maila, zentro, eta zerbitzu sanitarioen sare osoan.

b) Osasun laguntzarako prozesu integratuen kudeaketa sustatzea, bai eta lehentasuna duten eri mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.

c) Nafarroako Osasun Planean ezarritako zenbait estrategia –eri kronikoei arreta emateko, segurtasunerako eta arreta soziosanitariorako, eta beste batzuk– eta programa hedatzea Osasun Departamentuarekin eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin elkarlanean.

d) Bikaintasuna xede duten kalitate sistemen ezarpena sustatzea.

e) Osasun laguntzaren maila desberdinen arteko koordinazioa bultzatzea, klinikoen arteko komunikaziorako modu eta bide berriak eta laguntza modu berriak garatzea, eta historia klinika bakarraren ereduaren definizio funtzionala bere gain hartzea.

f) Osasun laguntzarako zentroekin izenpetu beharreko kudeaketa itunen helburuak eta xedeak ezartzea.

g) Itxoiteko denborak murrizteko esku-hartze plan integral bat garatzea, eta itxoin beharreko denborak kontrolatzeko sistemak ezartzea eta eriaren bermeak kudeatzea.

h) Informazio asistentzialaren erregistrorako sistemak garatu eta kudeatzea, bai eta eriak sailkatzeko sistemak ere, Osasun Departamentuarekin eta zentro asitentzialekin elkarlanean.

i) Kudeaketaren kontrola, kudeaketa itunen ebaluazioa eta laguntzaren kalitatea bere gain hartzea.

j) Erien parte-hartzea sustatzea, haien esperientzia eta gogobetetzea ebaluatzea, eta hobekuntzarako arloak proposatzea; erien eskubideak betetzen direla zaintzea, eta haien eskaerak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

k) Eriari ematen zaion informazioa hobetzea, eta herritarrak osasun zerbitzuetan informazioaren teknologia eta sartzeko bide berrien erabilera bultzatzea.

ñ) Osasun laguntzarako eskubidearen aitorpena eta norbanakoaren osasun txartela kudeatzea, eta guztientzako osasun arreta bermatzea.

l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak entitate publiko edo pribatuekin sinatzen dituen itunetarako proposamenak egitea eta horien betetzea kudeatu, kontrolatu eta ebaluatzea, Osasun Departamentuak ezarritako itunen politikarekin bat.

m) Osasun prestazioak eta asistentzialak ez direnak planifikatu, garatu eta kudeatzea.

n) Nafarroako osasun Zerbitzuaren farmazia prestazioaren kudeaketaren goi-zuzendaritza bere gain hartzea, baita botiken zentzuzko erabilerarako programa eta botiken erosketa zentralizatua sustatzea ere.

o) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak agindutakoak.

30. artikulua. Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzaren egitura.

Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzak unitate hauek izanen ditu bere egituran:

1. Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetza.

a) Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzua.

b) Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzua.

c) Kudeaketa Klinikorako eta Laguntzaren Ebaluaziorako Zerbitzua.

d) Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzua.

2. Farmazia Zuzendariordetza.

a) Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzua.

31. artikulua. Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzaren eginkizunak.

Osasun Laguntza Integraturako Zuzendaritzak Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasun laguntzarako prozesu integratuen kudeaketa diseinatu eta garatzea, bai eta lehentasuna duten eri mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.

b) Eri kronikoei arreta emateko estrategien plangintza operatiboa eta hedapena, arreta soziosanitarioarenak eta Nafarroako Osasun Planean ezarritako osasun arloko beste estrategia eta programa batzuk bere gain hartzea.

c) Segurtasunaren estrategia ezartzea eta bikaintasuna xede duten kalitate sistemen ezarpena sustatzea.

d) Osasun laguntzaren maila desberdinen arteko koordinazioa bultzatzea, klinikoen arteko komunikaziorako modu eta bide berriak garatzea, eta historia klinika bakarraren ereduaren definizio funtzionala bere gain hartzea.

e) Bertaratu beharrik gabeko kontsulten erresoluzio handiko zirkuituen eta osasun laguntza emateko beste modu batzuen plangintza operatiboa proposatzea.

f) Osasun laguntzarako zentroekin izenpetu beharreko kudeaketa itunen helburuak eta xedeak proposatzea.

g) Itxoin beharreko denborak murrizteko esku-hartzerako plan integral bat garatzea.

h) Itxoin beharreko denborak kontrolatzeko sistemak eta eriaren bermeak kudeatzea.

i) Osasun laguntzari buruzko informazioa erregistratu, kodetu eta baliozkotzeko sistemak garatu eta kudeatzea, bai eta eriak sailkatzeko sistemak ere.

j) Kudeaketaren kontrola, kudeaketa itunen ebaluazioa eta osasun laguntzaren kalitatea bere gain hartzea.

k) Erien eskubideak betetzen direla zaintzea, eta erabiltzaileen eskaerak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

l) Erien bizipenak eta gogobetetzea ebaluatzea eta hobetu beharreko arloak proposatzea.

m) Erientzako informazioa hobetzea, eta herritarrak osasun zerbitzuetan informazioaren teknologia eta sartzeko bide berrien erabilera bultzatzea.

ñ) Osasun laguntzarako eskubidea eta norbanakoaren osasun txartela aitortzea kudeatzea, eta eri guztiek osasun arreta jasotzen dutela bermatzea.

n) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak entitate publiko edo pribatuekin sinatzen dituen itunetarako proposamenak egitea eta horien betetzea kudeatu, kontrolatu eta ebaluatzea.

o) Osasun prestazioak eta asistentzialak ez direnak planifikatu, garatu eta kudeatzea.

p) Aurrekoekin loturik, Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

32. artikulua. Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Herritarren eta Erien Arretarako Zerbitzuak Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Herritarren eta erien eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzea.

b) Erabiltzaileen erreklamazio, kexa eta oharrei erantzutea, eta kasuan kasuko zerbitzuen arduradunekin batera kudeatzea.

c) Herritarren eta erien bizipenak eta gogobetetzea ebaluatzea eta hobetu beharreko arloak proposatzea.

d) Herritarren eta erien parte-hartzea sustatzea osasun zerbitzuen arretan antolaketa aldatzeko eta berrikuntzarako proiektuak diseinatzen, Osasun Departamentuarekin eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin elkarlanean.

e) Eriari ematen zaion informazioa hobetzeko programa bat garatzen eta ezartzen parte hartzea, Osasun Departamentuarekin eta Lan Osasunaren eta Osasun Publikoaren Institutuarekin elkarlanean.

f) Osasuneko Karpeta Pertsonala garatzea eta komunikaziorako teknologia eta bide berrien erabilera bultzatzea osasun zerbitzuen eta herritarraren eta erien arteko harremanetan eta haiek jasotzean.

g) Osasun laguntzarako eskubidea eta norbanakoaren osasun txartela aitortzea kudeatzea, eta eri guztiek osasun arreta jasotzen dutela bermatzea.

h) Erien arretarako unitateen funtzionamendurako prozedurak eta arauak ezartzea.

i) Aurrekoekin loturik, Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

33. artikulua. Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasun Zerbitzuaren eginkizunak.

Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasun Zerbitzuak Eriaren Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Maila, zentro, eta zerbitzu sanitarioen sare osoan arreta integratua, eraginkorra eta segurua bermatzeko behar diren arau eta prozedura orokorrak ezartzea.

b) Osasun laguntzarako prozesu integratuen kudeaketa diseinatu eta garatzea, bai eta lehentasuna duten eri mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.

c) Eri kronikoei arreta emateko estrategien plangintza operatiboa eta ezarpena bere gain hartzea.

d) Arreta soziosanitarioaren plangintza operatiboa eta ezarpena bere gain hartzea.

e) Segurtasunerako estrategiaren plangintza operatiboa eta ezarpena bere gain hartzea.

f) Nafarroako Osasun Planean ezarritako beste estrategia eta programa batzuen ezarpena koordinatzea.

g) Osasun laguntzaren maila desberdinen arteko koordinazioa bultzatzea.

h) Klinikoen arteko komunikaziorako modu eta bide berriak garatzea.

i) Historia kliniko bakarraren ereduaren definizio funtzionala bere gain hartzea.

j) Bertaratu beharrik gabeko kontsulten erresoluzio handiko zirkuituen eta osasun laguntza emateko beste modu batzuen plangintza operatiboa egitea.

k) Aurrekoekin loturik, Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

34. artikulua. Kudeaketa Klinikorako eta Osasun Laguntzaren Ebaluaziorako Zerbitzuaren eginkizunak.

Kudeaketa Klinikorako eta Osasun Laguntzaren Ebaluaziorako Zerbitzuak Eriaren Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasun laguntzarako zentroekin izenpetu beharreko kudeaketa itunen helburuak eta xedeak prestatu eta proposatzea.

b) Osasun laguntzari buruzko informazioa erregistratu, kodetu eta baliozkotzeko sistemak garatu eta kudeatzea, bai eta eriak sailkatzeko sistemak ere.

c) Itxoin beharreko denborak murrizteko esku-hartzerako plan integral bat egin eta garatzea.

d) Itxoin beharreko denborak kontrolatzeko sistemak ezartzea eta eriaren bermeak kudeatzea.

e) Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aginte-taula Integrala mantentzea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak kudeaketaren kontrolerako agintzen dizkion eginkizunak bere gain hartzea.

f) Osasun laguntzarako zentroekin izenpetu beharreko kudeaketa itunak noraino bete diren ebaluatzea.

g) Osasun arloko ebaluazio eta inteligentzia sistema integratua garatzea Osasun Departamentuarekin eta osasun laguntzako zentroekin elkarlanean.

h) Bikaintasuna xede duten kalitate sistemen ezarpena sustatzea.

i) Aurrekoekin loturik, Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

35. artikulua. Prestazioen eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Prestazioen eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasun prestazioak jasotzeko eskubidea duten herritarrak horietara iristeko berariazko programak planifikatu, garatu eta kudeatzea.

b) Herritarrei eskainitako prestazioei eta zerbitzuei buruzko informazioa sustatzea.

c) Laguntza prestazioetarako eskaerak baloratu eta, hala denean, aintzat hartzea.

d) Erabilera publikoko sareko zentro itunduetara eriak bidaltzea baloratu eta kontrolatzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak entitate publiko edo pribatuekin itunak sinatzeko proposamenak egitea eta horien jarraipena eta kontrola egitea, Osasun Departamentuak itunetarako ezarritako politikekin bat.

f) Herritarrek indarra duen legediaren esparruan jasotzen ahal dituzten laguntzaz kanpoko prestazioak administratu, aintzat hartu eta ebaztea.

g) Zerbitzu eta zentro itunduetako tarifen eta prezioen proposamenak aztertu eta horien gaineko txostena egitea.

l) Aurrekoekin loturik, Osasun Laguntza Integraturako zuzendariordeak agintzen dizkionak.

36. artikulua. Farmazia Zuzendariordetzaren eginkizunak.

Farmazia Zuzendariordetzak Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren farmazia prestazioen eta produktu dietoterapikoen kudeaketaren zuzendaritza teknikoa bere gain hartzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ezarria duen Botikak Zentzuz Erabiltzeko Programa planifikatu, antolatu, zuzendu eta ebaluatzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak entitate publiko edo pribatuekin farmazia prestazioaren eta produktu dietoterapikoen arloan sinatu beharreko itunen proposamenak egitea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko informazio farmazeutikoaren sistema integralaren eskakizunak ezartzea.

e) Zentroetako farmazia komiteak eta batzordeak koordinatzea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan edo itunduetan erabiltzen eta errezetatzen diren botika berrien ebaluazio eta kalifikazio terapeutikoa bere gain hartzea.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen protokolo terapeutikoak eta gida farmakoterapeutikoak egitea sustatzea.

h) Erosketa zentralizatua bultzatzea eta irizpideak ezartzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetan erabiltzen eta errezetatzen diren botiken erosketa optimizatzeko.

i) Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeei eta Erabilera Arrazionalari buruzko Legean botiken preskripzioan laguntzeko ezarritako sistemak sustatzea.

j) Medikazioa Bateratzeko Programak ezartzea eta horien betetze-maila ebaluatzea.

k) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ospitalez kanpoko prestazio farmazeutikoak kudeatzea.

l) Aurrekoekin loturik, Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

37. artikulua. Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuak Farmazia Zuzendariordetzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak entitate publiko edo pribatuekin farmazia prestazioaren eta produktu dietoterapikoen arloan sinatutako itunen jarraipena eta kontrola egitea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ospitalez kanpoko prestazio farmazeutikoak kudeatzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko informazio farmazeutikoaren sistema integrala mantentzea eta ustiatzea.

d) Farmazia arretaren kontrola eta ebaluazioa egitea zentro soziosanitario itunduetan.

e) Farmazia arretaren kudeaketa eta ebaluazioa egitea zentro soziosanitario publikoetan.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako eta zentro itunduetako profesionalen preskripzio farmakologikoaren kalitatea monitorizatu eta ebaluatzea.

g) Sendagaien eta Osasun Produktuen Bermeei eta Erabilera Arrazionalari buruzko Legean botiken preskripzioan laguntzeko ezarritako sistemak garatzea.

h) Botikak agindu, erabili eta hartzeko aholkua ematea, bai osasun arloko profesionalei bai herritarrei.

i) Farmazia prestazioen arloko jarduketak farmakozaintzaren programan ezarritakora egokitzea.

j) Osasun arloko profesionalentzako prestakuntza jarduerak, botikak zentzuz erabiltzearen arlokoak, sustatzea eta horietan laguntzea.

k) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarentzat interes estrategikoa duten botiken erabilera egokienari eta horien eraginkortasunari buruzko ikerketa sustatzea, eta botikekin egiten diren ikerketa proiektuen balorazioan parte hartzea.

l) Atzerriko botikak emateko bidea kudeatzea, ospitaleko farmazia zerbitzuekin koordinatuz.

m) Farmazia prestazioen inguruko gaietan erabiltzaileek aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

n) Aurrekoekin loturik, Farmazia Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

II. kapitulua

Profesionalen Zuzendaritza

38. artikulua. Profesionalen Zuzendaritzaren eginkizunak.

Profesionalen Zuzendaritzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta zerbitzuetako langileen arloko eginkizunaren goi-zuzendaritza bere gain hartzea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen eta lan harremanen arloko politikaren eta administrazioaren jarraibideak ezartzea.

b) Langileen arloko politika proaktiboa gauzatzea, antolakuntzaren helburu estrategikoekin bat datorrena, profesionalismoa eta emaitzen etengabeko hobekuntzan inplikatzea sustatuko dituena.

c) Igoera profesionala bultzatzea eta ezaugarri eta zeregin profesionalak osasun laguntzaren estrategia eta eredu berrietara egokitzea.

d) Barne komunikazioa eta profesionalen parte-hartzea sustatzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak langileen arloan esleituta dituen eskudantziak bete, kontrolatu eta koordinatzea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aurrekontuen I. kapituluaren aurreproiektua prestatzeko lanean parte hartzea, eta langileriaren arloko gastua kontrolatzea.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen nominak eta gizarte aurreikuspeneko sistemak kudeatzea.

h) Langileriaren Erregistroa, plantilla organikoa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen zerrenda eguneraturik edukitzea.

i) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagozkion lanpostuetan sartu eta haiek betetzeko deialdi eta prozedurak prestatu eta tramitatzea.

j) Aldi baterako langileen kontratazioaren kudeaketa eta formalizazioaren arloan kontratazio zerrendak egin eta egunean izatea, eta arauak, mugak eta eskumenak proposatzea.

k) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen izendapenak eta administrazio egoerak kudeatu eta ebaztea, beharrezkoa denean.

l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan langileen arloko ikuskaritza orokorra betetzea, eta langileria arloko espedienteak kudeatu eta, hala denean, ebaztea.

ñ) Txostenak egitea osasun kudeaketako itunei buruz, organo eskudunak onetsi aurretik.

m) Langileen lan-baldintzak negoziatu eta zehaztea.

n) Profesionalen Zuzendaritzako langileen arau-hauste larrien ondoriozko diziplina espedienteak irekitzea.

o) Profesionalen Zuzendaritzako langileen arau-hauste arinen ondoriozko diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.

p) Onura sozialak kudeatzea.

q) Laneko arriskuen prebentzioan gidari izatea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barrenean.

r) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak agindutakoak.

39. artikulua. Profesionalen Zuzendaritzaren egitura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza:

a) Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzua.

b) Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzua.

c) Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzua.

2. Profesionalen Garapen eta Parte-hartzerako Zerbitzua.

3. Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzua.

40. artikulua. Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren eginkizunak.

Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileriaren eta lan harremanen arloko politikaren eta administrazioaren jarraibideak proposatzea.

b) Akordioen eta hitzarmenen testuak aztertu, baloratu, proposatu eta txostenak egitea langileen ordezkaritzarekin batera, eta horiek nola betetzen diren ikusteko jarraipena egitea.

c) Langileen lan baldintzen negoziazioan eta finkatzeko lanean aholku ematea eta sindikatuekin eta langileen ordezkaritza organoekin izaten diren harremanak koordinatzea, negoziazio sindikaletan idazkaritza lana eginez.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan publikoaren eskaintza prestatu eta kontrolatzea, organo eskudunekin batera.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagozkion lanpostuetan sartu eta haiek betetzeko deialdi eta prozedurak prestatu eta tramitatzea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentralei atxikitako langileen lizentziak, eszedentziak eta baimenak tramitatzea.

g) Bere eskumeneko gaiak eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkoak diren administrazio prozesuak, dokumentazio ofiziala eta araudiak koordinatu eta eguneratzea.

h) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloko aurrekontua eta gastua kontrolatzea eta Aurrekontuen I. kapituluaren aurreproiektua prestatzeko lanean parte hartzea.

i) Langileriaren Erregistroa, plantilla organikoa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen zerrenda eguneraturik edukitzea.

j) Aldi baterako langileen kontratazioaren kudeaketa eta formalizazioaren arloan kontratazio zerrendak egin eta egunean izatea, eta arauak, mugak eta eskumenak proposatzea.

k) Kontrataziorako zerrenda berariazkoak ezartzea, jardun klinikoaren segurtasuna eta kalitatea bermatu beharra dela eta.

l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla egokitzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta plantilla gaztetzeko behar diren azterlanak egitea eta neurriak hartzea.

m) Aldi baterako kontrataziorako zerrendak administratzea, eta aldi baterako langileen kontratazioa formalizatzeko beharrezkoak diren tramiteak ezartzea.

n) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen nominak eta gizarte aurreikuspeneko sistemak kudeatu eta kontrolatzea.

ñ) Hartzekoen eta egindako zerbitzuen gaineko ziurtagiriak egitea, langileek eskatzen dutenean.

o) Beharrezkoak diren jarduketak koordinatzea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekin, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuarekin eta finantza entitate laguntzaileekin, bere eskumenen esparruan.

p) Bere eskumeneko gaiak eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkoak diren administrazio prozesuak, dokumentazio ofiziala eta araudiak koordinatu eta eguneratzea.

q) Lan-kontratudunen edo funtzionarioen erretiroak tramitatzea, Foru Diputazioaren 1931ko martxoaren 10eko Erabakiak, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak eta horiekin bat datozen xedapenek onetsitako Erretiroen eta Pentsioen Erregelamenduaren mende dauden funtzionarioenak izan ezik.

r) Aurrekoekin loturik, Profesionalen Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

41. artikulua. Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuak Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan publikoaren eskaintza proposatu eta kontrolatzea, organo eskudunekin batera.

b) Enplegu eskaintza publikoa egin eta kudeatzea, baita lanpostuak bete eta hornitzeko deialdiak ere, aldi baterako barne igoera barne, eta, oro har, langileriaren arloan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eskumenekoak diren deialdiak, bai eta langileak hautatu eta baloratzeko epaimahaien jarduketaren koordinazioa eta jarraipena ere.

c) Aldi baterako langileen kontratazioaren kudeaketa eta formalizazioaren arloan kontratazio zerrendak egin eta egunean izatea, eta arauak, mugak eta eskumenak proposatzea.

d) Administrazio eta lan araubideetako langileen kontratazioa kudeatzea, baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen aldi bateko sustapena ere, arlo horietan osasun laguntzako zentroei esleitzen ahal zaizkien eskudantzia eskuordetuak galarazi gabe.

e) Aurrekoekin loturik, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

42. artikulua. Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Ordainsari eta Prestazio Zerbitzuak Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren menpe jardunen du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Langileen nominak, gizarte aseguruak, osasun laguntza eta beste prestazio ekonomiko batzuk prestatu eta kudeatzea, horretarako beharrezkoak diren agiriak formalizatuz.

b) Lan harremanaren ondoriozko prestazioak kontrolatzea, arlo horietan zuzendariordetzako beste organo batzuei esleitzen ahal zaizkien eskudantzia eskuordetuak galarazi gabe.

c) Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

d) Lan arloko altak eta bajak organo eskudunei proposatzea, eta barneko datu baseetan kudeatzea.

e) Langileak Gizarte Segurantzan edo dagokien Lan Mutualitatean afiliatzea.

f) Beharrezkoak diren jarduketak koordinatzea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekin, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuarekin, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuarekin eta finantza entitate laguntzaileekin, bere eskumenen esparruan.

g) Laneko alta eta bajako agiriak tramitatzea, bai eta horien jarraipen eta kontrola egitea ere.

h) Langileen ordainsari arloko ziurtagiriak prestatzea.

i) Aurrekoekin loturik, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

43. artikulua. Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuaren eginkizunak.

Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuak Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Bere eskumeneko gaiak eraginkortasunez kudeatzeko beharrezkoak diren administrazio prozesuak, dokumentazio ofiziala eta araudiak koordinatu eta eguneratzea.

b) Langileriaren Erregistroa, plantilla organikoa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuen zerrenda eguneraturik edukitzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloko aurrekontua eta gastua kontrolatzea eta Aurrekontuen I. kapituluaren aurreproiektua prestatzeko lanean parte hartzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla egokitzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta plantilla gaztetzeko behar diren azterlanak egitea eta neurriak hartzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lan publikoaren eskaintzaren jarraipena egitea, organo eskudunekin batera.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei dagozkien lan arloko aurretiko erreklamazioak eta administrazio errekurtsoak tramitatu eta horien gaineko txostena egitea.

g) Hartzekoen eta egindako zerbitzuen gaineko ziurtagiriak egitea, langileek eskatzen dutenean.

h) Lan-kontratudunen edo funtzionarioen erretiroak tramitatzea, Foru Diputazioaren 1931ko martxoaren 10eko Erabakiak, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak eta horiekin bat datozen xedapenek onetsitako Erretiroen eta Pentsioen Erregelamenduaren mende dauden funtzionarioenak izan ezik.

i) Aurrekoekin loturik, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

44. artikulua. Profesionalen Garapen eta Parte-hartzerako Zerbitzua.

Profesionalen Garapen eta Parte-hartzerako Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Profesionalen sustapena eta garapena sustatzea.

b) Profesionalen lidergoa eta parte-hartzea sustatzea.

c) Eredu asistentzial berriak garatzeko beharrezkoak diren profil, eginkizun eta gaitasun profesional berriak zehaztea.

d) Lanbide karrerako eta lanbide sustapeneko sistemak diseinatu, kudeatu eta gainbegiratzea.

e) Gaitasun berrietara bideratutako prestakuntza beharrak zehaztea.

f) Langileen prestakuntzaren, garapenaren eta hobekuntzaren arloko ekintzak sustatu eta horietan laguntzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eskumena izanez gero, Osasun Departamentuarekin koordinaturik.

g) Lana betetzeko modua ebaluatzeko tresnak garatzea.

h) Antolakundean barne komunikaziorako politikak eta tresnak garatzea.

i) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalen webgunea kudeatzea.

j) Profesionalen gogobetetzea, inplikazioa eta motibazioa ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.

k) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak agindutakoak.

45. artikulua. Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendarirtzaren menpe jarduten du zuzenean, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan laneko arriskuei aurrea hartzearen arloan eta laneko arriskuei aurrea hartzearen zerbitzuen arloan indarra duen araudian ezarritako eginkizunak beteko ditu.

III. kapitulua

Kudeaketa Ekonomikoaren
eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

46. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren eginkizunak.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aurrekontuen kudeaketa ekonomikoaren arloko goi zuzendaritza eta zerbitzu orokorren administrazioa.

b) Aurrekontuen aurreproiektua prestatzea.

c) Kontuetako egoera-orrien eta auditoretzen prestakuntza koordinatzea, Gobernu Kontseiluak eskatuz gero.

d) Obra, ekipamendu, instalazio eta mantentze-lanetarako inbertsioen programak planifikatu, bete eta kontrolatzea, eta aurrekontua administratzea.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ondarea administratzea.

f) Ondasunen hornikuntzarako prozesua programatu, koordinatu eta zuzentzea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erosketen zentrala sortzea bultzatzea.

g) Ondasun eta zerbitzuen banaketa egokia eta logistika bermatzea.

h) Mantentze-lanetako eta ingeniaritzako zerbitzuak bermatzea.

i) Hondakin sanitarioen kudeaketa egitea eta osasun zentro eta zerbitzuek ingurumenean duten balizko eragina kontrolatu eta murriztea.

j) Kontabilitate analitikoa garatu eta baliabideen erabileraren efizientzia ebaluatzea.

k) Eraikin eta instalazioen kontrol teknikoaren efizientzia hobetzea eta emaitzak ebaluatzea.

l) Konturako ziurtapenak, materialen eta mantentze-lanen fakturak eta laguntza teknikoko kontratuak ordain daitezela baimentzea, horien kudeaketa organo eskudun batek baimendu badu.

m) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari atxikitako langileen hutsegite arinen ondoriozko diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.

n) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari atxikitako langileen arau-hauste larrien ondoriozko diziplina espedienteak irekitzea.

i) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

47. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren egitura.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

1. Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetza.

a) Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.

b) Azpiegituren Zerbitzua.

2. Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzua.

3. Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzua.

48. artikulua. Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzaren eginkizunak.

Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzak Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek betetzen ditu:

a) Obra, ekipamendu, instalazio eta mantentze-lanetarako inbertsioen programak planifikatu, bete eta kontrolatzea, eta aurrekontua administratzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ondarea administratzea.

c) Inbertsio programak kudeatu eta koordinatzea, eta horien jarraipena eta kontrola egitea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erosketen zentrala garatzea, zentroen ondasun eta zerbitzuen hornidura eraginkorragoa izatea bermatzeko, osasun zentroekin koordinatuta.

e) Horniketako zerbitzu eraginkor bat ematen lagunduko duten arauak eta prozedurak aztertu eta proposatzea.

f) Zerbitzuak emateko eragiketak planifikatu, koordinatu eta kudeatzea.

g) Berariazko euskarri teknikoa ematea obren eta zerbitzu orokorren arloetan.

h) Ondasun eta zerbitzuen banaketa egokia eta logistika bermatzea.

i) Mantentze-lanetako eta ingeniaritzako zerbitzuak bermatzea.

j) Eraikin eta instalazioen kontrol teknikoaren efizientzia hobetzea eta emaitzak ebaluatzea.

i) Hondakin sanitarioen kudeaketa egitea eta osasun zentro eta zerbitzuek ingurumenean duten balizko eragina kontrolatu eta murriztea.

j) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

49. artikulua. Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren eginkizunak.

Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek betetzen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ondasun eta zerbitzuen horniketarako programak planifikatu eta kudeatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erosketen zentrala garatzea, zentroen ondasun eta zerbitzuen hornidura eraginkorragoa izatea bermatzeko, osasun zentroekin koordinatuta, erakunde autonomoarekin adosten diren ondasunena.

c) Osasun zentroetan egiten diren hornigaien erosketak kontrolatu eta koordinatzea.

d) Osasun baliabide eta establezimenduetako ondasun eta zerbitzuen horniketa koordinatu eta kontrolatzea.

e) Oro har kate logistikoko horniketen eta koordinazioaren politika horizontalak sustatzea.

f) Horniketa eragiketak eta horiek unitateetan nola banatzen diren koordinatu eta kontrolatzea.

g) Kontratazio prozedurak bultzatu eta gainbegiratzea.

h) Produktuen katalogoan produktu berriak sar daitezela proposatzea.

i) Erosketak egiteko lehiaketak prestatu eta kontrolatzea.

j) Erosketei, kontsumoei eta materialen stockei buruzko aldian aldiko informazioa prestatzea.

i) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

50. artikulua. Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.

Azpiegituren Zerbitzuak Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek betetzen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko inbertsio programak planifikatu eta kudeatzea.

b) Obrak egiteko proiektuak prestatu eta gainbegiratzea.

c) Eraikin eta instalazioen kontrol teknikoaren kostua aztertu eta kudeatzea, eta obra, ekipamendu, instalazio eta mantentze-lanetarako inbertsioen aurrekontua administratzea eta emaitzen ebaluazioa egitea.

d) Obretarako eta laguntza teknikorako kontratuak nola gauzatzen diren kontrolatzea.

e) Zentro eta instalazioetako segurtasun eta osasun programak ikertu eta aztertzea.

f) Ekipamenduak eta instalazioak berritzeko aurrekontuak prestatzea.

g) Ekipamenduak eskuratzeko erosketa zentralizatuen kontratuak egin eta kudeatzea.

h) Ibilgetuaren eta ekipamenduaren prebentziozko mantentze-lanetako planak sustatzea, eta modu egokian konpondu eta berritzen direla ziurtatzea.

i) Hondakin sanitarioen kudeaketa egitea eta osasun zentro eta zerbitzuek ingurumenean duten balizko eragina kontrolatu eta murriztea.

j) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Azpiegituren Zerbitzuak Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

51. artikulua. Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuaren eginkizunak.

Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuak Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek betetzen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aurrekontuen aurreproiektua prestatzeko lana koordinatzea.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren epe ertaineko programazio ekonomikoa prestatzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontu kontabilitatea eta kontabilitate orokorra mantentzea.

d) Eskatzen diren auditoretzen eta kontuen egoerak koordinatzea.

e) Aurrekontuak aldatzeko proposamenak prestatu, tramitatu eta kontrolatzea.

f) Kudeaketaren kontrol ekonomikorako prozedurak diseinatzea, ezarritako helburuetan oinarriturik.

g) Diru-sarrerak eta gastuak kudeatzeko zirkuitu administratiboak ezarri eta kontrolatzea.

h) Aurrekontuaren betetzea kontrolatu eta ebaluatzea, eta aldian aldiko informazioa garatzea kontabilitate eta aurrekontu arloan, gerta daitezkeen desbideratzeak aztertuta.

i) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko diru-sarreren kudeaketa kontrolatzea.

j) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontabilitate zentroak zuzendu eta koordinatzea.

k) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako ordainketak planifikatzea.

l) Zentro eta zerbitzuetako tarifen eta prezioen proposamenak aztertu eta horien gaineko txostena egitea.

m) Zentro arteko diru-sarrerekin zerikusia duten alderdi guztiak koordinatzea.

n) Aldian aldiko informazioa garatzea kontabilitate eta aurrekontu arloan, gerta daitezkeen desbideratzeak aztertuta.

o) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

52. artikulua. Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuaren eginkizunak.

Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuak Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek betetzen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontabilitate analitikoaren sistema integrala diseinatu, ezarri eta kudeatzea.

b) Zentro eta zerbitzuetako kostuen egitura aztertu, kontrolatu eta ebaluatzea, eta hobekuntzarako proposamenak egitea, gertatutako desbideratzeak aztertuta.

c) Kostuak kontrolatu eta aztertzea eta gastuaren exekuzioari buruz beharrezkoak diren txostenak egitea.

d) Langileen arloan ezartzen diren akordioen ondorio ekonomikoei buruzko txostena egitea.

e) Zerbitzu eta prestazio berrien ondorio ekonomikoei buruzko txostena egitea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sinatzen dituen osasun arloko hitzarmen eta itunen ebaluazio ekonomikoa egitea.

g) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

IV. kapitulua

Araubide Juridikoaren Zerbitzua

53. artikulua. Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organoei aholku juridikoa ematea.

b) Txostenak ematea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organoen egintzen aurka jarritako aurretiko administrazio erreklamazioei eta errekurtso administratiboei dagokienez.

c) Osasun Departamentuko zerbitzu juridikoekin eta Nafarroako Gobernuko beste zerbitzu juridiko batzuekin koordinatuta aritzen dela ziurtatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izapidetzen diren espedienteetan ondorioak izan behar dituzten agirien gaineko ziurtagiriak, egiaztagutunak, askiespeneak eta konpultsak ematea, estatu hauen 40.ñ) artikuluan ezarritakoa salbu.

e) Kudeaketa Zuzendaritzak ebazpena eman aurretik txostena ematea.

f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren jarduketak unean-unean indarra duen legeriarekin bat datozela zaintzea.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak agintzen dizkion gainerakoak.

V. kapitulua

Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua

54. artikulua. Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasuneko informazio sistemen behar funtzionalak eta eskakizunak zehaztea, bai eta horien garapena sustatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea ere.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak informatika eta telekomunikazioen arloko ekipamendu eta materialetan dituen behar funtzionalak eta eskakizunak zehaztea.

c) Historia kliniko bakarra garatzea, Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzak ezarritako behar funtzionalekin bat datorrena.

d) Osasun arloko inteligentzia sistema autonomo eta integrala garatzea, Osasun Departamentuak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak ezarritako behar funtzionalen araberakoa, adierazleak ezartzean koherentzia estrategikoa ziurtatzeko, eta emaitzen ebaluazioa eta zabalkunde publikoa egiteko bide emateko.

e) Erabaki klinikoak hartzen laguntzeko sistemak garatzea, historia klinikoarekin lotutakoak.

f) Informazio sistemen arloan aurrekontuak eta lehentasunezko beharrak proposatzea.

g) Osasuneko informazio sistemak mantentzea –datuak ikusteari eta zerbitzuen erabilerari dagokienez–, Informatikaren eta Telekomunikazioen Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuta.

h) Osasuneko informazio sistemen erabiltzaileei laguntza tekniko eta funtzionala bermatzea.

i) Informazioaren segurtasunaren arloko politika eta jarraibideak proposatu, prestatu, eguneratu eta kontrolatzea Osasun Departamentuaren esparruan, Informatikaren eta Telekomunikazioen Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatuz.

j) Informatikaren eta Telekomunikazioen Zuzendaritza Nagusiari laguntzea informazio sistemen segurtasunean sortzen diren gorabeherak kudeatzen, segurtasun gorabeherei erantzun erreaktiboak emanez.

k) Barne auditoriak egitea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren informazio sistemen segurtasuna egiaztatzeko, baita Osasun Departamentuan ere.

l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak berariaz agintzen dizkion gainerakoak.

2. Horrekin batera, Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuak osasuneko informazio sistemen arloko laguntza teknikoa emanen die Osasun Departamentuari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari.

VI. TITULUA

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza

55. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren edukia.

1. Oinarrizko Osasun Laguntza herritar eta erientzako osasun laguntzaren lehenenego maila da; arretako eredu eskuragarria, integrala, integratu eta pertsonalizatua ematen die. Osasun laguntzaren esparru hurbilen eta orokorrena da prebentzioaren arloan, norberaren zainketarako prestakuntzaren arloan eta herritarren diagnostikoaren eta sendaketaren arloan.

2. Osasun Eskualde Oinarrizkoetan antolatuta dago, lurraldeen arabera. Haietako bakoitzean osasun etxe bat edo gehiago daude, eta kasu egin nahi zaion biztanleriari arreta egokia emateko behar diren kontsultategiak.

56. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzarako Kudeatzailetzaren eginkizunak.

Oinarrizko Osasun Laguntzarako kudeatzaileak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasun Lurralde osoan, oinarrizko osasun laguntzaren arloan antolaketa eta erabakimena hobetzeko programen garapena teknikoki zuzentzea.

b) Iruñeko Osasun Barrutiko oinarrizko osasun laguntzako zentroak eta zerbitzuak kudeatzea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren laguntzaren kalitateari buruzko politikak betetzea oinarrizko osasun laguntzaren arloan.

d) Osasun Planean ezarritako estrategiak, programak eta helburuak hedatzea oinarrizko osasun laguntzaren esparruan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzak ezarritako jarraibide teknikoen arabera.

e) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseiluaren eta organo zentralen jarraibideak aplikatu eta betearaztea oinarrizko osasun laguntzaren arloan.

f) Aldian behin bere menpeko zentro eta zerbitzuetako zuzendarientzako helburu-itunak jartzea eta haiek ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

g) Langileak eta baliabideak egokiak eta homogeneoak izateko irizpide teknikoak ezartzea, eta zaintzea ahal izatea.

h) Nafarroa osoko oinarrizko osasun laguntzako zentro eta zerbitzuei dagokienez, barne funtzionamendurako arauak ematea.

i) Oinarrizko osasun laguntzaren jarraitutasuna eta koordinazioa bermatzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin eta laguntza espezializatuarekin, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritzak emandako jarraibideekin bat.

j) Oinarrizko osasun laguntzako langileen irakaskuntza eta ikerkuntza jarduerak sustatu eta programatzea.

k) Erregelamenduz ezartzen denari jarraikiz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzu osoan medikua eta zentroa libreki aukeratu ahal izatea kudeatzea, eta bermatzea lurraldeko informazio sistemaren mantentze-lanak eta ustiapena egiten direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalei atxikitako herritarrei dagokienez.

l) Kudeatzailetzako zerbitzu eta zentroen tarifa eta prezioetarako proposamenak egitea.

m) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako langileen arau-hauste arinen ondoriozko diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.

n) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako langileen arau-hauste larrien ondoriozko diziplina espedienteak irekitzea.

o) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak eskuordetzen dizkion gainerakoak.

57. artikulua. Zuzendaritza eta kontsulta organoak.

Oinarrizko Osasun Laguntza organo hauek zuzendu eta kudeatuko dute, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzako titularraren goi-zuzendaritzapean:

a) Zuzendaritza eta kudeaketa organoak:

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza.

2. Zuzendaritza Batzordea.

3. Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetza.

4. Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetza.

5. Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzua.

6. Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzua.

7. Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua.

8. Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzua.

9. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.

b) Parte hartzeko organoa:

Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentziala.

58. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza Batzordea.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza Batzordeak honako kide hauek izanen ditu: Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako titularra –batzordeko burua izanen da eta hura zuzentzeko lanak beteko du–, eta zerbitzu asistentzialetako eta ez asistentzialetako zuzendaritzetako eta burutzetako titularrak.

59. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntzaren Jarraitutasunaren zuzendariordetzen eginkizunak.

Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntzaren Jarraitutasunaren zuzendariordetzek Oinarrizko Osasun Laguntzaren Kudeatzailetzaren menpe jarduten dute zuzenean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Beren menpeko zentroen jarduerak zuzentzea, prebentzioari, sendaketari eta errehabilitazioari dagokienez, Kudeatzailetzari atxikitako langileen eta baliabideen bitartez.

b) Laguntzaren prozesuaren jarraitutasuna bermatzeko behar diren jarduketak betetzea, Eriaren Osasun Laguntzaren Zuzendaritzarekin eta gainerako osasun zentroekin koordinatuta.

c) Laguntza, irakaskuntza eta ikerkuntzari lotutako jarduerei buruzko jarraibideen, prozeduren, funtzionamendurako arauen eta protokoloen proposamenak egin, hartu eta gomendatzea, haiek onesteko eta, onetsita direla, haiek administratzea, betiere horietan esku hartzen duten profesionalen eskumenari, erantzukizunari eta berezko autonomiari.

d) Bere eginkizunen esparruan, unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

e) Zuzendariordetzaren helburuen proposamenak, jarduketak eta urteko txostena prestatzea.

f) Menpekoek, zerbitzua dela-eta, egin beharreko joan-etorriak baimentzea, ezartzen diren irizpideen arabera.

g) Zentro edo zerbitzuetako zuzendaritza edo arduradun hierarkikoekin laguntzaren kalitatea hobetzeko helburuak eta mota guztietako baliabideen beharrak ezartzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari igortzeko.

h) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari aholku ematea etengabe.

i) Osasun Administrazioaren ordezkari izatea Eskualde Oinarrizkoetako Osasun Kontseiluetan, haien funtzionamendua bultzatuz.

j) Antzeko beste eginkizun batzuk, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

60. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeen atxikipena.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak zehaztuko du Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeak zein zuzendariordetzari atxikitzen zaizkion edo, hala bada, zein atxikitzen zaion zuzenean Kudeatzailetzari.

61. artikulua. Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuak Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren menpe jarduten du zuzenean eta ospitalez kanpoko larrialdiez arduratzen diren langileak eta baliabideak hartzen ditu bere baitan.

2. Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuaren menpe egonen dira Oinarrizko Osasun Laguntzako langile hauek: osasun garraiokoak, Koordinazio Zentroan zerbitzua ematen duten medikuak eta Iruñeko Barrutiko ospitalez kanpoko larrialdietako zerbitzuko langileak. Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako ospitalez kanpoko larrialdietako zerbitzuetako langileak zerbitzu horren menpe egonen dira eginkizunei dagokienez.

3. Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Iruñeko Barrutiko larrialdietako laguntzarekin lotutako zerbitzuetako langile eta baliabide guztiak kudeatu eta antolatzea.

b) Osasun Lurralde osoan, ospitalez kanpoko larrialdietako osasun laguntzari buruzko jarraibideak, prozedurak, funtzionamendurako arauak eta protokoloak egin, hartu eta gomendatzea, onets daitezen.

c) Ospitalez kanpoko larrialdietako langileen prestakuntza sustatzea.

d) Bere eginkizunen esparruan, unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

e) Zerbitzuaren helburuen proposamenak, jarduketak eta urteko txostena prestatzea.

f) Zerbitzuari atxikitako langileen joan-etorriak baimentzea.

62. artikulua. Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzua.

Osasuneko Zainketetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuak eginkizun eta eskudantzia hauek ditu:

a) Osasun eta gizarte zainketak emateko irizpide teknikoak ezartzea.

b) Erizaintzako unitateen eta gizarte lanekoen funtzionamendua teknikoa eta bertako langileen jarduerak koordinatu eta ebaluatzea.

c) Langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.

d) Erizaintzako langileek osasun eta gizarte zainketen arloan betetzen dituzten jarduerak (arreta, irakaskuntza eta ikerketakoak) sustatu eta ebaluatzea.

e) Oinarrizko mailako etxeko arreta eta arreta soziosanitarioa sustatzea.

f) Oinarrizko osasun laguntzako jarduera eta zainketa asistentzialak koordinatzea Osasun Laguntza Espezializatuarekin.

g) Erizaintzako eta gizarte laneko langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak koordinatzea.

h) Eriak beren osasunaren zaintzaz ardura daitezen sustatzea eta horretarako gaitasuna ematea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin elkarlanean.

i) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak berariaz esleitzen dizkion gainerako eginkizunak.

63. artikulua. Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua.

1. Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua Oinarrizko Osasun Laguntzaren Kudeatzailetzaren menpe dago, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza Hobetzeko Plana Nafarroako Oinarrizko Osasun Barruti guztietan osotara gara dadin sustatzea.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzaren esparruan, Nafarroa osoan, Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Estrategia, Estrategia Soziosanitarioa eta Osasun Planean aurreikusitako gainerako estrategiak sustatzea.

c) Kalitate zientifiko-teknikoaren, eragimenaren eta segurtasunaren eta erabakitzeko ahalmenaren hobekuntza sustatzea oinarrizko osasun laguntzan.

d) Antolaketaren eragimena hobetzea, eta horretarako, balio erantsi eskasa duten lanak kentzen dituen arreta-eredu bat garatzea, denboraren kudeaketa optimizatzeko.

e) Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeen osasun arretak dituen dimentsio guztien kudeaketa klinikorako eta ebaluaziorako tresnak hedatzea.

f) Laguntza teknikoa ematea hala zuzendaritzari nola laguntza arloko profesionalei beren laguntza jarduerari buruz, norberaren praktika klinikoa eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako antolaketa ebaluatu eta hobetzeko.

g) Oinarrizko osasun laguntzako profesionalentzako prestakuntza plan bat garatzea. Plan horrek Hobekuntza Planaren ildo estrategikoekin bat etorri beharko du, eta estamentu guztien garapen profesionala sustatu.

h) Laguntza espezializatuaren eta osasun mentalaren esparruekiko koordinazioa sustatzea, pazientearen arretaren jarraitutasuna errazteko.

i) Oinarrizko osasun laguntzaren esparruan, informazio sistemaren tresnek dituzten beharrak ezartzen eta haien mugaketa funtzionala egiten parte hartzea.

j) Oinarrizko osasun laguntzaren esparruan ezagutzaren eta ikerkuntzaren kudeaketaren sustapenean parte hartzea, emaitza onenak izan dituzten ebakuntzak hautatzen laguntzeko.

k) Graduaurreko prestakuntza koordinatzea eta graduondoko prestakuntza planifikatu eta garatzea, hala familiako eta komunitateko medikuntzako mediku egoiliarren artean, nola erizaintza komunitarioko erizain egoiliarren artean.

l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Sustatzeko Programa bultzatzea, Miguel Servet Fundazioarekin elkarlanean eta koordinatuta.

m) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak agintzen dizkion gainerakoak.

64. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuak Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren menpe jarduten du, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bere jarduketa esparruko langileen eginkizuna zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

b) Langileen arloko politika proaktiboa gauzatzea, antolakuntzaren helburu estrategikoekin bat datorrena, profesionalismoa eta emaitzen etengabeko hobekuntzan inplikatzea sustatuko dituena.

c) Bere jarduketa esparruko langileria gastua zaindu eta kontrolatzea.

d) Aldi baterako langileen kontratazioa baimentzea, eta gauzatzea, erregelamenduz ezarritako prozeduraren bidez.

e) Nominak, gizarte aseguruak, osasun laguntza eta langileen beste prestazio ekonomiko batzuk prestatu eta kudeatzea, eta langabezia sorospenak jasotzeko behar den dokumentazioa formalizatzea.

f) Hartzekoen eta egindako zerbitzuen ziurtagiriak ematea.

g) Langileak lanpostu zehatz bati atxikitzea.

h) Langileen lanerako ezintasun iraunkor oso edo erabatekoak eta lanerako altak deklaratzeko proposamenak egitea.

i) Zerbitzua dela-eta egin behar diren joan-etorriak baimentzea eta gastu-itzultzea egitea.

j) Erregelamenduz ezarritako lanaldi murriztuak, oporrak, lizentziak eta baimenak ematea.

k) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikitako langileekin dauden lan harremanez arduratzea, Profesionalen Zuzendaritzarekin koordinaturik, zuzendaritza horrek emandako jarraibideak betez.

l) Igoera profesionala bultzatzea eta ezaugarri eta zeregin profesionalak osasun laguntzaren estrategia eta eredu berrietara egokitzea.

m) Barne komunikazioa eta parte-hartzea sustatzea.

n) Gaitasun berrietara bideratutako prestakuntza beharrak zehaztea eta profesionalen prestakuntza eta trebakuntza sustatzea, Osasun Departamentuarekin koordinatuta.

o) Profesionalen lidergoa eta parte-hartzea sustatzea eta antolakundearen barne komunikaziorako politikak eta tresnak garatzea.

p) Profesionalen gogobetetzea, inplikazioa eta motibazioa ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.

p) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak agindutakoak.

2. Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zuzendaritzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak emandako jarraibideen arabera beteko ditu eginkizunak, bere eskumeneko gaietan.

65. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten du, eta eginkizun hauek ditu:

a) Zentroaren aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenaren prestaketa koordinatzea.

b) Aurrekontuak aldatzeko proposamenak prestatu, tramitatu eta kontrolatzea.

c) Diru-sarrerak eta gastuak kudeatzeko zirkuitu administratiboak ezarri eta kontrolatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontabilitate analitikoaren sistema integrala garatzeko eta hura zentroan aplikatu eta zabaltzeko eskatzen zaion informazio guztia ematea.

e) Gastuaren kudeaketa eta aurrekontuaren kontrola kontrolatu eta ebaluatzea, izandako desbideratzeak aztertuz.

f) Kostuak kontrolatu eta aztertzea, eraginkortasunik ezak lehenestea eta hobetzeko proposamenak egitea.

g) Bere jarduketa esparruko baliabide material finko eta mugikorren zainketa funtzionala ziurtatzea.

h) Hari atxikitako ondarea behar bezala kudeatzea.

i) Aurrekontuen eta inbertsioen planaren proposamena prestatzea.

j) Beharrezkoak diren baliabide materialen horniketa kudeatzea, bai eta ongi biltegiratu eta zentro eskatzaileei banatzea ere.

k) Osasun zentroan egiten jarraitzea bidezkotzat jotzen diren horniduren erosketa kudeatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralek ezarritako zerbitzu teknikoekin koordinatuta eta ados jarrita.

l) Horniketa eragiketak eta horiek unitateetan nola banatzen diren kontrolatzea.

m) Ospitaleguneko ibilgetuaren eta erabiltzen den ekipamenduaren prebentziozko mantentze-lanetako planak kontrolatzea.

n) Ospitaleguneko arropa zuriaren, ikuztegiaren, garbitasunaren, mantentze-lanen, elikaduraren zerbitzuak eta laguntzaileak eta zerbitzu orokorretako langileak zuzendu, koordinatu eta ikuskatzeko lanak betetzea.

ñ) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

2. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak emandako jarraibide teknikoekin arabera jardunen du.

66. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentziala.

1. Kudeatzailetzari aholku eman eta parte hartzeko organoa den aldetik eratzen da Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentziala, ondoko kide hauek izanen dituena:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako titularra, batzordeko buru eta zuzendaria izanen dena.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordetzetako titularrak.

c) Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuko, Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuko eta Kudeaketa Klinikoan Profesionalei Laguntzeko Zerbitzuko titularrak.

d) Profesionalen Zerbitzuko titularra, idazkaria izanen dena.

e) Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako Zuzendaritzen bi ordezkari, bata, hiri ingurukoa, eta bestea, landa ingurukoa.

f) Oinarrizko Osasun Laguntzako larrialdietako medikuen ordezkari bat.

g) Ospitalez kanpoko larrialdietako erizaintzako langileen ordezkari bat.

h) Aho-hortzetako Osasunaren Atalaren ordezkari bat.

i) Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako Erizaintza Unitateetako buruen bi ordezkari, bata, hiri ingurukoa, eta bestea, landa ingurukoa.

j) Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako familia medikuen bi ordezkari, bata, hiri ingurukoa, eta bestea, landa ingurukoa.

k) Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako pediatriako eta horren berariazko arloetako mediku espezialisten ordezkari bat.

l) Oinarrizko Osasun Laguntzako erizaintzako langileen ordezkari bat.

m) Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako gizarte-laguntzaileen/gizarte-langileen ordezkari bat.

n) Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako administrazio langileen ordezkari bat.

2. Oinarrizko Osasun Laguntzaren Batzorde Tekniko Asistentzialak arlo hauen gainean aholku eta informazioa emateko eginkizunak izanen ditu:

a) Zerbitzuen Zorroa.

b) Zentroen eta zerbitzuen funtzionamendu prozedurak eta arau orokorrak.

c) Osasun arloko estrategien garapena.

d) Plan berriak, programak eta protokolo asistentzialak.

e) Irakasteko programazioa.

f) Berrikuntza.

g) Inbertsio plana.

h) Mota guztietako baliabideen erabilera zentzuzkoa.

i) Kudeaketaren helburuak eta itunak.

j) Jardun profesionala ebaluatzeko irizpide teknikoak.

k) Kudeaketa itunen ebaluazioa.

l) Kalitatearen eta segurtasunaren adierazleak eta estandarrak.

m) Zuzendaritzaren urteko memoria.

3. Batzorde Tekniko Asistentzialaren erabakiak ez dira lotesleak. Aurrekoa gorabehera, emandako irizpenarekin bat egiten ez duten akordioak eta erabakiak Junta Tekniko Asistentzialari jakinarazi behar zaizkio legezko eran.

4. Batzorde Tekniko Asistentzialaren funtzionamendua ebaluatuko da aldian behin. Horretarako, helburu eta adierazle bereki eta berariazkoak emanen dira proposatutako, itundutako eta ezarritako ekimen eta berrikuntza mota desberdinei buruz.

V. TITULUA

Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetza

67. artikulua. Edukia.

Nafarroako Ospitalegunea Iruñeko Osasun Barrutiko herritarren erreferentziako ospitale publiko orokorra da, osasun laguntza espezializatua ematen baitie, eta, halaber, balio du Nafarroako Osasun Lurralde osorako hirugarren erreferentziako ospitale gisa eta, zenbait espezialitatetan, beste autonomia erkidego batzuetako bizilagunentzat ere bai.

I. kapitulua

Egitura orokorra

68. artikulua. Zuzendaritza eta kontsulta organoak.

Nafarroako Ospitalegunea organo hauek zuzendu eta kudeatuko dute, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzako titularraren goi-zuzendaritzapean:

a) Zuzendaritza eta kudeaketa organoak:

–Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetza.

–Zuzendaritza Batzordea.

–Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentziala.

–Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritza.

–Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritza.

–Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

b) Parte hartzeko organoa:

–Batzorde Tekniko Asistentziala.

69. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetza.

1. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten du zuzenean eta bere gain ditu hango zerbitzu guztien zuzendaritza, kudeaketa, kontrola eta ebaluazioa.

2. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ospitalegunearen eta hura osatzen duten laguntza unitate eta eraikinen funtzionamenduaren arduradun gorena izatea.

b) Osasun laguntzaren jarduera eta kalitatea bultzatu eta ebaluatzea, baita irakaskuntzaren eta ikerketaren antolaketa eta kontrola ere bere jardueraren esparruan.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseiluaren eta zuzendari kudeatzailearen erabaki, ebazpen eta jarraibideak aplikatu eta betearaztea.

d) Ospitalegunearen eta hura osatzen duten unitateen ordezkaria izatea bere eskumeneko esparruan.

e) Ospitaleguneko langile, baliabide eta finantza-baliabide guztiak modu integralean kudeatzea, Kudeaketa Zuzendaritzak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentralen zuzendaritzek ematen dituzten jarraibide teknikoei segituz.

f) Bere menpeko unitateen funtzionamenduari eta barne antolamenduari buruzko jarraibide eta zirkularrak ezarri eta haiek betetzen direla kontrolatzea.

g) Osasun zerbitzu guztien arteko koordinazio funtzionalaz arduratzea.

h) Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Osasun Mentaleko zuzendaritzetako unitateei sostengu emateko, haiekin koordinatzeko eta elkarren osagarri izateko behar diren tresnak ezarri eta administratzea.

i) Gainerako zentro eta ospitale zerbitzuekin koordinatzeko baliabideen funtzionamendua bermatzea.

j) Ospitaleguneko langileen arau-hauste arinen ondoriozko diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.

k) Ospitaleguneko langileen arau-hauste larrien ondoriozko diziplina espedienteak irekitzea.

l) Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Batzordeko buru izatea.

m) Ospitaleko funtzionamenduaren jarraitutasuna bermatzeko behar diren neurriak hartzea, batez ere, larrialdiko eta premiazko kasuetan eta antzeko egoeretan.

n) Herritarrendako berdintasuna bermatzea osasun zentroko sarbidean.

ñ) Indarra duen araudiak osasun zentroetako zuzendaritzei esleitzen dizkien guztiak, eta berariaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren titularrak agintzen dizkionak.

70. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

1. Zuzendaritza Batzordea osatuko dutenak honako hauek dira: Ospitaleguneko Kudeatzailetza –Batzordeko buru izanen da–, Zuzendaritza Asistentziala, Osasun Zainketen Zuzendaritza, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, eta Profesionalen Zuzendaritza –idazkaritza lanetan arituko dena, bilkuretako aktak eginez–.

2. Zuzendaritza Batzordearen xedea izanen da kudeatzailetzari aholku ematea, laguntza arloko kudeaketaren helburuak lortzen direla eta Ospitaleguneko langileak eta baliabideak modu koordinatuan kudeatzen direla bermatzeko.

71. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailtzari sostengua emateko egitura.

Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzak zuzenean atxikiko zaio, staff tekniko gisa, ondotik datorren sostengua emateko egitura.

a) Kudeaketa, Informazio eta Ebaluaziorako Zerbitzua.

b) Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzua.

72. artikulua. Kudeaketa, Informazio eta Ebaluaziorako Zerbitzuaren eginkizunak.

Kudeaketa, Informazio eta Ebaluaziorako Zerbitzuak Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzari sostengua ematea helburu estrategiko eta operatiboak lortzeko.

d) Nafarroako Ospitaleguneko urteko helburuen araberako kudeaketa itunak planifikatzea eta sustatzea.

c) Kudeaketaren, kudeaketa klinikoaren eta plangintzaren gaineko informazio sistemak garatzea.

d) Kudeaketaren eta kudeaketa klinikoaren helburuak noraino bete diren ebaluatzea.

e) Ospitalegunean betetzen den jarduera asistentzial guztiaren erregistroa eta ustiapena sustatu eta mantentzea, eta informazio eskaerei erantzutea.

f) Eskura dagoen informazioaren kudeaketa eta azterketa bere gain hartzea.

g) Osasun estrategiaren informazio eta ebaluazio sistemak garatzeko laguntza ematea, haren esku uzten dena.

h) Eri klinikoei zuzendutako informazioa sustatu eta bultzatzea, Aginte Klinikoen Taulen bidez eta txostenen bidez, profesionalen autoebaluazio prozesua errazteko.

i) Programa-kontratua kudeatzeko helburuak eta egitura asistentzialarekin eta zainketen egiturarekin ezartzen diren itun klinikoen kudeaketarenak ebaluatzea.

j) Ospitaleguneko kudeaketako aginte taula garatu eta mantentzeko ardura bere gain hartzea.

e) Ospitalegunean betetzen den jarduera asistentzial guztiaren erregistroa eta ustiapena sustatu eta mantentzea, eta informazio eskaerei erantzutea.

l) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Informazio Sistemen Zerbitzuarekin lotura funtzionala mantentzea eta zerbitzu horrek ezartzen dituen estrategiak eta jarraibideak bere gain hartzea, datuen segurtasuna eta kalitatea, datuak eta adierazleak mantentzea ziurtatzeko.

m) Nafarroako Ospitaleguneko historia klinikoaren mugimenduak eta maileguak baimendu eta betearaztea, horren lokalizazioa eguneratuta izatea, horren erabilgarritasuna bermatzea, konfidentzialtasuna bermatzea eta dokumentazioa kontsultatu ahal izatea erraztea.

n) Historia klinikoak formatu ezberdinetan sortu, kontserbatu eta mantentzen direla baimentzea, planifikatzea eta betearaztea.

o) Datuen Oinarrizko Multzo Gutxienekoan dauden datuak kodetu, landu, baliozkotu eta hedatzea, eta pazienteak sailkatzeko indarra duen sistemarekin elkartzea.

p) Jarduera asistentziala kodetzeko programak eta koordinatu, ebaluatu eta hartarako laguntza teknikoa ematea.

q) Ospitaleguneko aginte-taula eta urteko memoria prestatu, mantendu eta hedatzea.

Aurrekoekin lotuta, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariak eta osasun arloko agintariek eskatutako jarduketa guztiak.

73. artikulua. Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Nafarroako Ospitaleguneko Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuak Ospitaleguneko kudeatzailetzaren menpe jarduten du zuzenean, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ospitalegunean pazientearen eskubideak betetzen direla zaintzea, bereziki osasun zerbitzuen eskuragarritasunari dagokionez.

b) Itxaron-zerrendetan dauden Erien Erregistro Orokorra mantendu eta eguneratzea.

c) Pazienteei eta horien ingurukoei laguntza soziosanitario egokia ematen zaiela bermatzea, eta atzematen diren behar soziosanitarioak identifikatu eta kudeatzea.

d) Agenden egitura programatzea, hitzorduak kudeatzea eta kanpoko kontsulten eta zerbitzu zentralen jarduera erregistratzea.

e) Ospitaleetako oheak kudeatzea eta programatzea eta ospitalizazioen oinarrizko datuak erregistratzea.

f) Kirurgiak egiteko eskaerak kudeatu eta kontrolatzea. Aurreikusitako eta egindako programazio kirurgikoa administratzea eta programatzea.

g) Ospitaleetako larrialdien eskaera kudeatzea eta kontrolatzea, eta emandako laguntzaren gaineko gutxieneko datuak erregistratzea.

h) Erabiltzaileen eskaerak, kexak eta erreklamazioak kontuan hartzea eta ahalik eta erantzun eraginkorrena ematea, bereziki eskuragarritasunari buruzkoei, zerbitzuaren beraren eskumenaren esparrukoak baitira.

i) Pazienteen gogobetetze maila ebaluatzea eta hobetu beharreko arloak identifikatzea eta proposatzea.

j) Beste osasun zentro batzuetara egiten diren erien lekualdatzeak programatu eta kudeatzea.

k) Dokumentazio klinikoekin eta harrerekin zerikusia duten administrazio lanak planifikatu, koordinatu eta gainbegiratzea, eta zerbitzuko atal eta unitate guztiei administrazio sostengua ematea.

l) Aurrekoekin loturik, Ospitaleguneko Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun.

II. kapitulua

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentziala

74. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialaren eginkizunak.

1. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzaren menpe zuzenean, Zuzendaritza Asistentzialaren ardura izanen da laguntza prozesuen kudeaketa orokorra, Zainketa Asistentzialen Zuzendaritzaren eta haietan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta autonomia propioa galarazi gabe.

2. Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prozesuak, protokoloak, prozedurak eta arauak ezarri eta administratzea, laguntza prozesu orokorraren ikuspuntutik, bertan horretan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta autonomia propioa galarazi gabe.

b) Zentroak laguntza espezializatuan ematen dituen zerbitzu mediko eta kirurgikoak zuzentzea, pazienteei ematen zaien prebentzio, sendabide eta errehabilitazio arretaren arlokoak.

c) Laguntza zerbitzu, atal eta unitateen funtzionamendurako arauak eta horiek erabiltzeko protokolo orokorrak garatzea.

d) Laguntzaren jarraitutasuna eta integraltasuna bermatzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzarekin, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin eta osasun sareko gainerako zentro eta zerbitzuekin koordinatuta.

e) Irakaskuntzari eta ikerketari dagozkien jardueretarako jarraibideak egin edo proposatzea, eta jarraibide horiek administratzea, behin onetsi ondoren.

f) Zerbitzuetan eta zuzendariordetza asistentzialei eta zerbitzu klinikoei eta atalei esleitutako baliabideetan behar diren aldaketak proposatzea, kalitate eta eraginkortasun maila egokiak lortzeko.

g) Informazio sistema bat eta kalitate kontrol sistema eraginkor bat sortu eta mantentzea bere esparruan.

h) Beren eginkizunen esparruan, zuzendariordetza asistentzialetako, zerbitzuetako, atal asistentzialetako eta unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

i) Urteko helburuak eta behar diren baliabideak ezartzea, zerbitzu mediko eta klinikoetako zuzendariordetza eta burutza bakoitzarekin, geroago Ospitaleguneko Kudeaketa Zuzendaritzako titularrari igortzeko, laguntzaren kalitate handiagoa lortze aldera.

j) Ospitaleguneko Kudeatzailetzako titularrari aholku ematea modu iraunkorrean.

k) Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzako titularra ordeztea kargua hutsik dagoenean, edo titularra edo eri dagoenean.

l) Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialeko buru izatea.

m) Ospitaleguneko Kudeatzailetzak agintzen dizkion gainerakoak.

75. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialaren egitura.

Zuzendaritza Asistentzialak zuzendariordetza asistentzial hauek ditu bere egituran:

a) Ospitalizazioko eta Urgentziazko Prozesuen Zuzendariordetza Asistentziala.

b) Prozesu Kirurgikoen Zuzendariordetza Asistentziala.

c) Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren Zuzendariordetza Asistentziala.

d) Nafarroako Odol eta Ehun Bankua.

e) Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua.

76. artikulua. Zuzendariordetza Asistentzialen eginkizunak eta zerbitzuak atxikitzea.

1. Zuzendariordetza Asistentzialek Zuzendaritza Asistentzialaren menpe jardunen dute zuzenean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Zuzendariordetza bakoitzaren esparruko prozesu asistentzialak ezarri eta administratzea, laguntza prozesu orokorraren ikuspuntutik, haietan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta autonomia propioa galarazi gabe.

b) Atxikitzen zaizkien zerbitzu mediko eta kirurgikoak zuzentzea.

c) Zerbitzu, atal eta unitate asistentzialen funtzionamendurako arauak eta horiek erabiltzeko protokolo orokorrak garatzea.

d) Laguntzari, irakaskuntzari eta ikerketari dagozkien jardueretarako jarraibideak egin edo proposatzea, eta jarraibide horiek administratzea, behin onetsi ondoren.

e) Zerbitzuetan eta zuzendariordetzari esleitutako baliabideetan behar diren aldaketak proposatzea

f) Informazio sistema bat eta kalitate kontrol sistema eraginkor bat sortu eta mantentzea bere esparruan.

g) Beren eginkizunen esparruan, zerbitzuetako, atal asistentzialetako eta unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

h) Urteko helburuak eta behar diren baliabideak ezartzea, zerbitzu mediko eta klinikoetako buru bakoitzarekin, geroago Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialari igortzeko.

i) Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialari aholku ematea modu iraunkorrean.

j) Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak agintzen dizkion gainerakoak.

2. Zuzendaritza Asistentzialak proposatuta, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Kudeatzailetzak zehaztuko ditu zuzendariordetza asistentzial bakoitzari, edo, kasua bada, Zuzendaritza Asistentzialari zuzenean, atxikiko zaizkion zerbitzu medikoak edo atalak.

III. kapitulua

Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritza

77. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritza

1. Osasun Zainketen Zuzendaritzak gaixo ospitaleratuei zein anbulatorioei zainketa sanitarioak ematen zaizkiela bermatzeko ardura du, Ospitaleguneko Kudeatzailetzaren mende egonda zuzenean, baita zerbitzu nagusiei eta diagnostiko zerbitzuei laguntza teknikoa emateko ardura ere, horiek eskatzen dutenean. Lana arretaren prozesu orokorraren esparruaren barnean garatuko ditu beti, baina indarreko araudiak ematen dizkion eskumen zabalei, erantzukizunari eta autonomiari eutsita.

2. Osasun Zainketen Zuzendaritzak ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Osasun zainketen eraginkortasuna, eragimena, segurtasuna eta horiek emateko modua zuzendu eta ebaluatzea.

b) Zerbitzu nagusien esparruan ematen diren erizaintzako laguntza zerbitzuen eraginkortasuna, eragimena eta segurtasuna zuzendu eta ebaluatzea.

c) Erizaintzako atal eta unitateen funtzionamendurako arauak garatzea.

d) Erizaintzako atalen funtzionamendua eta bertako langileen jarduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea.

e) Erizaintzako langileek egiten dituzten arreta, irakaskuntza eta ikerketa jardueren kalitatea sustatu eta ebaluatzea.

f) Ataletako eta unitateetako erizaintzako jarduera asistentziala koordinatzeko prozedurak finkatu eta administratzea.

g) Erizaintzako langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak koordinatzea.

h) Erizaintzako atal eta unitateen urteko helburuak eta behar diren baliabideak ezartzea.

i) Ospitaleguneko Kudeatzailetzari aholku ematea modu iraunkorrean.

j) Erizaintzako atal eta unitateen arduradunak ebaluatzea.

k) Osasun zainketen jarraitutasuna bermatzea Oinarrizko Osasun laguntzako zerbitzuekin eta beste osasun zentro batzuekin koordinatuta.

l) Ospitaleguneko Kudeaketa Zuzendaritzak agintzen dizkion gainerakoak.

78. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren egitura.

Osasun Zainketen Zuzendaritzak zuzendariordetza hauek ditu bere egituran:

a) Zainketa Anbulatorioen eta Diagnostikoan Laguntzeko Zuzendariordetza.

b) Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetza.

c) Ospitalizazioko eta Urgentziazko Zainketen Zuzendariordetza Asistentziala.

79. artikulua. Osasun Zainketen Zuzendaritzari atxikitako zuzendariordetzen eginkizunak.

1. Zainketa sanitarioen zuzendaritzaordeek Zainketa Sanitarioen Zuzendaritzaren menpe jarduten dute zuzenean, eta atxikitako esparruko zuzendaritza, koordinazio, planifikazio eta ebaluazio eginkizunak beteko dituzte.

2. Osasun Zainketen Zuzendaritzak proposatuta, Ospitaleguneko Kudeatzailetzak zehaztuko ditu Osasun Zainketen Zuzendariordetza bakoitzari, edo, kasua bada, Osasun Zainketen Zuzendaritzari zuzenean, atxikiko zaizkion erizaintzako atalak eta unitate burutzak.

IV. kapitulua

Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritza

80. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzaren eginkizunak.

1. Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzak Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketako Zuzendaritzaren menpe jardunen du eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Bere jarduketa esparruko langileen eginkizuna zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

b) Langileen arloko politika proaktiboa gauzatzea, antolakuntzaren helburu estrategikoekin bat datorrena, profesionalismoa eta emaitzen etengabeko hobekuntzan inplikatzea sustatuko dituena.

c) Bere jarduketa esparruko langileria gastua zaindu eta kontrolatzea.

d) Aldi baterako langileen kontratazioa baimentzea, eta gauzatzea, erregelamenduz ezarritako prozeduraren bidez.

e) Nominak, gizarte aseguruak, osasun laguntza eta langileen beste prestazio ekonomiko batzuk prestatu eta kudeatzea, eta langabezia sorospenak jasotzeko behar den dokumentazioa formalizatzea.

f) Hartzekoen eta egindako zerbitzuen ziurtagiriak ematea.

g) Langileak lanpostu zehatz bati atxikitzea.

h) Langileen lanerako ezintasun iraunkor oso edo erabatekoak eta lanerako altak deklaratzeko proposamenak egitea.

i) Zerbitzua dela-eta egin behar diren joan-etorriak baimentzea eta gastu-itzultzea egitea.

j) Erregelamenduz ezarritako lanaldi murriztuak, oporrak, lizentziak eta baimenak ematea.

k) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikitako langileekin dauden lan harremanez arduratzea, Profesionalen Zuzendaritzarekin koordinaturik, zuzendaritza horrek emandako jarraibideak betez.

l) Igoera profesionala bultzatzea eta ezaugarri eta zeregin profesionalak osasun laguntzaren estrategia eta eredu berrietara egokitzea.

m) Barne komunikazioa eta parte-hartzea sustatzea.

n) Gaitasun berrietara bideratutako prestakuntza beharrak zehaztea eta profesionalen prestakuntza eta trebakuntza sustatzea, Osasun Departamentuarekin koordinatuta.

ñ) Profesionalen lidergoa eta parte-hartzea sustatzea eta antolakundearen barne komunikaziorako politikak eta tresnak garatzea.

o) Profesionalen gogobetetzea, inplikazioa eta motibazioa ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.

p) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzak agindutakoak.

2. Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak emandako jarraibideen arabera beteko ditu eginkizunak.

81. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzaren egitura.

Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzua atxiki zaio, eginkizun hauekin:

a) Indarra duten kontratazio zerrendak kontrolatzea eta deiak kudeatzea.

b) Ospitaleguneari atxikitako langileen ordainsarien ordainketa, gizarte aseguruak, osasun laguntza eta beste prestazio ekonomiko batzuk gauzatu eta kontrolatzea.

c) Aurrekoekin loturik, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzak agindutakoak.

V. kapitulua

Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren
eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza

82. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren eginkizunak.

1. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak ospitalegune horretako Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten du eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zentroaren aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenaren prestaketa koordinatzea.

b) Aurrekontuak aldatzeko proposamenak prestatu, tramitatu eta kontrolatzea.

c) Diru-sarrerak eta gastuak kudeatzeko zirkuitu administratiboak ezarri eta kontrolatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontabilitate analitikoaren sistema integrala garatzeko eta hura zentroan aplikatu eta zabaltzeko eskatzen zaion informazio guztia ematea.

e) Gastuaren kudeaketa eta aurrekontuaren kontrola kontrolatu eta ebaluatzea, izandako desbideratzeak aztertuz.

f) Kostuak kontrolatu eta aztertzea, eraginkortasunik ezak lehenestea eta hobetzeko proposamenak egitea.

g) Bere jarduketa esparruko baliabide material finko eta mugikorren zainketa funtzionala ziurtatzea.

h) Hari atxikitako ondarea behar bezala kudeatzea.

i) Aurrekontuen eta inbertsioen planaren proposamena prestatzea.

j) Beharrezkoak diren baliabide materialen horniketa kudeatzea, bai eta ongi biltegiratu eta zentro eskatzaileei banatzea ere.

k) Osasun zentroan egiten jarraitzea bidezkotzat jotzen diren horniduren erosketa kudeatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralek ezarritako zerbitzu teknikoekin koordinatuta eta ados jarrita.

l) Horniketa eragiketak eta horiek unitateetan nola banatzen diren kontrolatzea.

m) Ospitaleguneko ibilgetuaren eta erabiltzen den ekipamenduaren prebentziozko mantentze-lanetako planak kontrolatzea.

n) Ospitaleguneko arropa zuriaren, ikuztegiaren, garbitasunaren, mantentze-lanen, elikaduraren zerbitzuak eta laguntzaileak eta zerbitzu orokorretako langileak zuzendu, koordinatu eta ikuskatzeko lanak betetzea.

ñ) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzak agintzen dizkionak.

2. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak emandako jarraibide teknikoekin bat beteko ditu bere eginkizunak.

83. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren egitura.

Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari Nafarroako Ospitaleguneko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua atxiki zaio, eginkizun hauekin:

a) Ospitaleguneko baliabide finko eta mugikorren kontserbazio funtzionala ziurtatzea, eta atxikitako ondarea behar bezala kudeatzea.

b) Beharrezkoak diren baliabide materialen horniketa kudeatzea, bai eta ongi biltegiratu eta zentro eskatzaileei banatzea ere.

c) Ospitaleguneko ibilgetuaren eta erabiltzen den ekipamenduaren prebentziozko mantentze-lanetako planak kontrolatzea.

d) Ospitaleguneko arropa zuriaren, ikuztegiaren, garbitasunaren, mantentze-lanen, elikaduraren zerbitzuak eta laguntzaileak eta zerbitzu orokorretako langileak zuzendu, koordinatu eta ikuskatzeko lanak betetzea.

e) Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak berariaz agintzen dizkion beste eginkizun guztiak.

VI. kapitulua

Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko
eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua

84. artikulua. Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialaren menpe jarduten du zuzenean, eta haren eginkizuna da aholkua eta sostengu metodologiko eta operatiboa ematea Ospitaleguneko arlo, unitate eta zerbitzu klinikoei, hala eskatzen dutenean.

Zerbitzuak laguntza teknikorako zerbitzu zorri bat izanen du unitate asistentzialen arduradunen eskura, gai hauetan, besteak beste:

a) Eriari bideratutako prozesu asistentzialak hobetzea.

b) Unitate edo zerbitzuaren plangintza, programazio eta antolaketa operatiboa.

c) Zerbitzuan osasun emaitzak hobetzeko estrategiak hedatzea.

d) Unitateko plan estrategikoak eta kalitatearenak garatzea.

e) Zerbitzuen zorroa zehaztea.

f) Ikerketa eta prestakuntza planak garatzea.

g) Giza baliabideetan eta bitarteko teknologikoetan dauden beharrak aztertzea.

h) Unitate klinikoen antolaketa eta funtzionamendua.

i) Unitateen kontratu programak egitea.

j) Jarduera eta osasun emaitzak ebaluatzea.

k) Prozesuen kalitateari eta eragimenari buruzko adierazleak zehaztea.

l) Informazio sistema operatibo klinikoen eta kudeaketakoen eskakizunak.

m) Laguntzaren jarraitutasuna bermatzeko laguntza, beste unitate eta zerbitzu batzuekiko koordinazioa, oinarrizko osasun laguntza, osasun publikoa, eta abar.

VII. kapitulua

Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritza

85. artikulua. Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritza.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialaren menpean zuzenean, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritzak indarreko araudian ezarritako eginkizunak beteko ditu.

VIII. kapitulua

Nafarroako Ospitaleguneko Junta Tekniko Asistentziala

86. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Junta Tekniko Asistentziala.

1. Kudeatzailetzari aholku eman eta parte hartzeko organoa den aldetik eratzen da Nafarroako Ospitaleguneko Junta Tekniko Asistentziala, ondoko kide hauek osatuko dutena:

–Zuzendaritza Asistentzialeko titularra, batzordeko buru eta zuzendaria izanen dena.

–Osasun Zainketen Zuzendaritzako titularra.

–Profesionalen Zuzendaritzako titularra, idazkaria izanen dena.

–Zuzendariorde asistentzial bat, Zuzendaritza Asistentzialak izendatua.

–Kudeaketa Klinikoaren, Informazioaren eta Ebaluazioaren Zerbitzuko burua.

–Arlo Klinikoko zuzendarien eta Laguntza Zerbitzuetako buruen bi ordezkari, haiek beraiek hautatu beharrekoak beren artetik.

–Atalburuen eta buru klinikoen bi ordezkari, haiek beraiek hautatu beharrekoak beren artetik.

–Albokoen eta fakultatibo espezialisten lau ordezkari, haiek beraiek hautatu beharrekoak beren artetik.

–Prestakuntzako langile egoiliarren ordezkari bat, haiek beraiek hautatu beharrekoa beren artetik. Hizpidea izanen du, baina botorik ez.

–Osasun arloko diplomadunen hiru ordezkari, haiek beraiek hautatu beharrekoak beren artetik.

Berezko kideek kargua uztean utziko dute Batzorde Tekniko Asistentzialekoa ere.

Kide hautetsiak bi urtetik behin berrituko dira, salbu eta prestakuntzako langile egoiliarra, urtero berrituko baita.

2. Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak arlo hauen gaineko aholku eta informazioa emateko eginkizunak izanen ditu:

a) Zerbitzuen Zorroa.

b) Zentroen eta zerbitzuen funtzionamendu prozedurak eta arau orokorrak.

c) Osasun arloko estrategien garapena.

d) Plan berriak, programak eta protokolo asistentzialak.

e) Irakasteko programazioa.

f) Berrikuntza.

g) Inbertsio plana.

h) Mota guztietako baliabideen erabilera zentzuzkoa.

i) Kudeaketaren helburuak eta itunak.

j) Jardun profesionala ebaluatzeko irizpide teknikoak.

k) Kudeaketa itunen ebaluazioa.

l) Kalitatearen eta segurtasunaren adierazleak eta estandarrak.

m) Zuzendaritzaren urteko memoria.

Batzorde Tekniko Asistentzialaren aktak publikoak izanen dira.

Batzorde Tekniko Asistentzialaren irizpenak ez dira inola ere lotesleak izanen. Aurrekoa gorabehera, emandako irizpenarekin bat egiten ez duten akordioak eta erabakiak Batzorde Tekniko Asistentzialari jakinarazi behar zaizkio legezko eran.

Batzorde Tekniko Asistentzialaren funtzionamendua ebaluatuko da aldian behin. Horretarako, helburu eta adierazle bereki eta berariazkoak emanen dira proposatutako, itundutako eta ezarritako ekimen eta berrikuntza mota desberdinei buruz.

IX. kapitulua

Arlo klinikoak

87. artikulua. Arlo klinikoen ezaugarri orokorrak.

1. Bere laguntza arloaren antolaketa ereduaren eboluzioan, Nafarroako Ospitaleguneak joera izanen du diziplina anitzeko arlo klinikoak eratzeko, garatzen diren prozesu desberdinetara eta artatzen diren pazienteen profil desberdinetara egokituak.

Arlo klinikoak unitate organikoen gisa eratzen dira, nortasun juridikorik gabe, Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzaren menpe. Diziplina eta estamentu anitzekoak dira, eta zenbait zerbitzu mediko eta kirurgiko eta erizaintza unitate biltzen dituzte. Era autonomoan antolatzen dira laguntza mediko-kirurgikoak eta zaintzakoak emateko, pazienteen profil zehatz bat ardatz harturik. Bere kudeaketaren emaitzak bere gain hartzen dituzte, kalitate teknikoari, antzemandako kalitateari eta erabilitako baliabideak kudeatzeko eraginkortasunari dagokienez.

2. Arlo klinikoek urtero formalizatuko dute berariazko kontratu programa bat Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzarekin, eta bertan zehaztuko dira ematen dituzten zerbitzuen jarduera, kalitate eta kostu konpromisoak.

3. Arlo klinikoak Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari zuzenean atxikiak egonen dira.

88. artikulua. Arlo klinikoak eratzea.

1. Arlo klinikoak eratu eta osatzeko, Osasun Departamentuko titularrak kasuan kasuko foru agindua emanen du.

Arlo kliniko bat eratzeko irizpideak honako hauek dira:

a) Laguntza integrala ematea, mediko-kirurgikoa eta zaintzakoa, pazientearen profil zehatz bat ardatz harturik.

b) Bakarrak izanen dira Osasun Lurralde osoan.

c) Diziplinartekoak eta estamentu anitzekoak izanen dira.

d) Laguntza integratua bermatzeko behar diren espezialitate medikoak zein kirurgikoak eta erizaintza unitateak integratzea.

e) Zuzendaritza teknikoaren eta koordinazioaren baliabideak beste zerbitzu eta zentro batzuekin eta Oinarrizko Osasun Laguntzarekin zehaztea.

2. Eratzen diren arlo klinikoek bere laguntzaren esparruko espezialitateak ukitzen dituzten zerbitzu eta atal asistentzialak ordezten ahal dituzte, edo ez.

Arlo klinikoak osatzeko eta haien eraketa lehenesteko orduan, Nafarroako Osasun Planean ezarritako osasun estrategiekin dagoen koherentzia hartuko da kontuan, besteak beste.

89. artikulua. Arlo klinikoen eginkizunak.

1. Arlo klinikoen helburua da laguntza integrala bermatzea, pazientea ardatz harturik. Horretarako, eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Laguntza espezializatua ematea, mediko-kirurgikoa zein osasun zaintzakoa.

b) Nafarroako Osasun Planean ezarritako osasun estrategiak sustatzea prebentzio programak diseinatu eta gauzatzeko orduan.

c) Hirugarren mailako erreferentziako zentro bakarraren gisa jardutea Nafarroako Osasun Lurralde osoan, baita, zer autonomia erkidegorekin dagoen sinaturik laguntza arloko hitzarmenik, horietan ere.

d) Bere gain osorik hartzea larrialdiko laguntzaren hasierako prozesua.

e) Adostasun teknikoak sustatu eta zabaltzea ospitaleko eta oinarrizko osasun laguntzako espezialista guztien artean.

f) Deribazioko prozedurak eta zirkuituak ezartzea eta, beharrezkoa denean, premia duten pazienteak itundutako ospitaleetara bidaltzeko baimena ematea.

g) Bere gain hartzea irabazi handiko hasierako errehabilitazioa, kirurgia eta infartu ondoko pazienteen kasuan.

h) Ukitutakoen elkarteekin elkarlanean aritzea mantentze eta gizarteratze programetan.

i) Irakaskuntzako kreditazioa eta espezialisten prestakuntza egokia bermatzea.

j) Nafarroako unibertsitateekin lan egitea osasun arloko profesionalen gradu aurreko prestakuntzan.

k) Arlo klinikoko langile guztien etengabeko prestakuntzarako urteko programa bat garatzea, bere lurralde-eremuko gainerako ospitaleetako espezialistak hartuko dituena.

l) Oinarrizko osasun laguntzako langileen etengabeko prestakuntzako programetan parte-hartze aktiboa izatea.

m) Ikerketa lerro berekiak garatzea eremu estrategikoetan eta zentro anitzeko azterlanak sustatzea.

n) Prestazioak eta teknikak etengabe hobetu eta ebaluatzeko prozesuak sustatzea.

2. Arlo klinikoek Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzaren menpean jardunen dute zuzenean, eta organo hauek kudeatuko dituzte:

a) Arlo Klinikoko Zuzendaritza.

b) Zuzendaritza Batzordea.

c) Batzorde Betearazlea.

90. artikulua. Arlo Klinikoaren Zuzendaritzaren eginkizunak.

1. Arlo Klinikoaren zuzendariak erantzukizun gorena hartzen du bere gain, Arlo Klinikoko laguntza arloko eta osasun zaintzako zerbitzu eta jarduerak zuzendu eta kudeatzeari dagokienez, zerbitzuetako burutzei esleitutako zuzendaritza teknikoak ukatu gabe.

2. Arlo Klinikoko zuzendariak, kasuan-kasuan laguntza arloan esleiturik dituen eginkizunez gain, ondoko eskumenak izanen ditu:

a) Arlo Klinikoko Batzorde Betearazleko eta Zuzendaritza Batzordeko buru izan eta hura zuzentzea.

b) Arlo Klinikoari atxikitako unitateen jarduerak eta helburuak antolatu, zuzendu eta ebaluatzea, beste batzuekin batera.

c) Ospitaleguneko Kudeaketako Zuzendaritzak ezarritako zuzentarau eta jarraibideak bete eta betearaztea.

d) Ospitaleguneko Zuzendaritzarekin elkarlanean aritzea Arloaren kudeaketa klinikoaren helburuak urtero zehaztu eta ebaluatzeko.

e) Arlo Klinikoari atxikitako unitate organiko eta funtzionaletako arduradun bakoitzarekin haien urteroko helburu berariazkoak zehaztu eta ebaluatzea urtero.

f) Eragimena eta kalitatea ebaluatu eta kontrolatzeko balio duen informazio sistema sortu eta mantentzea.

g) Zerbitzuen berrikuntza, etengabeko hobekuntza eta kalitatearen ebaluazioa bultzatzea, eta pazientearentzako laguntzaren jarraipena bermatzea.

h) Baliabideen esleipena aldatzea Arlo Klinikoko unitateen artean.

i) Ospitaleko zuzendaritzekin jarduerak koordinatzea eta elkarlanerako berariazko hitzarmenak formalizatzea ospitalearen eta arlo klinikoaren funtzionamendu orokorrerako estrategikoak diren arloetan.

j) Pazientearentzako osasun laguntza osoari dagozkion funtzionamendu prozedurak eta arauak ezarri eta administratzea.

k) Aurretik hautatutakoa ez den espezialista bati esleitzea paziente bat, abuztuaren 3ko 241/1998 Foru Dekretuak arautzen duen bezala.

l) Baimena ematea pazienteak itunpeko zentroetara bideratzeko, haiek aurretik eta idatziz oniritzia eman ondoren, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren laguntza gaitasunak gainditzen direnean.

m) Bere gain hartzea Arlo Klinikoari atxikitako langile guztien burutza, norberaren estamentua eta espezialitatea edozein delarik ere.

n) Arlo Klinikoari atxikitako langileen jarduera, lan eta eginkizunak zuzendu eta koordinatzea.

ñ) Baimena ematea langileak hautatzeko prozeduretan parte hartu eta kontratatzeko, fakultatiboak eta erizaintzako osasun diplomatuak aldi baterako kontratatzeko orduan, izan zainketa intentsiboetarako direnak edo horretako goi teknologiako ekipo diagnostiko edo terapeutikoak erabiltzeko, erregelamenduz ezarritako prozeduraren bitartez.

o) Baimena ematea, indarreko araudiarekin bat, aldi baterako barne igoerei, aurreko paragrafoko fakultatiboaren edo erizaintzako osasun diplomatuaren lanpostu batean aritzeko Arlo Klinikoan.

p) Arlo Klinikoaren eremuan, langileak atxikitzeko proposamenak egitea, zerbitzuen beharrak edo antolaketa aldetiko onurak direla-eta komeni direnean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriaren 3. eta 4. ataletan xedatutakoaren babesean.

q) Baimena ematea Arlo Klinikoari atxikitako langileek erregelamenduz ezarri bezala eskatutako opor, lizentzia eta baimenei.

r) Baimena ematea produktibitate osagarria Arlo Klinikoari atxikitako langileei ordaintzeko, organo eskudunak esleipenerako ezarritako irizpideekin bat.

s) Arlo Klinikoaren ikerkuntza eta irakaskuntza programa prestatzea.

t) Ospitaleguneko Zuzendaritzak Arlo Klinikoaz berariaz esleitzen dizkion eginkizun guztiak.

Eginkizun horiek betetzeko, Arlo Klinikoek berariazko laguntza administratiboa eta kudeaketakoa izanen dute, eta pazienteak onartzeko unitate periferikoak izan ditzakete, kasuan kasuko unitate zentralekin koordinatuak.

3. Eginkizunei dagokienez, Arlo Klinikoak bere kasa antolatuko dira, era malguan eta pazientera eta prozesu klinikora bideratuta, eta osasun eta gizarte ingurunearen behar eta eskakizun aldakorrei egokitzeko moldaketak eginen dira uneoro. Edonola ere, unitateen eraketa funtzionalerako, Ospitaleguneko Kudeatzailetzaren oniritzia beharko da aurretik.

VI. TITULUA

Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak

91. artikulua. Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutien egitura.

1. Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak eremu horietako biztanleei arreta integratua ematen dieten osasun erakundeak dira, bai oinarrizko osasun laguntzan bai laguntza espezializatuan.

Barrutien egitura:

a) Zuzendaritza organoak:

–Barrutiko Kudeatzailetza.

–Barrutiko Zuzendaritza Batzordea.

–Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentziala.

–Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua.

–Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzua.

–Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzua.

–Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.

b) Kontsulta organoak:

–Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentziala.

2. Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak barrutiaren esparruko asistentzia eta osasun zentroek eta zerbitzuek osatuko dituzte.

92. artikulua. Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren eginkizunak.

Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako kudeatzailetzek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren menpe jarduten dute zuzenean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Osasun Barrutiaren barneko osasun zentroen eta zerbitzuen zein unitate asistentzialen funtzionamenduan erantzukizun handiena bere gain hartzea.

b) Osasun Barrutiko biztanleei osasun arreta integratua ematea, haren jarraitutasuna, eraginkortasuna eta segurtasuna bermatuta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Asistentzialaren jarraibide teknikoen arabera.

c) Atxiki zaizkion giza baliabideak, baliabide materialak eta finantza arlokoak modu integratuan kudeatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gobernu Kontseiluaren eta zuzendari kudeatzailearen erabaki, ebazpen eta jarraibideak aplikatu eta betearaztea.

e) Nafarroako Ospitaleguneari, Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Osasun Mentaleko Zuzendaritzei eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari sostengu emateko, haiekin koordinatzeko eta elkarren osagarri izateko behar diren tresnak ezarri eta administratzea.

f) Aldian behin zuzendariei, zentroei eta zerbitzuei helburuak jartzea eta haiek ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

g) Osasun estrategiak hedatzea eta prozesu asistentzialak kudeatzea, osasun zerbitzu guztiak haien artean koordinatuta laguntzaren jarraitutasuna bermatze aldera.

h) Antolamendua hobetzeko eta Oinarrizko Osasun Laguntzan erabakitzeko ahalmena sustatzeko programak indartzea.

i) Erregelamenduz ezartzen denari jarraikiz, medikua eta zentroa libreki aukeratu ahal izatea kudeatzea.

j) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ezarria duen Botikak Zentzuz Erabiltzeko Programa aplikatzea.

k) Osasun Barruti osoko langileen irakaskuntza eta ikerkuntza jarduerak sustatu eta programatzea.

l) Barrutiko langileen arau-hauste arinen ondoriozko diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.

m) Barrutiko langileen arau-hauste larrien ondoriozko diziplina espedienteak irekitzea.

n) Barrutia eta hori osatzen duten osasun zerbitzuen eta unitateen ordezkaria izatea bere eskumeneko esparruetan.

ñ) Ekitatea bermatzea Osasun Barrutiko osasun zentroetan laguntza jasotzeko orduan.

o) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

93. artikulua. Osasun Barrutiko Zuzendaritza Batzordea.

1. Zuzendaritza Batzordea osatuko dutenak honako hauek dira: Kudeatzailetzako titularra –Batzordeko buru izanen da–, Zuzendaritza Asistentzialeko titularra, Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko titularra, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko titularra eta Profesionalen Zerbitzuko titularra –idazkaritza lanetan arituko da, bilkuretako aktak eginez–.

2. Zuzendaritza Batzordearen lana da Kudeatzailetzari aholku ematea langileak eta baliabideak modu koordinatuan kudeatzen direla bermatzeko, eta aldian behin ezartzen diren laguntza arloko kudeaketaren helburuak lortzeko.

94. artikulua. Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialaren eginkizunak.

Zuzendaritza Asistentziala Osasun Barrutiko zerbitzu eta jarduera sanitarioak eta tekniko-asistentzialak zuzentzeko ardura du, kasuko Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren mende zuzenean, eta eginkizun hauekin:

a) Osasun Barrutiko jarduera asistentzialak zuzentzea, prebentziokoak, sendatzekoak eta errehabilitaziokoak.

b) Osasun laguntzari, irakaskuntzari eta ikerkuntzari lotutako jarduerei buruzko jarraibideen proposamenak egin edo hartu eta gomendatzea, onets daitezen eta, onetsi ondoren, haiek administratzea.

c) Pazienteentzako asistentziari buruzko prozedurak ezarri eta administratzea laguntza prozesu orokorraren ikuspuntutik, prozesu horretan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta autonomia propioa galarazi gabe.

d) Bere zuzendaritzako zerbitzuei esleitutako baliabide eta zerbitzuetan behar diren aldaketak proposatzea, kalitate eta eraginkortasun maila egokiak lortzeko.

e) Kalitatearen kontrolerako sistema eraginkor bat sortu eta mantentzea bere esparruan.

f) Langileek arau-hauste arinak egiteagatik diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.

g) Bere eginkizunen esparruan, unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

h) Bere zuzendaritzako zerbitzu, atal edo unitateetako buruekin batera, osasun laguntzaren kalitatea hobetzeko hurrengo urtean lortu beharreko helburuak ezartzea, gero kudeatzaileari igortzeko.

i) Barrutiko kudeatzaileari aholku ematea modu iraunkorrean.

j) Bere jarduerak Zuzendaritza Batzordeko beste kideekin koordinatzea.

k) Zerbitzu, atal eta unitateetako buruekin ahaleginak koordinatzea eta elkarri laguntzea, eta buru horiei laguntza funtzionala eskatu eta onartzea beren eskumeneko gaietan.

l) Gainerako zentro eta maila asistentzialetako zuzendariekin koordinatzea laguntzaren jarraitutasunaren gaineko proiektuak sustatu eta martxan jartzeko.

95. artikulua. Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzua.

1. Zainketa Asistentzialen Zerbitzuak gaixo ospitaleratuei zein anbulatorioei zainketa asistentzialak ematen zaizkiela bermatzeko ardura du, kasuko Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren menpe egonda, baita zerbitzu nagusiei eta diagnostiko zerbitzuei laguntza teknikoa emateko ardura ere, horiek eskatzen dutenean. Lana arretaren prozesu orokorraren esparruaren barnean garatuko ditu beti, baina indarreko araudiak ematen dizkion eskumen zabalei, erantzukizunari eta autonomiari eutsita.

2. Zainketa Asistentzialen Zerbitzuak ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Osasun zainketen eraginkortasuna, eragimena, segurtasuna eta horiek emateko modua zuzendu eta ebaluatzea.

b) Zerbitzu nagusien esparruan ematen diren erizaintzako laguntza zerbitzuen eraginkortasuna, eragimena eta segurtasuna zuzendu eta ebaluatzea.

c) Erizaintzako atalen funtzionamendua eta bertako langileen jarduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea.

d) Erizaintzako langileek egiten dituzten arreta, irakaskuntza eta ikerketa jardueren kalitatea sustatu eta ebaluatzea.

e) Ataletako eta unitateetako erizaintzako jarduera asistentziala koordinatzeko prozedurak finkatu eta administratzea.

f) Erizaintzako langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak koordinatzea.

g) Ospitaleguneko Kudeaketa Zuzendaritzak emandako beste eginkizun guztiak.

96. artikulua. Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuaren egitura.

1. Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuaren menpe hierarkikoki Ospitaleko Erizaintzako atalak izanen dira.

2. Ospitaleko Erizaintzako Atalak esleitzen zaizkien Erizaintza Unitateen koordinazioaren arduradunak izanen dira, bai eta Zerbitzuko buruak agintzen dizkien gainerako eginkizunenak ere.

97. artikulua. Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuak kasuan kasuko Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren menpe jarduten du eta ondoko eginkizunak izanen ditu:

a) Bere jarduketa esparruko langileen eginkizuna zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.

b) Langileen arloko politika proaktiboa gauzatzea, antolakuntzaren helburu estrategikoekin bat datorrena, profesionalismoa eta emaitzen etengabeko hobekuntzan inplikatzea sustatuko dituena.

c) Bere jarduketa esparruko langileria gastua zaindu eta kontrolatzea.

d) Aldi baterako langileen kontratazioa baimentzea, eta gauzatzea, erregelamenduz ezarritako prozeduraren bidez.

e) Nominak, gizarte aseguruak, osasun laguntza eta langileen beste prestazio ekonomiko batzuk prestatu eta kudeatzea, eta langabezia sorospenak jasotzeko behar den dokumentazioa formalizatzea.

f) Hartzekoen eta egindako zerbitzuen ziurtagiriak ematea.

g) Langileak lanpostu zehatz bati atxikitzea.

h) Langileen lanerako ezintasun iraunkor oso edo erabatekoak eta lanerako altak deklaratzeko proposamenak egitea.

i) Zerbitzua dela-eta egin behar diren joan-etorriak baimentzea eta gastu-itzultzea egitea.

j) Erregelamenduz ezarritako lanaldi murriztuak, oporrak, lizentziak eta baimenak ematea.

k) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikitako langileekin dauden lan harremanez arduratzea, Profesionalen Zuzendaritzarekin koordinaturik, zuzendaritza horrek emandako jarraibideak betez.

l) Igoera profesionala bultzatzea eta ezaugarri eta zeregin profesionalak osasun laguntzaren estrategia eta eredu berrietara egokitzea.

m) Barne komunikazioa eta parte-hartzea sustatzea.

n) Gaitasun berrietara bideratutako prestakuntza beharrak zehaztea eta profesionalen prestakuntza eta trebakuntza sustatzea, Osasun Departamentuarekin koordinatuta.

ñ) Profesionalen lidergoa eta parte-hartzea sustatzea eta antolakundearen barne komunikaziorako politikak eta tresnak garatzea.

o) Profesionalen gogobetetzea, inplikazioa eta motibazioa ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.

p) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak agindutakoak.

2. Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzaren jarraibideen arabera beteko ditu eginkizunak, bere eskumeneko gaietan.

98. artikulua. Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak kasuko barrutiko kudeatzailetzaren menpe jarduten du, eta eginkizun hauek ditu:

a) Zentroaren aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenaren prestaketa koordinatzea.

b) Aurrekontuak aldatzeko proposamenak prestatu, tramitatu eta kontrolatzea.

c) Diru-sarrerak eta gastuak kudeatzeko zirkuitu administratiboak ezarri eta kontrolatzea.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontabilitate analitikoaren sistema integrala garatzeko eta hura zentroan aplikatu eta zabaltzeko eskatzen zaion informazio guztia ematea.

e) Gastuaren kudeaketa eta aurrekontuaren kontrola kontrolatu eta ebaluatzea, izandako desbideratzeak aztertuz.

f) Kostuak kontrolatu eta aztertzea, eraginkortasunik ezak lehenestea eta hobetzeko proposamenak egitea.

g) Bere jarduketa esparruko baliabide material finko eta mugikorren zainketa funtzionala ziurtatzea.

h) Hari atxikitako ondarea behar bezala kudeatzea.

i) Aurrekontuen eta inbertsioen planaren proposamena prestatzea.

j) Beharrezkoak diren baliabide materialen horniketa kudeatzea, bai eta ongi biltegiratu eta zentro eskatzaileei banatzea ere.

k) Osasun zentroan egiten jarraitzea bidezkotzat jotzen diren horniduren erosketa kudeatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralek ezarritako zerbitzu teknikoekin koordinatuta eta ados jarrita.

l) Horniketa eragiketak eta horiek unitateetan nola banatzen diren kontrolatzea.

m) Ospitaleguneko ibilgetuaren eta erabiltzen den ekipamenduaren prebentziozko mantentze-lanetako planak kontrolatzea.

n) Ospitaleguneko arropa zuriaren, ikuztegiaren, garbitasunaren, mantentze-lanen, elikaduraren zerbitzuak eta laguntzaileak eta zerbitzu orokorretako langileak zuzendu, koordinatu eta ikuskatzeko lanak betetzea.

ñ) Aurrekoekin loturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak agintzen dizkionak.

2. Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak emandako jarraibide teknikoekin bat beteko ditu bere eginkizunak, bere eskumeneko gaietan.

99. artikulua. Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentziala.

1. Batzorde Tekniko Asistentziala Osasun Barrutiko Zuzendaritza Batzordeari aholku emateko organoa da. Kide hauek osatua egonen da:

Berezko kideak:

–Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialeko titularra, batzordeko buru arituko dena.

–Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burutzako titularra.

–Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko burutzako titularra.

–Osasunaren Arloko Profesionalen burutzako titularra, idazkari arituko dena.

Kide hautatuak:

–Zerbitzu, atal eta unitateetako burutzen ordezkari bat.

–Fakultatibo espezialista ondokoen ordezkari bat.

–Barruko fakultatibo egoiliarren ordezkari bat.

–Harrerako arduraduna.

–Arloko Gizarte Laguntzako arduraduna.

–Erizaintza Unitateko burutzen ordezkari bat.

–Osasun arloko langile tituludunen ordezkari bat.

–Osasun arloko langile titulugabeen ordezkari bat.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako Zuzendaritzetako titularren ordezkari bat.

–Osasun zentroetako erizaintza unitateetako burutzetako titularren ordezkari bat.

2. Berezko kideek Arloan duten kargua uztean utziko dute Batzorde Tekniko Asistentzialekoa ere. Kide hautatuen karguak bi urtetik behin berrituko dira, salbu eta Barruko Fakultatibo Egoiliarrena, urtero berrituko baita.

3. Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialak arlo hauen gaineko aholku eta informazioa emateko eginkizunak izanen ditu:

a) Zerbitzuen Zorroa.

b) Zentroen eta zerbitzuen funtzionamendu prozedurak eta arau orokorrak.

c) Osasun arloko estrategien garapena.

d) Plan berriak, programak eta protokolo asistentzialak.

e) Irakasteko programazioa.

f) Berrikuntza.

g) Inbertsio plana.

h) Mota guztietako baliabideen erabilera zentzuzkoa.

i) Kudeaketaren helburuak eta itunak.

j) Jardun profesionala ebaluatzeko irizpide teknikoak.

k) Kudeaketa itunen ebaluazioa.

l) Kalitatearen eta segurtasunaren adierazleak eta estandarrak.

m) Zuzendaritzaren urteko memoria.

4. Batzorde Tekniko Asistentzialen aktak publikoak izanen dira.

Batzorde Tekniko Asistentzialen irizpenak ez dira inola ere lotesleak izanen. Aurrekoa gorabehera, emandako irizpenarekin bat egiten ez duten akordioak eta erabakiak Batzorde Tekniko Asistentzialari jakinarazi behar zaizkio legezko eran.

5. Batzorde Tekniko Asistentzialen funtzionamendua ebaluatuko da aldian behin. Horretarako, helburu eta adierazle bereki eta berariazkoak emanen dira proposatutako, itundutako eta ezarritako ekimen eta berrikuntza mota desberdinei buruz.

VII. TITULUA

Osasun Mentaleko Kudeatzailetza

100. artikulua. Osasun Mentaleko Kudeatzailetzaren egitura.

Osasun Mentaleko Kudeatzailetza Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren goi-zuzendaritzapean kudeatuta egonen da, eta organo hauek izanen ditu:

a) Zuzendaritza organoak:

–Osasun Mentaleko Kudeatzailetza.

–Osasun Mentaleko Zuzendaritza Batzordea.

–Osasun Mentalaren Arloko Zerbitzuetako titularrak.

–Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko titularra.

–Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko titularra.

b) Kontsulta eta parte hartzeko organoak:

–Batzorde Tekniko Asistentziala.

101. artikulua. Osasun Mentaleko Kudeatzailetzaren eginkizunak.

1. Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako titularrak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen goi-zuzendaritzapean jarduten du, eta Iruñeko Barrutiko Osasun Mentaleko zentroak, zerbitzuak eta programak kudeatzeko organoa da, eta Osasun Mentaleko Estrategietan erantzukizun tekniko handiena hartzen du bere gain Nafarroako Osasun Lurraldearen eremuan.

2. Osasun Mentaleko Kudeatzailetzak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Iruñeko Barrutiko Osasun Mentaleko zentroak eta zerbitzuak kudeatzea.

b) Osasun Mentaleko Estrategiaren eta haren ondorioen zuzendaritza teknikoa gauzatzea Nafarroan.

c) Prebentzio, sustapen, laguntza eta errehabilitazio programetan buru aritzea bere eremu funtzionalean.

d) Pazienteen arretan eta zainketan laguntzaren kalitatea, konfidentzialtasuna, pertsonalizazioa eta humanizazioa bultzatzea, laguntza prozesuan pazientearen zein familiaren autonomia eta inplikazioa sustatzeko politikei bide emanez.

e) Nafarroako Osasun Planaren, Osasun Mentaleko Planaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estrategien helburuak eta Espainiaren zein Europaren jarraibideen ondoriozkoak sustatzea.

f) Kudeaketa klinikoa bultzatzea. Helburuak eta programazioak finkatzea, eta jarduketak zuzentzea.

g) Sare osoaren urteko eta urte anitzeko planak proposatzea eta kudeatzea, eta aldian-aldian kudeaketari buruzko txosten eta memoriak aurkeztea.

h) Bermatzea Osasun Mentaleko Sarea behar bezala koordinatzen dela, funtzionalki, Oinarrizko Osasun Laguntzaren sarearekin, gainerako zentro eta zerbitzu espezializatuekin eta beste zentro, erakunde eta departamentuekin.

i) Osasun mentalaren arloko ikerlan eta irakaskuntza programak egin eta onets daitezela bultzatzea.

j) Kalitate integraleko sistema bat garatzea, pazienteek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatea eta emaitza klinikoak etengabean hobetzeko eta aztertzeko. Zuzendaritzari atxikitako zentro eta zerbitzuen arduradunen lana ebaluatu, eta emaitzen berri ematea.

k) Osasun Mentaleko Zuzendaritzari atxikitako langileen arau-hauste arinen ondoriozko diziplina espedienteak ireki eta ebaztea.

l) Osasun Mentaleko Zuzendaritzari atxikitako langileen arau-hauste larrien ondoriozko diziplina espedienteak irekitzea.

m) Kargua dela-eta sartzen den zuzendaritzako edo parte hartzeko organoetan lan aktiboa egitea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak esleitzen dion beste edozein lan egitea.

102. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

1. Zuzendaritza Batzordea honako hauek osatuko dute: Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako titularra –batzordeko buru arituko da–, Arloko Laguntza Zerbitzuetako titularrak, Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko titularra eta Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko titularra –idazkari arituko da eta hartutako erabakien akta eginen du–.

2. Zuzendaritza Batzordearen zeregina hauxe da: ziurtatzea Osasun Mentaleko Zuzendaritzan ari diren langileen, baliabide fisikoen eta baliabide ekonomikoen kudeaketa integratua egiten dela , baita osasun laguntzaren helburuak erdiesten direla ere, horrek kalitatea eta eragimena hobetzen lagun dezan.

103. artikulua. Batzorde Tekniko Asistentziala.

1. Batzorde Tekniko Asistentziala Osasun Mentaleko Kudeatzailetzaren kide anitzeko organo tekniko aholku-emailea da.

2. Batzorde Tekniko Asistentziala kide hauek osatuko dute:

Berezko kideak:

–Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako titularra, batzordeko buru arituko dena.

–Arloko Zerbitzuetako titularrak.

–Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko titularra.

–Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko titularra, idazkari lanetan arituko dena, hitzarekin baina botorik gabe.

Kide hautatuak:

–Osasun Mentaleko Taldeetako eta Osasun Mentaleko Programetako zuzendaritzen bi ordezkari.

–Osasun Mentaleko psikiatren bi ordezkari.

–Osasun Mentaleko psikologoen bi ordezkari.

–Osasun Mentaleko erizaintzako langileen bi ordezkari.

–Osasun Mentaleko gizarte-laguntzaileen eta gizarte-langileen ordezkari bat.

–Osasun Mentaleko osasun arloko langile titulugabeen bi ordezkari.

–Osasun Mentaleko zerbitzuetarako administrazioarekin ituna duten entitateen ordezkari bat.

–Osasun Mentaleko gainerako langileen ordezkari bat.

–Gaixotasun mentalak dituztenen elkarteen ordezkari bat.

–Osasun Mentaleko terapeuta okupazionalen ordezkari bat.

3. Berezko kideek Osasun Mentaleko Zuzendaritzan duten kargua uztean utziko dute Batzorde Tekniko Asistentzialekoa ere. Kide hautatuen karguak bi urtetik behin berrituko dira.

4. Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak arlo hauen gaineko aholku eta informazioa emateko eginkizunak izanen ditu:

a) Zerbitzuen Zorroa.

b) Zentroen eta zerbitzuen funtzionamendu prozedurak eta arau orokorrak.

c) Osasun arloko estrategien garapena.

d) Plan berriak, programak eta protokolo asistentzialak.

e) Irakasteko programazioa.

f) Berrikuntza.

g) Inbertsio plana.

h) Mota guztietako baliabideen erabilera zentzuzkoa.

i) Kudeaketaren helburuak eta itunak.

j) Jardun profesionala ebaluatzeko irizpide teknikoak.

k) Kudeaketa itunen ebaluazioa.

l) Kalitatearen eta segurtasunaren adierazleak eta estandarrak.

m) Zuzendaritzaren urteko memoria.

5. Batzorde Tekniko Asistentzialaren aktak publikoak izanen dira.

Batzorde Tekniko Asistentzialaren irizpenak ez dira inola ere lotesleak izanen. Aurrekoa gorabehera, emandako irizpenarekin bat egiten ez duten akordioak eta erabakiak Batzorde Tekniko Asistentzialari jakinarazi behar zaizkio legezko eran.

6. Batzorde Tekniko Asistentzialaren funtzionamendua ebaluatuko da aldian behin. Horretarako, helburu eta adierazle bereki eta berariazkoak emanen dira proposatutako, itundutako eta ezarritako ekimen eta berrikuntza mota desberdinei buruz.

104. artikulua. Osasun Mentalaren Arloak

1. Osasun Mentaleko Kudeatzailetzaren egituran zerbitzu hauek daude:

A. Arreta Komunitarioaren eta Osasun Zentroen Arloko Zerbitzua.

B. Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzua.

C. Ospitalizazio Arloko Zerbitzua.

2. Zerbitzu asistentzialak eta zentroak indarra duen araudian ezarritakoaren arabera atxikiko zaizkie Osasun Mentalaren Arloei.

105. artikulua. Osasun Mentalaren Arloetako zerbitzuetako burutzak.

Osasun Mentalaren Arloetako zerbitzuetako buruek eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Laguntza eta kudeaketa plana prestatzea, eta prebentzioarekin, sendaketarekin eta errehabilitazioarekin lotuta dauden bere esparruko jarduerak kudeatu eta zuzentzea, kalitate, lidergo, eraginkortasun eta segurtasun mailarik hoberenak lortu ahal izateko.

b) Laguntza prozesuak zehaztea; ohiko jarduketa gidaliburuak, prozedurak edo protokoloak sistematizatzea; eta pazienteen zirkuituak zehaztea laguntza prozesu orokorraren ikuspuntutik, prozesu horretan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta autonomia propioa galarazi gabe.

c) Une oroz laguntza jarduera integral eta integratuarekin bat datorren antolaketa-eredua proposatzea.

d) Berrikuntzarako, etengabeko hobekuntzarako eta kalitatearen ebaluaziorako erabilgarri dauden egiturako edo antolaketako baliabideak bultzatu eta abian jartzea, honako hauek mantenduz: dokumentazio klinikoaren sistema bat, laguntzaren kalitatearen informazioa eta kontrola, jardueren erregistroak eta sostengurako administrazio prozedurak.

e) Laguntzaren, irakaskuntzaren edo ikerketaren arloko jarduerei buruzko proposamenak egin edo jasotzea, eta onetsi ondoren administratzea, bai eta irakaskuntzako eta ikerketako urteko programak prestatzea ere.

f) Bere eginkizunen esparruan, laguntzaren arloko emaitzak eta emaitza zientifikoak ebaluatzea, baita bere unitateetako arduradunak eta profesionalak ere, oro har. Halaber, emaitzen berri ematea.

g) Profesionalekin batera, ekitaldi bakoitzeko helburuak kudeatzea, esleitutako baliabideen arabera.

h) Bere esparruko jarduerak beste esparru batzuetakoekin batera koordinatzea, eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetzari proposatzea pazienteak beste arlo edo zentro batzuetara bidera daitezela, bere esparruan laguntza emateko aukerak gainditzen badira.

i) Bere titulazioari dagozkion laguntza jarduerak garatzea.

j) Osasun Mentaleko Kudeatzailetzari informazioa eta aholkuak ematea etengabe, eta hark agindutako bestelako eginkizunak bere gain hartzea.

106. artikulua. Osasun Mentaleko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burutzaren eginkizunak.

1. Osasun Mentaleko Zainketa Asistentzialen burutzak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Helburuak zehaztu eta garatzea, Nafarroako Osasun Mentaleko Sarearen helburuekin bat, bere ardurapean dituen profesionalen jarduerak eta emaitzak koordinatuz eta ebaluatuz.

b) Esleitutako baliabideak antolatu eta koordinatzea, kalitate handiena lortu ahal izateko. Bere ardurapean dituen unitateen funtzionamendua eta haietako langileen jarduerak ebaluatzea.

c) Zuzenean esleituak izaten ahal dituen langileak kudeatzea, eta fakultatiboak ez diren laguntzako langileen beharrak eta prestasuna koordinatzea.

d) Ezartzen diren laguntza prozesuen kudeaketa lanetan, fakultatiboak ez diren langile zerbitzuak fakultatiboekin eta beste baliabide batzuekin integra daitezela sustatzea, beharrezkoa denean.

e) Eraginkortasunez eta eragimenez kudeatzea esleitu zaizkion baliabide materialak, ekipamendu klinikoa eta produktu sanitarioak, eta modu egokian erabili eta mantentzen saiatzea.

f) Zainketen eta arretaren kalitatea hobetzen ahal duten berrikuntzarako edo hobekuntzarako neurriak edo ekimenak proposatzea.

g) Unitateetako laguntza jarduera ez-fakultatiboa koordinatzeko prozedurak finkatu eta administratzea, zentroen eta profesionalen arteko koordinazio orokorra bideratuz.

h) Zerbitzu eta unitateetako laguntzako arduradunen eta/edo fakultatiboen jarduna koordinatzea, eta langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.

i) Osasun Mentaleko Kudeatzailetzari informazioa eta aholkuak ematea etengabe, eta Osasun Mentaleko Zuzendaritzak emandako bestelako eginkizunak bere gain hartzea.

2. Erizaintzako ataletako burutzak Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko Burutzaren menpe egonen dira hierarkikoki.

107. artikulua. Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua administrazioaren eta langileen kudeaketaren arduraduna da, Osasun Mentaleko kudeatzailearen menpe arituz. Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bere zerbitzuari atxikitako unitateen funtzionamendua zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

b) Osasun Mentaleko Kudeatzailetzari esleitutako baliabide material finko eta mugikorren zainketa funtzionala ziurtatzea.

c) Bai gastuen bai diru-sarreren urteko aurreproiektuaren proposamena prestatzea, Osasun Mentaleko Kudeatzailetzaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren baliabideei dagokienez.

d) Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako unitateak behar diren baliabide materialez hornitzeko kudeaketa lana egitea, bai eta baliabide horiek behar bezala biltegiratzeko eta eskatzen dituzten unitateei banatzeko ere.

e) Osasun Mentaleko Kudeatzailetzarako ibilgetuaren eta erabiltzen den ekipamenduaren prebentziozko mantentze-lanetan eta kudeaketan laguntzea, eta hura modu egokian konpondu eta berritzen dela ziurtatzea.

f) Konturako ziurtagiriak, material inbentariagarriaren fakturak, beste hornidura batzuk, erraz konpontzen diren obrak, mantentze-lanetakoak eta laguntza teknikorako kontratuak ordaintzeko proposamenaren gaineko txostena egitea, horiek Osasun Mentaleko Zuzendaritzari atxikitako baliabideei dagozkienean eta gastua organo eskudunak onetsia badu.

g) Osasun Mentaleko Kudeatzailetzari esleitutako langileria arloa koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

h) Aldi baterako langileen kontratazioa formalizatzea ezarrita dagoen arauzko prozedurari jarraikiz, baliabide baimenduen esparruan.

i) Osasun Mentalari atxikitako langileei dagozkien lanpostuak eta lan zehatzak esleitzea.

j) Erregelamenduz ezarritako lanaldi murriztuak, oporrak, lizentziak eta baimenak proposatzea.

k) Zerbitzuarengatik egin beharreko joan-etorrietarako baimenak ematea.

l) Osasun Mentaleko Zuzendaritzari atxikitako langileekiko lan harremanez eta administrazio prozedurez arduratzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzaren jarraibideen arabera.

m) Osasun Mentaleko kudeatzaileak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

VIII. TITULUA

Egintzen araubide juridikoa, errekurtsoak
eta ofiziozko berrikuspena

108. artikulua. Egintzen araubide juridikoa.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egintzen araubide juridikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen VIII. tituluaren I. kapituluan erakunde autonomoentzat ezarritakoa izanen da.

2. Ebazpen forma hartuko dute Kudeaketa Zuzendaritzak, zuzendaritzek, zuzendariordetzek eta zerbitzuko burutzek beren ahalmenak erabiliz ematen dituzten administrazio egintzek.

3. Langileei, kontratazioei eta aurrekontuei buruzko administrazio egintzei dagokienez, Foru Komunitateko araudi berariazkoari jarraituko zaio.

109. artikulua. Administrazio bidearen amaiera.

1. Oro har, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organoek emandako egintzek eta ebazpenek ez dute administrazio bidea amaituko, foru lege edo erregelamenduzko xedapen batek kontrakoa ezartzen ez badu behintzat.

2. Ondare erantzukizunaren arloan ematen diren ebazpenek administrazio bidea amaituko dute.

110. artikulua. Administrazio errekurtsoak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren egintzen kontra, hots, administrazio bidea amaitzen ez dutenen kontra, baita gaiaren muina zuzenean edo zeharka erabakitzen duten, prozedurak aurrera egitea galarazten duten edo legezko eskubide eta interesentzako babesgabezia edo kalte konponezina eragiten duten tramite egintzen kontra ere, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, funtzio publikoaren arloan emandako egintzak izan ezik, horien kontra zilegi izanen baita gora jotzeko errekurtsoa, Lehendakaritzako, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendurik.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileak hautatzeko epaimahai eta organoek ematen dituzten egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, horien burua izendatu duen agintaritzari edo organoari zuzendua, zeina, errekurtsoa jartzearen ondorioetarako, mailaz goragoko organotzat joko baita.

3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gainerako organoek emandako egintzen eta ebazpenen kontra, hots, administrazio bidea amaitzen dutenen kontra, gora jotzeko errekurtsoen edo berraztertzeko errekurtsoen ebazpena izan ezik, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza edo ebazpena eman duen organoari zuzendurik.

4. Errekurtsoak Foru Komunitateko Administrazioarentzat indarra duen legediak ezarritako moduan eta epeetan gauzatuko dira.

111. artikulua. Akzio zibilak eta lanekoak erabili aurreko erreklamazioak.

Lan arloko edo zibil arloko auzibidera jo aurreko administrazio erreklamazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak ebatziko ditu, langileria arloko erreklamazioak izan ezik, horiek Lehendakaritza, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariak ebatziko baititu, erreklamazioari dagokion lantokiaren gaineko organoak aginduzko txostena egin ondoren.

112. artikulua. Ordezkaritza eta defentsa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua epaiketetan ordezkatu eta defendatzea Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoan aritzen diren aholkulari juridikoei dagokie.

113. artikulua. Ofiziozko berrikuspena.

Egintza deusezen ofiziozko berrikuspena, egintza deuseztagarrien kaltegarritasunaren deklarazioa eta kargak ezartzen dituzten egintzen edo kalterako diren egintzen ezeztatzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu baten bidez eginen da.

IX. TITULUA

Ondarea, giza baliabideak eta kontratazioa

114. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako ondarea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ondarea honako hauek osatzen dute:

a) Bere xedeak betetzeko atxikitzen zaizkion era guztietako ondasun eta eskubideak, horien titulartasuna Nafarroako ondareari badagokio.

b) Estatuko Administraziotik transferitutako osasun zerbitzuak kudeatu eta gauzatzeko era guztietako ondasun eta eskubideak, atxikiak dituenak, transferentziei aplikatzen zaien araudiarekin bat.

c) Edozein tituluren bitartez jasotzen duen beste edozein ondasun edo eskubide.

115. artikulua. Ondarearen araubide juridikoa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak berak dituen edo atxiki zaizkion ondasun eta eskubideen araubide juridikoa Nafarroako ondareari buruzko legedian ezarritakoa izanen da.

116. artikulua. Giza baliabideak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren langileria honako hauek osatuko dute:

a) Nafarroako Gobernuak edo Osasuneko kontseilariak libreki izendatutako zuzendaritza karguetako pertsonak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiak.

b) Funtzionarioak, estatutupeko langileak eta lan-kontratudunak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta hori osatzen duten unitateei atxikiak.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak funtzio publikoaren arloan eskumenak dituen departamentuak giza baliabideen gainean ezarritako jarraibideak aplikatuko ditu.

117. artikulua. Kontratazioa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontratazio araubidea Nafarroako administrazio publikoetako eta haien erakunde autonomoetako kontratazioari buruzko berariazko legedian ezarritakoa izanen da.

X. TITULUA

Ogasuna eta aurrekontua

118. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko diru-sarrerak honako hauek dira:

a) Nafarroako Gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorretako osasun laguntzako aurrekontuetatik helburu zehatz baterako jasotzen dituen baliabideak.

b) Nafarroako aurrekontu orokorren kargura esleitzen zaizkion baliabideak.

c) Bidezko diren xedapenen arabera jaso ditzakeen diru-sarrera arruntak eta diru-sarrera bereziak.

d) Osasun laguntzako entitate aseguratzaileekin edo administrazio publikoekin egindako itun eta hitzarmenetatik heldu diren diru-sarrerak.

e) Entitateek eta norbanakoek emandako borondatezko ekarpenak eta diru-laguntzak.

f) Esleitzen zaion beste edozein baliabide.

109. artikulua. Aurrekontua.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aurrekontuaren kudeaketa urteko aurrekontuen araubidearen menpe egonen da, eta hori Nafarroako Parlamentuak onetsi beharko du.

2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aurrekontuaren egitura, prestatzeko prozedura, exekuzioa eta likidazioa Nafarroako Aurrekontu Orokorrentzat ezarritako arau eta erregeletan aurreikusitakoaren menpe egonen dira, aurrekontu horien parte izanen baita.

120. artikulua. Kontu-hartzailetza.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontu-hartzailetza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan egintzen, agirien eta espedienteen gaineko kontu-hartzailetzarako ezarri diren arauetan jasotako aurreikuspenei jarraikiz eginen da.

2. Aurreko atalean ezarritakoa alde batera utzi gabe, auditoretzen bidez eginen da erakunde autonomoaren finantza kontrola.

121. artikulua. Kontabilitate publikoa.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua kontabilitate publikorako araubidearen menean geldituko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren modu berean.

2. Kontuak ematea Nafarroako Kontu Orokorretarako aurreikusitakoaren arabera formalizatu, tramitatu eta ebatziko da.

Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1512358