170. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 31 - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

145/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Julen Calvo Jiménez, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 24ko 133/2011 Foru Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuko zuzendariaren izendapena eta kargu kentzea Nafarroako Gobernuak eginen du, erakunde autonomo hori atxikita dagoen departamentuko kontseilariak proposatuta.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 28an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Julen Calvo Jiménez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dagoen Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1511981