163. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

82E/2015 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, batik bat lanean ari diren pertsonentzat zuzendutako 2015eko prestakuntza planak gauzatzeko diru-laguntzetarako deialdia onesten duena, Nafarroako Foru Komunitateko lurralderako bakarrik.

Gaur egungo krisi ekonomikoaren ondorioz neurri batzuk hartu eta erreforma batzuk egin behar dira aurrekontu publikoa iraunarazten laguntzeko, kudeaketaren efizientzia hobetzeko eta aurrezkia eta eskalako ekonomiak sustatzeko.

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak borondate argia azaldu du jarduera ekonomikoa sustatzeko eta enplegua sortzeko behar diren jarduketei heltzeko, praktika egokiak bultzatuz eragile sozialekiko elkarrizketan eta lankidetzan oinarrituta. Horrela langileen enplegagarritasunaren hobekuntza zainduko da, enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistemaren azken helburua baita.

Alde horretatik, Lan Merkatuaren Erreformarako Presako Neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legeak hainbat ekintza biltzen ditu langileen enplegagarritasuna bultzatzeko eta enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema garatzeko, pertsona horiek ikasten jarrai dezaten eta beren lanbide gaitasunak erabat gara ditzaten.

Planteamendu horiekin bat, aipatu legeak prestakuntza helburu duen baimen ordaindu bat ezartzen du, lanbide prestakuntza lanpostuan gertatzen diren aldaketetara moldatu behar dela dio eta langile bakoitzerako prestakuntza-kontu bat, Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakiari atxikia, sortu behar dela aldarrikatzen du; horretarako, funtsezkotzat jotzen du prestakuntza norbanakoaren eskubidetzat hartzea.

Aipatu uztailaren 6ko 3/2012 Legeak egindako aldaketen artean, bereziki aipatu behar da martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuari dagokiona, horrexek enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen baitu; aldaketa horrek lanbide prestakuntzaren azpisisteman zuzenean parte hartzeko aukera ematen die behar bezala egiaztatutako prestakuntza zentro eta entitateei, prestakuntzaren eskaintza zabalagoa, deszentralizatuagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntza planak sartzen dira eskaintzen diren prestakuntza-modalitateetan, zeinak martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuan eta hori garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan (abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua) arautzen baitira. Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen du eskaintzako prestakuntzaren arloan, eta hura finantzatuko duten diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

Enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema lan esparruan urgentziaz aldatzeko martxoaren 22ko 4/2015 Errege Lege Dekretuak zenbait aldaketa sartu ditu, eta deialdi honetan jaso dira.

Prestakuntza plan horiek diru-laguntza publikoen bidez finantzatuko dira, norgehiagokako araubideari jarraikiz, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak haietarako emandako ebazpenen onuradun diren entitateek gauzatuko dituzte.

TAS agindu horretan ezarritakoa garatzeko, deialdi honetako diru-laguntzen xede dira ekonomia sozialaren berariazko sektorearteko prestakuntza planak, langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planak eta profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza plan berariazkoak. Halaber, deialdiak laguntzak eta bekak aurreikusi ditu batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza planetan parte hartzen duten langabeei emateko.

Horrenbestez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Gobernu Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren 11.2 eta 13. artikuluek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz (martxoaren 20ko 19/2013 Foru Dekretuak aldatu zuen foru dekretu hori).

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan bakarrik, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntza publikoetarako deialdia onestea.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 1.596.297,48 euroko gastua baimentzea, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendua. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua” izeneko 170002/15200/4819/242104 kontu-sailaren kargura, betiere kreditua badago. Honela banatuko da:

–816.297,48 euro, sektorearteko prestakuntza planetarako.

–170.000 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko planetarako.

–100.000 euro, langile autonomoentzako sektorearteko planetarako.

–450.000 euro, profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak dituzten prestakuntza planetarako.

–60.000 euro, deialdi honetako beka eta laguntzetarako.

4. Diru-laguntzei buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58.2 artikuluarekin bat, aipatu kontu-sailean aurrekontu erabilgarririk badago deialdiaren ebazpena eman baino lehen, hasiera batean aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 7an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko jarduneko zuzendari kudeatzailea, Imelda Lorena Echavarren.

I. ERANSKINA

Prestakuntza planak finantzatzeko deialdi publikoaren oinarri arautzaileak. Plan horiek Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan bakarrik batik bat lanean ari diren pertsonentzat dira

I

Xedapen orokorrak

1.–Xedea eta aplikazio eremua.

Ebazpen honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan bakarrik batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia onestea; Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebazpenen bidez emanen ditu diru-laguntza horiek martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan (dekretu bera garatuz abuztuaren 2an eman zen ESS/1729/2012 Aginduak aldatua) ezarritako oinarri arautzaileei eta martxoaren 22ko 4/2015 Errege Lege Dekretuan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz. Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen du eskaintzako prestakuntzaren arloan, eta hura finantzatuko duten diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu eta Lan Merkatuaren Erreformarako Presako Neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legeak aldatua da.

2.–Diru-laguntzen helburua eta emateko printzipioak.

2.1.–Deialdi honen bidez emanen diren diru-laguntzen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza planak finantzatzea, horiei lan merkatuko beharrekin bat datorren prestakuntza eskaintzeko, kontuan hartuz enpresen produktibitate eta lehiakortasunaren ondoriozko eskaerak eta langileek enplegagarritasuna hobetzeko, lanbidean aurreratzeko eta garapen pertsonala lortzeko dituzten asmoak. Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren II. eranskinean ezarri dira zer gastu finantzatzen ahal diren.

2.2.–Diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, objektibotasun, berdintasun, gardentasun eta publizitate irizpideak errespetatuz.

3.–Prestakuntza planen iraupena.

Deialdi honen babesean garatzen diren prestakuntza planak esleitzen direnetik aurrera gauzatzen ahal dira, 2015eko abenduaren 31 bitarte. 2015eko aurrekontuaren kargurako gastu finantzagarritzat joko dira 2015. urtean hasi diren prestakuntza jarduketei lotutako gastuak. Deialdi honen babesean ez dira diruz lagunduko, inolaz ere, geroago hasten diren ekintzak.

4.–Prestakuntza jarduera.

4.1.–Prestakuntza plana osatzen duten prestakuntza ekintzak garatu eta emateko, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Prestakuntza jardueren modalitateak hiru dira: bertaratzekoa, teleprestakuntza eta mistoa (bertaratzekoa eta teleprestakuntza). Jarduerek, gutxienez, 6 ordu iraunen dute, eta, gehienez, 270 ordu. Egiaztapen ofizial bat edo unibertsitate-titulu bereki bat lortzera bideratzen denean ekintza, edo arau edo hitzarmen baten bidez iraupen luzeagoa eskatzen denean, 270 ordutik gorakoa izan daiteke iraupena.

Prestakuntza jarduerak bertaratze modalitatean ematen direnean, 40 ordukoak izanen diren, gehienez ere, eta 8 ordukoak eguneko. Muga horretan sartuko dira lantokietako prestakuntza praktikoaren moduluko orduak, bidezkoak direnean.

4.2.–Bertaratzeko modalitatean antolatzen diren prestakuntza ekintzak gehienez 25 ikasleko taldeetan egiteko programatuko dira. Teleprestakuntzaren kasuan, 80 ikasleko, gehienez, tutore bat izan beharko da.

Ekintza mistoetan muga horiek errespetatuko dira, prestakuntza emateko modalitatearen arabera.

4.3.–Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari bideratutako prestakuntza egiaztatzeko, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 11.1 eta 3. artikuluetan eta Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

Deialdi honen ondorioetarako, profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza jarduerak bertaratzeko modalitatean emanen dira.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ofizialki egiaztatzeko programatzen den gutxieneko prestakuntza osoko moduluetan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiaztatutako prestakuntza zentro eta entitateetan egin beharko dira. Zentro eta entitate horiek kasuan kasuko ziurtagirietan ezarritako egokitasun-baldintzak bete beharko dituzte ebazpen honek indarra hartzen duenean, eta mantendu beharko dituzte prestakuntza jarduera gauzatzen den bitartean.

Egindako prestakuntza modularrak behar den ebaluazio prozesua bildu beharko du, ikaskuntza emaitzak eta, zein den kasua, lanbide ezagutzen eta gaitasunen eskurapena egiaztatzeko.

Profesionaltasun-ziurtagiri oso bat eskaintzen denean, lantokietako prestakuntza praktikoaren modulua sartuko da nahitaez.

Profesionaltasun-ziurtagiri bateko lantokietako prestakuntza praktikoaren modulua bakar-bakarrik egiten ahalko da baldin eta parte-hartzaileei bide ematen badie profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko behar den prestakuntza osatzeko, gainerako prestakuntza moduluak gainditu dituztela egiaztatuta. Prestakuntza praktikoaren modulu hori lantokia ez den beste toki batean egiten ahalko da baldin eta aplikazio araudiak horretarako bide ematen badu.

4.4.–Prestakuntza ez dagoenean loturik profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza eskaintzarekin, entitate onuradunak bertaratze ziurtagiria luzatu eta emanen dio prestakuntza ekintza bukatu duen parte-hartzaile bakoitzari, edo diploma bat, berriz, prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditu duen parte-hartzaile bakoitzari.

Orobat, diploma hori luzatuko da jasotako prestakuntza martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa bada.

Bertaratze ziurtagiriak edo, hala badagokio, diplomak parte-hartzaileei emateko edo igortzeko gehieneko epea bi hilabetekoa da, parte hartu duteneko prestakuntza ekintza bukatzen den egunetik aurrera.

4.5.–12.a) oinarrian aurreikusitako prestakuntza planetan, entitate eskatzaileek ezin izanen dute emandako 10.000 ordu/ikasleri baino gehiagori dagokion diru-laguntza jaso. 12.d) oinarrian aurreikusitakoetan muga hori 8.000 ordu/ikasle izanen da.

5.–Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako lantokietako prestakuntza praktikoko moduluak.

5.1.–Entitate onuradunak prestakuntza praktikoko modulua egiten lagundu beharko die prestakuntza ematearekin batera profesionaltasun-ziurtagiri baten modulu guztiak osatzen dituzten parte-hartzaileei, betiere prestakuntza praktikoko modulua egitera behartuta badaude eta modulu hori prestakuntza planean badago. Praktika horiek Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira, salbu arrazoiren batengatik ezin bada. Arrazoi horiek behar bezala justifikatuko dira, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimena eman beharko du aurretik.

Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ekintzak, lantokietako prestakuntza praktikoko modulua barne, ziurtagiri horiek arautzen dituen legediari jarraikiz eginen dira. Horrez gain, prestakuntza praktikoko modulua Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako argibideei eta prozedurari jarraikiz eginen da.

Lantokietako prestakuntza praktikoko modulua ez da beharrezkoa izanen parte-hartzaileak egiaztatzen badu profesional-ziurtagiriari lotutako lan esperientzia duela. Egiaztapen hori organo eskudunek egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan eskatzen ahalko da, eta agiri hauek aurkeztuz eginen da:

a) Soldatako langileek:

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatuta dauden mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu.

–Zer enpresatan hartu duten lan esperientzia, haren lan kontratua edo ziurtagiria, datu hauek berariaz adierazita: kontratuaren data, egindako jarduera eta zenbat denbora egin duen jarduera horretan.

b) Langile autonomoentzat edo norberaren konturako langileentzat:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak edo Itsasoko Gizarte Institutuak emandako ziurtagiria, izangaia Gizarte Segurantzan dagokion araubide berezian afiliatuta egondako aldiei buruzkoa; egindako jardueraren deskribapena; eta zenbat denbora egin duen jarduera horretan.

c) Langile boluntarioek edo bekadunek: Laguntza zer entitatetan eman den, hark emandako ziurtagiria, berariaz adierazita honakoak: betetako jarduerak eta eginkizunak, zer urtetan bete diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

5.2.–Prestakuntza praktikoko moduluak ez du lan harremanik sortzen enpresarekin, ezta diru konpentsazioa ere parte-hartzaileentzat prestakuntza praktikoaren truke, langabeentzako beka eta laguntzetarako 9. oinarrian ezarritakoa salbu.

Horretarako, pertsonak lanetik kanpoko praktika profesionalen hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera ezarriko da lanean ari direla edo lanik gabe daudela.

Lantokietako prestakuntza praktikoko modulua, ahal bada, profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzaren gainerako prestakuntza moduluak gainditu ondoren eginen da, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 5.bis artikuluko 1. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz.

Praktikak hasi baino lehen, haien berri emanen zaie enpresako langileen legezko ordezkariei, eta parte-hartzaileen eta tutoreen zerrenda igorriko zaie.

6.–Teleprestakuntzako plataformen ezaugarriak.

6.1.–Onuradunek prestakuntza gauzatzeko erabiltzen duten teleprestakuntzako plataformak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Prestakuntza proiektu bat izatea, ikasteko metodologia, jarraipena eta ebaluazioa zehazten dituena.

b) Ikasleentzako on-line eskuliburu bat izatea, plataformaren funtzionamendua eta ikasleek berarekin egin behar dituen oinarrizko eragiketak azaltzen dituena, on-line prestakuntzaren jarraipena egiteko. Posible izanen da eskuliburua jaistea eta off-line kontsultatzea.

c) Ikasteko on-line sistema bat izatea, ikasleen prestakuntza kudeatzeko eta bermatzeko behar den ahalmena eta baldintza hauek dituena:

–Aplikatzekoa den arau teknikoan adierazten diren mailak izatea, fidagarritasunaren, segurtasunaren, irisgarritasunaren eta elkarreraginaren aldetik.

–Balizko erabiltzaile guztiak aldi berean sartzeko bide ematea, kurtsoaren etapa guztietan plataformaren banda-zabalera uniformea dela bermatuz.

d) Plataforma erabiltzeko behar diren lizentziak izatea.

e) Inolako publizitaterik ez izatea. Fabrikatzailearen logotipoa eta copyright-a ez dira publizitatetzat hartuko.

f) Edukiak editatzea eta aldatzea.

g) Erabiltzeko prest egotea eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan.

6.2.–Halaber, komunikazio tresna hauek izan beharko ditu:

a) Foroak: foro asko aldi berean ireki, itxi eta kategorizatzeko aukera eta, gutxienez, 4 Mb-ko artxiboak igotzeko aukera izatea.

b) Txatak: gutxienez txat kanal bat irekitzea prestakuntza ekintza bakoitzeko.

c) Posta elektronikoak, tutoreak jasotako posta guztiak antolatu eta etiketatzeko aukera eta artxibo bat baino gehiago eransteko aukera ematen dituena.

d) Gertaeren egutegia: kurtsoko hilabeteak dituen egutegi pertsonalizatu eta interaktibo bat izatea.

e) Informazio eremua: tutoreek eta ikasleek kurtsoaren gaineko informazioa editatzeko aukera, berriekin eta webguneekin lotura dutenak.

f) FAQ: maiz egiten diren galderei buruzko informazioa.

g) Lineako erabiltzaileak: konektatutako ikasleak etengabe ikustea.

h) Lan taldeak: bidezkotzat jotzen diren adina lan talde sortzeko aukera.

i) Xedatutako denborak dituzten ebaluazio objektiboak sortzeko aukera.

6.3.–Plataformaren administrazioan baldintza hauek bete beharko dira:

a) Prestakuntza ekintzaren interfazea, non aditzera emanen den jarduerak finantzaketa publikoa (Nafarroako Enplegu Zerbitzuarena) duela, 21.4 oinarrian ezarritakoa betetzeko.

b) Babeskopia, sistema erortzekotan datu guztiak errekuperatzen ahalko direla bermatzeko behar den aldizkakotasuna duena.

c) Ikasleen eta egiten diren jarduera guztien erregistroak, eta txostenen edizioa.

d) Nafarroako Enpleguko Zerbitzuko langile teknikoei baimena ematea, dagokion gakoaren bidez, prestakuntza jarduera guztien kontrola eta jarraipena egin ahal ditzaten.

e) Plataforma kudeatzeko gidaliburu bat izatea.

f) Arazoak konpontzeko laguntza teknikoa izatea, 24 ordutan erantzuna emateko gaitasuna duena.

g) Formatuaren aldetik bideoa, audioa edo bit-mapetako irudia diren objektuei euskarri ematea, ikasteko eta ebaluatzeko jardueretan multimedia formatua duten edukiak eskaini ahal izateko.

6.4.–Entitate onuradunak prestakuntza ekintza bakoitzaren programazioa garatzen duten langileen jarduketaren plangintza izan beharko du.

7.–Teleprestakuntza modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileen baldintza eta betebeharrak.

Teleprestakuntza modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileek esperientzia izan beharko dute modalitate horretan.

Prestakuntza modalitatean jarraipena eta kalitatea bermatzeko, tutore-prestatzaileak gutxienez 20 minutu emanen ditu astean parte-hartzaileko.

Tutore-prestatzaileak, gutxienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestakuntza taldeko ikasleen harrera plana garatzea, prestakuntza ekintzaren berariazko ezaugarrien arabera.

b) Ikasleak orientatu eta gidatzea jarduerak egiteko, materialak erabiltzeko eta ikasteko plataforma birtualaren tresnak erabiltzeko, prestakuntza ekintzetan aurreikusitako gaitasunak eskura ditzaten.

c) Ikasleen partaidetza sustatzea, gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko jarduerak proposatuz, banakako zereginak taldeko lana antolatuz eta ezarritako komunikazio-tresnak erabiliz.

d) Parte-hartzaileek egindako jardueren jarraipena eta balorazioa egitea, zalantzak argituz eta arazoak konponduz, ikasteko plataforma birtualaren tresnen bidez, aurreikusitako plangintzara egokituta.

e) Parte-hartzaileak ebaluatzea, ezarritako irizpideen arabera, eta bidezkoak diren ebaluazio proben antolaketan eta garapenean parte hartzea.

f) Prestakuntza ekintzak antolatu, kudeatu eta garatzeko erantzukizuna duen taldearen gaineko kideekin koordinatu beharra dakartzaten ekintza guztietan parte hartzea.

8.–Langileen partaidetza.

8.1.– Honako hauek hartzen ahalko dute parte deialdi honetan aurreikusten diren prestakuntza planetan:

a) Zerbitzua administrazio publikoetako prestakuntza akordioen aplikazio eremutik kanpoko enpresetan edo entitate publikoetan ematen duten langileak, betiere Gizarte Segurantzan lanbide prestakuntza gisa kotizatzen badute.

b) Egoera hauetako batean dauden langileak: aldizkako langile finkoak, lanik gabeko aldietan; prestakuntza aldian langabeziara pasatzen diren langileak; edo enplegu erregulaziora pasatzen diren langileak, enpleguaren etete aldian daudenean.

c) Nekazaritza arloan, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, besteren kontura ari diren langileen sistema bereziari atxikitako langileak, lanik gabeko aldietan; langile autonomoen araubide bereziari atxikitakoak; itsasoko langileen araubide bereziari atxikitakoak; eta lanbide prestakuntza gisa kotizatzen ez duten Gizarte Segurantzako gainerako langileak.

d) Kooperatiba, lan sozietate eta ekonomia sozialaren bestelako enpresa eta entitateetako bazkide-langileek eta laneko bazkideek.

e) Langabeak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan lan-eskatzaile gisa inskribaturik badaude. Deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan pertsona horiek izanen duten parte-hartzea gehienez ere %40 izanen da, prestakuntza plan osoan eta hartan prestakuntza hasten duten pertsonen kopuru osoari dagokionez.

Langabetzat hartzeko, prestakuntzaren hasieran langileak dauden lan egoerari jarraituko zaio. Pertsona horiek martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan aurreikusitako bekak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, aurretik eskatuz gero.

Landunek Nafarroako Foru Komunitatean bizi beharko dute, edo bertan eduki lantokia.

Likidazio ondorioetarako, parte hartzen duten langabeak %40 baino gehiago badira, portzentaje horretatik goiti parte hartzen duten langabetuak kenduko dira, parte hartzea ezarritako mugaraino iritsi arte. Arau orokor gisa,kenduko dira likidazioaren kalkuluan kalte gutxien ekartzen duten parte-hartzaileak.

8.2.–Aurreko atalean deskribatutako pertsonek eta kolektiboek parte hartzeko eginen duten eskaera deialdi honen II. eranskineko ereduari jarraituko zaio.

Pertsona horiek ezin izanen dute bitan edo gehiagotan parte hartu prestakuntza ekintza berean. Ondorio guztietarako, parte-hartzaileak betebehar hori betetzen duela aitortuko du II. eranskinean.

Parte hartzeko eskabideak diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek zainduko dituzte eta organo eskudunen eskura egonen dira, prestakuntza ekintzen ebaluazio, jarraipen eta kontrolerako.

8.3.–Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza egiten ahalko dute indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten langileek, haiek arautzen dituzten errege dekretuen arabera.

8.4.–Entitate onuradunak hautatuko ditu parte-hartzaileak, honako hauek kontuan hartuta: prestakuntza planaren lehentasunak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak langabeei buruz identifikatzen dituen beharrak eta berdintasun eta objektibotasun irizpideak.

Entitate onuradunak hautaketaren ardura izanen du, baita parte-hartzaileek prestakuntza ekintzan sartzeko baldintzak edo hura egiteko oinarrizko gaitasunak dituztela bermatzeko ardura ere, haren errekerimenduen arabera.

Parte hartzen duten langabeek inskribaturik egon behar dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan lan-eskatzaile gisa.

Entitate onuradunek parte hartzen duten langabeen zerrenda bidali beharko dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, honek enplegu eskaera eten dezan prestakuntza, aurreikuspenen arabera, bukatzen den egunaren biharamunera arte.

Halaber, prestakuntza ekintzak iraun bitarte, entitate onuradunak parte hartzen duten langabeen alten eta bajen berri eman beharko dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, horrelakoak gertatu bezain pronto.

8.5.–Kolektibo hauek izanen dute lehentasuna prestakuntzan sartzeko: emakumeak, desgaitasunen bat dutenak, kualifikazio baxua dutenak, 45 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherako gazteak, lanik gabe luzaro egon direnak, enpresa txiki eta ertainetako langileak (batez ere 50 langiletik beherako enpresetakoak) eta terrorismoaren eta genero indarkeriaren ondorioak jasan dituztenak.

Ondorio horretarako, kualifikazio baxuko langiletzat hartuko dira ikastaroa hasten denean ondoko kotizazio taldeetako batean daudenak: 06, 07, 09 edo 10. Langabeak edo langile autonomoak badira, hauetako bat ez dutenak hartuko dira: lanbide txartela, 2. edo 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiria, lanbide heziketako titulua edo unibertsitateko titulua.

Lanik gabe luzaro egon diren langiletzat hartuko dira hautaketaren aurreko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetetan enplegu agentzian lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon direnak.

9.–Langabeentzako bekak eta laguntzak.

9.1.–Prestakuntza planetan parte hartzen duten langabeak martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren III. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen badituzte.

9.2.–Deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten eta desgaitasunen bat duten langabeek eskubidea izanen dute 9 euroko beka bat izateko, bertaratze egun bakoitzeko, betiere beren desgaitasuna egiaztatzen bada Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo Autonomia Erkidego bateko zerbitzu egokiak luzatutako ziurtagiriaren bitartez, minusbaliotasunaren portzentajea (gutxienez %33) adierazita.

9.3.–Prestakuntzara bertaratzeko garraio publikoa erabiltzen duten langabeek eskubidea izanen dute eguneko 1,5 euroko gehieneko laguntza izateko, lekualdaketa hiribarnekoa bada, eta 15 eurokoa lekualdaketa herri artekoa bada.

Hiriarteko lekualdaketan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.

Langabearen helbidetik prestakuntza ematen den zentrorako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu ikastarorako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izan daiteke. Laguntza hori 0,19 eurokoa da kilometroko, eta gehienez 15 eurokoa eguneko. Laguntza horren ordainketaren ondorioetarako, ibilbidea egiteko garraiobide publikoko sarerik ez dagoela edo garraiobide horrek ikastarorako egokia den ordutegi erregular bat ez duela egiaztatzen duten agiri-euskarriak eskatzen ahalko dira.

Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du.

9.4.–Ikastaroa goizez eta arratsaldez ematen bada eta langabearen helbidetik prestakuntza ematen den zentrorako joan-etorriak 20 kilometrokoak edo luzeagoak badira, mantenurako laguntza izateko eskubidea izaten ahalko da, gehienez ere 12 eurokoa eguneko.

9.5.–120 kilometrotik gorako ibilbideen kasuan, langabearen helbidetik prestakuntza ekintza ematen den zentrorako joan-etorria eskolak hasterako eta bukatutakoan egunero egiterik ez badago, garraio sarearen zerbitzuek ikastarorako ordutegi egokirik ez izateagatik, ostatu eta mantenuko laguntza izateko eskubidea izaten ahalko da, 60 eurokoa egun naturaleko. Kasu horretan, ikasleek hasierako eta bukaerako bidaiak klase ekonomikoan egiteko garraio-txarteletarako eskubidea izanen dute, 15 euro gehienez ere.

Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du.

Ostatu gastu erreala errentamendu kontratuaren bidez, ostatu-fakturaren bidez edo froga-balioa duen beste edozein agiriren bidez frogatuko da.

9.6.–Aurreko ataletan aurreikusitako laguntzak zehazteko, ikasleek izena emana duten enplegu agentziaren datu-basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, jakinarazpenetarako emandako helbidearen desberdina izan arren.

9.7.–Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 27. artikuluan familia eta lana bateratzeko aurreikusitako laguntzak ordaintzeko, langabeek agiriak aurkeztu beharko dituzte, egiaztatzeko 6 urtetik beherako seme-alabak edo mendekotasuna duen 2. gradu arteko ahaideren bat dituztela, betiere haiekin bizi badira, baita OAEAP-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren %75etik gorako errentarik ez dutela egiaztatzen dutenak ere, aipatu aginduaren 27.1.b) artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

Ulertuko da azken betebehar hori betetzen dela familia-unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, eskatzailearena barne, kideen kopuruarekin zatiturik, hileko OAEAParen %75 gainditzen ez duenean, aparteko sarien zati proportzionala barne. Ondorio horietarako, errentatzat hartuko dira soldata sozialak, gizarteratzeko errenta minimoak edo autonomia erkidegoek gizarte laguntza gisa emandako antzeko laguntzak. Familia-unitateak beka edo laguntzaren eskatzailearen prestakuntzaren hasieran lortzen dituen errentak hartuko dira kontuan.

Diru-laguntza horien ondorioetarako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.1. artikuluaren arabera familia-unitate gisa definituak direnak hartuko dira halakotzat. Ondorio horiexetarako, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen 2. artikuluan definitutakoak hartuko dira bikote egonkortzat.

Familia eta lana bateratzeko laguntza horren zenbatekoa OAEAParen %75ekoa izanen da, bertaratutako egun bakoitzeko.

Langile langabeak ondoko agiri hauek aurkeztu beharko ditu: familia-liburuaren kopia konpultsatua; mendekotasuna duen ahaidearen mendekotasun ziurtagiria, halakorik bada; bizikidetasun ziurtagiria; familia-unitateko kide guztien diru-sarreren egiaztagiria; eta erantzukizuneko/zinpeko aitorpena, bestelako prestazio edo diru-sarrerarik ez izatearena.

9.8.–Oinarri honetan ezarritakoaren ondorioetarako, profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza praktikoko modulua egiteak eta gainerako prestakuntza moduluen prestakuntza teoriko-praktikoa egiteak balio bera izanen dute.

9.9.–Entitate onuradunak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei eta horiek eskuratzeko eskatzen diren betebeharrei buruz.

Entitate onuradunak bekak eta laguntzak eskatzeko ereduak (III. eranskinekoak) emanen dizkie pertsona horiei.

Langabeek beken eta laguntzen eskabideak eta laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dituzte aipatu entitatean, prestakuntza ekintza bukatu baino lehen. Eskabide guztiei gehitu beharko zaie lan-eskaera txartela.

Aurreko dokumentazioaz gain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bekak edo laguntzak eman eta ordaintzeko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

9.10.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatu eta ordainduko ditu beka eta laguntza horiek. Laguntzak zuzenean emanen dira, martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraikiz, ikasleak eskaera egin eta hiru hilabeteko epean ebazpena eman ondoren. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ebazpena eman eta, hala denean, beka edo laguntza ordainduko du, dirua langileak emandako kontu korrontean sartuz.

Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da, prestakuntza ekintza bakoitzean hilean justifikaziorik gabe hirutan baino gehiagotan huts eginez gero. Nolanahi ere, ikasleak ez du eskubiderik izanen prestakuntza ekintzara agertu ez den egunei dagokien laguntza edo beka jasotzeko. Prestakuntza ekintza mistoak direnean, bekak eta laguntzak ez dira kobratuko langabeek aurrez aurreko prestakuntza ekintzetara agertu behar dutenean baizik.

9.11.–Eskabidea betetakoan, entitate onuradunak Nafarroako Enplegu Zerbitzura bidaliko du, prestakuntzara bertaratu dela frogatzeko agiriekin eta eskatutako laguntza edo bekari buruzko dokumentazioarekin batera.

Aurreko lerroaldean aipatzen den dokumentazioa 10 eguneko epean bidali behar da, prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita.

Hiru hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza ekintzen kasuan, tarteko bidalketa bat egin daiteke, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskatutako beka edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, epe horri dagokionak.

Prestakuntzara bertaratu dela frogatzeko, eredu normalizatuak erabiliko dira.

10.–Bertaratze modalitatearen prestakuntza ekintzak eta lantokietako prestakuntza praktikoko modulua egiten dituztenen nahitaezko istripu-asegurua.

Diru-laguntzaren entitate onuradunak istripu aseguruaren poliza sinatu beharko du, prestakuntza ekintza hasi baino lehen. Poliza prestakuntza ekintzaren iraunaldi teoriko-praktikora eta eguneko ordutegira moldatuko da, eta honako hauek estali behar ditu: in itinere istripuen gastuak eta ikasleek enpresetan edo beste establezimendu batzuetan, prestakuntza ekintzen garapenari laguntzeko antolatuak, egiten dituzten bisiten ondoriozko arriskuak.

Poliza horrek prestakuntza gauzatzean parte-hartzaileek eragindako kalteak estaliko ditu. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ez du izango inolako erantzukizunik horren gainean. Ondorio horretarako, hirugarren aurreko erantzukizun zibila prestakuntza ekintza gauzatzeari lotutako gastutzat hartuko da.

Entitate onuradunak aseguru poliza kolektiboa sinatzen ahal du, azaldutako argigarriak betez, onetsitako prestakuntza planaren ikasle guztiak estaltzen dituena.

Parte-hartzaile batek ezin izanen du prestakuntza ekintza bat edo prestakuntza praktikoko modulu bat hasi, inolaz ere, istripu aseguruaren poliza sinatu ez bada. Polizak, gutxienez, honako estaldura hauek izanen ditu:

Heriotza, istripuagatik.

Baliaezintasun erabatekoa eta iraunkorra, istripuagatik.

Baliaezintasun iraunkor partziala, istripuagatik. Baremoaren araberakoa izanen da.

Osasun laguntza mugagabea, istripuagatik.

II

Aurrekontua

11.–Prestakuntza planak finantzatzeko aurrekontua.

11.1.–Deialdi honen babesean garatzen diren prestakuntza planak 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, batik bat lanean ari diren pertsonei zuzendua. Konferentzia Sektorialak kofinantzatua “ izeneko 170002/15200/4819/242104 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.

Diru-laguntzak ematea nahiko aurrekontu-kreditu indarduna izatearen mende egonen da.

11.2.–Deialdi honi dagokion gehieneko finantzaketa 1.596.297,48 eurokoa da, honela banaturik:

a) Sektorearteko prestakuntza planak, 12.a) oinarrian ezarritakoak: 816.297,48 euro.

b) Jarduera ekonomikoa sortzen duten ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko prestakuntza planak, 12.b) oinarrian ezarritakoak: 170.000 euro.

c) Langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planak, 12.c) oinarrian ezarritakoak: 100.000 euro.

d) Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza duten prestakuntza planak, 12.d) oinarrian ezarritakoak: 450.000 euro.

e) Deialdi honetako beka eta laguntzetarako kontzeptu gisa: 60.000 euro.

Diru-laguntzei buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58.2 artikuluarekin bat, aipatu kontu-sailean aurrekontu erabilgarririk badago deialdiaren ebazpena eman baino lehen, hasiera batean aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

III

Prestakuntza plan motak eta entitate eskatzaileak

12.–Prestakuntza plan motak.

Deialdi honen babesean diru-laguntzak ematen ahalko dira batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza plan mota hauek gauzatzeko:

a) Jarduera ekonomikoaren hainbat sektoreren zeharkako gaitasunak edo sektore baten berariazko gaitasunak ikastera bideratutako prestakuntza ekintzek osatzen dituzten sektorearteko prestakuntza planak, langileen legezko ordezkaritzari dagozkion eginkizunak burutzeko gaitzen duen prestakuntza barne, beste sektore batzuetako langileak birziklatu eta berriko kualifikatzearren.

b) Jarduera ekonomikoa ematen duten ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko prestakuntza planak.

c) Langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planak.

d) Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak dituzten prestakuntza planak. Aipatu planetan sartzen ahal diren modulu bakarrak dira hiru profesionaltasun-ziurtagiri hauei dagozkienak:

ELEE0109-Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0820–2-Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea batez ere etxebizitzetarako diren eraikinetan.

–MF0821–2-Instalazio elektrikoak etxebizitzetarako eraikinetan, bulegoetan eta industrietan.

–MF0822–2-Instalazio elektriko automatizatuak eta automatismoen instalazioa.

–MF0823–2-Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0824–2-Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0825–2-Makina elektriko birakariak muntatu eta mantentzea.

SSCS0108-Arreta soziosanitarioa etxean.

–MF0249–2-Higienea eta osasun-laguntza etxean.

–MF0250–2-Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala.

–MF0251–2-Etxeko laguntza eta familiako elikadura.

SSCS0208-Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan.

–MF1016–2-Erakundeen esparruan esku hartzea antolatzeko laguntza.

–MF1017–2-Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea.

–MF1018–2-Erakundeen esparruan gizarte eta osasun arretan esku hartzea.

–MF1019–2-Laguntza psikosoziala eta harremanetako eta komunikazioko arreta erakundeetan.

Aurreko zerrendako prestakuntza moduluak banaka programatuko dira, alegia, prestakuntza ekintza bakoitzean prestakuntza modulu bat baino ez da egonen. Plan batean modulu bera behin baino gehiagotan ematen ahalko da.

13.–Entitate eskatzaileak: baldintzak eta egiaztapena.

Planak finantzatzeko diru-laguntzak eskatu nahi dituzten zentro eta entitateek, deialdia argitaratzen den egunean, egiaztatuta edo izena emanda egon beharko dute, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aldetik, diru-laguntzarako eskaeraren xede diren profesionaltasun-ziurtagirietan edo prestakuntzako espezialitateetan.

Halaber, profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzerako, bera arautzen duen errege dekretuan ezarritako baldintzak, gutxienez, bete beharko dituzte lanbide-arlo bereko prestakuntza ematen denean.

Behin ere ez dute azpikontratatuko egin beharreko prestakuntza jarduera. Horregatik profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzari lotutako prestakuntza programetan eskatutako espazioak, instalazioak eta baliabideak izan beharko dituzte. Onuradunak diruz lagundutako prestakuntza emateko irakasleren bat kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko.

IV

Prozeduraren hasiera, instrukzioa eta ebazpena

14.–Diru-laguntzaren eskaerak.

14.1.–Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko enpleguaren atariko web orrian dagoen eskabidea bete beharko dute, eta bai eskabidearen bai prestakuntza planaren paperezko kopia bat aurkeztu Nafarroako Enplegu Zerbitzuko erregistroan. Dokumentazioa euskarri informatikoan ere aurkeztu beharko da.

Eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipatu erregistro eta bulegoetan ere aurkez daitezke.

14.2.–Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

15.–Eskaeraren edukia.

15.1.–Eskaerak eduki hau izan beharko du, gutxienez:

a) Eskatzailearen izena eta sozietatearen izena.

b) Eskaera egiten duen legezko ordezkari baimenduaren identifikazioa eta sinadura.

c) Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, eskaeran emandako informazioa eta datuak benetakoak direla dioena, eta, hala denean, diru-laguntza ematen duen organoa baimentzea Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren aldetik eskuratzeko eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituen jakiteko datuak.

15.2.–Eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskaera sinatzen duenak pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko ahalmena baduela egiaztatzen duen agiria, indarra duen legeriaren araberakoa.

b) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia, eta pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduten duen pertsonak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari ematen dion baimena, datuak Nortasun Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez egiazta ditzan, apirilaren 28ko 522/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Baimen hori eman ezean, pertsona horrek nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztu beharko du.

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatu egoeretakoren batean ez dagoela dioen aitorpena (egoera horiek onuradun izatea galaraziko liokete).

d) Entitate eskatzaileak garatuko duen prestakuntza plana, oinarri honetako 3. atalean aurreikusitako informazioa duena.

e) Prestakuntza zentro edo entitatearen legezko ordezkariak sinatutako erantzukizuneko aitorpena, eskatutako espezialitateen prestakuntza Nafarroako Foru Komunitatean emateko egiaztapena eta behar diren baliabideak dituztela eta egiaztapen horretarako bide eman zuten errege dekretuetan ezarritako baldintzak mantentzen direla ziurtatzen duena.

f) Esperientzia eskatzen bada, entitate eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena.

Aurrekoaz gain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Ez da beharrezkoa izanen lehendik Nafarroako Enplegu Zerbitzuan zeuden agiriak aurkeztea, prestakuntza arloan erakunde horrek emandako diru-laguntzetarako aurreko eskaeren tramitazioan eman baitziren. Halakoetan, eskatzaileak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. artikuluko f) idatz-zatian ezarritakoari heltzen ahalko dio, baina Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Atalean zein espediente zenbakirekin tramitatu ziren esan beharko du.

15.3.–Prestakuntza planak martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 16.2 artikuluan ezarritako informazioa izanen du. Halaber, eranskin hauek gehituko dira:

a) Planeko prestakuntza ekintza bakoitzaren laburpen-orria, eredu normalizatua erabilita. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzen kasuan, ekintza horiek profesional-ziurtagiri osoei, prestakuntza modulu osoei edo prestakuntza unitateei egokituko dira, kasuaren arabera.

b) Plana kudeatzeko onuradun bihurtuko diren entitateen txosten teknikoa, informazio hau emanen duena, gutxienez ere: planaren bideragarritasun kronograma bat, zeinak frogatuko duen entitateak gaitasuna duela proposatutako plana ezarri den epean emateko, entitate horiek dituzten baliabide tekniko eta materialak adierazita.

15.4.–Entitate berak ezin izanen du finantziaziorik eskatu, deialdi honen kargura, 12. oinarrian aurreikusten direnei erreparatuz mota bereko prestakuntza plan bat baino gehiago gauzatzeko.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa betetzen ez bada, epean aurkeztutako eskaeren artean lehenagoko aurkezpen data duena finantzatuko da soilik. Aurkezpen data bera badute, parte-hartzaile gehiago aurreikusten duen prestakuntza planerako eskaera finantzatuko da.

16.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

16.1.–Diru-laguntzarako eskaera aurkeztu ondoren, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei 10 eguneko epea emanen zaie, idazkia jaso eta biharamunetik hasita, behar diren argibideak edo agiriak aurkez ditzaten, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

Hori hala izanik ere, errekerimenduak planeko prestakuntza ekintzetakoren bat edo batzuk ukituz gero, ekintza horiek baztertu eginen dira planetik, eta planeko gainerakoa tramitatuko da horretarako behar diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badira.

16.2.–Nolanahi ere, ez dira tramitera onartuko deialdian ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira. Ondoko baldintzetako bat betetzen ez dutenak ere ez dira onartuko:

a) Eskatzailearen izena eta sozietatearen izena.

b) Eskaera egiten duen legezko ordezkari baimenduaren identifikazioa edo sinadura.

c) Planeko prestakuntza ekintzak.

d) Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa.

17.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

17.1.–Sektorearteko prestakuntza planak, 12.a) oinarrian ezarritakoak, baloratzeko baremoa.

17.1.a) Prestakuntza eskaintzaren egokitzapena.

Baloratuko da oinarri hauen V. eranskinean biltzen diren sektorearteko planetako lehentasunezko prestakuntza ekintzetara egokitzea. Ekintza horiek ez dira inoiz ere izanen profesionaltasun-egiaztagiri bat eskuratzeari lotutako ekintzak.

Irizpide honek 20 puntu osatuko du, gehienez ere. Baloratuko da lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea, parte-jartzaile guztiekin alderatuta. Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea < %50: 0 puntu.

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea ≥ %50 eta < %60: 5 puntu.

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea ≥ %60 eta < %70: 10 puntu.

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea ≥ %70 eta < %80: 15 puntu.

–Lehentasunezko ekintzetan parte hartzen dutenen portzentajea ≥ %80: 20 puntu.

17.1.b) Prestakuntza planeko lehentasunezko kolektiboak.

Atal honek 20 puntu osatuko du, gehienez ere. Atal honetan lortu beharreko puntuazioa ezin da 5 puntukoa baino txikiago izan. Kalkulatzen da 8.5 oinarrian aipatzen diren lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea, parte-hartzaile guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea < %25: 0 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %25 eta < %36: 5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %36 eta < %51: 10 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %51 eta < %66: 15 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea > %66: 20 puntu.

Planeko lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo bat baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

17.1.c) Prestakuntza planen eta zentroen alderdi teknikoei dagokienez.

Atal honetako irizpideek 40 puntu osatuko dute, gehienez ere.

Prestakuntza ekintzen alderdi hauek hartuko dira kontuan:

c.1) Prestakuntza ekintzen egiaztapena.

Prestakuntza ekintza bukatzean lortzen ahal den ziurtagiri mota baloratuko da, banaketa honen arabera:

1. Bertaratze egiaztagiria: 0 puntu.

2. Aprobetxamenduari buruzko diploma: 4 puntu. Ebaluazio positiboa (deialdiaren 4.4 oinarria) eta Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako prestakuntza gainditzeagatik luzatutako diploma, prestakuntza horren profesionaltasun-ziurtagiririk ez baitago (Hirugarren xedapen iragankorra. TAS 718/2008 Agindua).

3. Prestakuntza unitatearen ziurtagiria: 8 puntu.

4. Gaitasun unitateen (prestakuntza moduluen) egiaztapen partzial metagarria: 16 puntu.

5. Profesionaltasun-ziurtagiri osoa edo lanbide trebakuntzari lotutako ziurtagiria: 20 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.2) Plangintza didaktikoa eta ikaskuntzaren ebaluazioaren plangintza.

Plangintza didaktikoak eta prestakuntza ekintzen ebaluazioaren plangintzak baloratuko dira, bai eta plangintza horiek gauzatzeko erabiltzen diren materialak eta tresnak ere, irakaskuntzaren kalitatea a priori ezartzeko eta ikaskuntzaren emaitzak segurtatzeko.

Garapen maila altuko plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten diuzten prestakuntza planek puntuazio handiagoa lortuko dute, banaketa honen areabera:

1. Plangintza didaktikoa edo ebaluazioaren plangintza egiten ez dutenak: 0 puntu.

2. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioarena egiten dituzte, baina ez dute hurrengo informazioa adierazten: erabiliko diren guneak, ebaluazio tresnak eta tresna horien aplikazioak behar duen denbora: puntu 1.

3. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituztenak, 2. puntuko informazio osoa deklaratuta. 3 puntu.

4. Plangintzak egiten dituztenak 3. puntuan jasotakoaren arabera eta, horrez gain, materialak (gida didaktikoak, ikaskuntza gidak, etab.) erabili eta ebaluazio probak egiten dituztenak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.3) Lehentasunezko eremuak sartzea.

Prestakuntza ekintza batean lehentasunezko eremu hauei lotutako edukiak eman edo horietaz informatzea baloratuko da: hizkuntzak, ofimatika eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta finantzen, justiziaren eta administrazio publikoen funtzionamenduaren arloko ezagupenak.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

1. Lehentasunezko eremuei lotutako modulu edo informazioa ez duten prestakuntza ekintzak: 0 puntu.

2. Lehentasunezko eremu bati lotutako modulu edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 2,5 puntu.

3. Lehentasunezko eremu bat baino gehiagori lotutako modulu edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.4) Kalitatearen ziurtagiriak.

Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntza arloko jarduera daukaten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila bereko edo maila goragokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea: 5 puntu.

c.5) Entitatearen esperientzia.

5 puntu bitarte baloratuko da ikastaroak ematean frogatutako esperientzia. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuaren 2014ko prestakuntza deialdietan zein lanbide arlotara aurkezten den, hartako prestakuntza espezialitateekin izanen dute ikustekoa ikastaroek. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu emanak eduki beharko dira. Beheko kopuruekin, zati proportzionala kalkulatuko da.

17.2.–Ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako sektorearteko prestakuntza planetarako baremoa.

17.2.a) Prestakuntza eskaintzaren egokitzapena.

Atal honek 20 puntu osatuko du, gehienez ere.

a.1) Prestakuntza beharren diagnostikoari buruzko txosten bat sartzea.

Baloratzen da eskabidearekin batera prestakuntza beharren diagnostikoari buruzko txosten bat sartzea, plana justifikatzeko. Aipatu diagnostikoan agertu beharko dira, gutxienez ere, lan sozietateen, kooperatiben eta ekonomia sozialeko entitateen prestakuntza beharrak.

–Txostena sartu ez bada: 0 puntu.

–Txostena sartu bada: 5 puntu.

a.2) Planaren abala, sektoreko enpresek emana.

Halaber, baloratuko da planetan sartzea planaren egokitzapena abalatzen duten ekonomia sozialeko enpresen zerrenda bat, bertan zehaztuta, gutxienez ere, izena edo sozietatearen izena, IFZ, harremanetarako pertsona eta telefonoa. Baloratuko da sektoreko zenbat enpresek abalatzen duten aurkeztutako plana sektorearen beharretara egokitzea.

Plana abalatzen duten enpresak:

–Bat ere ez: 0 puntu

–1etik 10era: 4 puntu

–11tik 20ra: 8 puntu

–20 baino gehiago: 10 puntu

a.3) Emateko modalitatea.

Planeko prestakuntza ekintza bakoitza emateko modalitatearen arabera puntuatzen da.

Modalitatea:

–Teleprestakuntza: 0 puntu

–Erdipresentziazkoa: 2,5 puntu

–Presentziazkoa: 5 puntu

17.2.b) Prestakuntza planeko lehentasunezko kolektiboak.

Atal honek 20 puntu osatuko du, gehienez ere. Atal honi dagokion gutxieneko puntuazioa ezin da 5 puntukoa baino txikiago izan.

b.1) Alde batetik, aintzat hartuko dira 8.5 oinarrian aipatutako kolektiboak. Kalkulatzen da lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea, parte-hartzaile guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea < %25: 0 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %25 eta < %36: 2,5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %36 eta < %51: 5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %51 eta < %66: 7,5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea > %66: 10 puntu.

Planeko lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo bat baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

b.2) Beste alde batetik, aintzat hartuko dira prestakuntza ekintzetan parte hartu eta ekonomia sozialeko enpresetan lan egiten duten pertsonak. Kalkulatzen da haien portzentajea, ikasle guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Portzentajea < %25: 0 puntu.

–Portzentajea ≥ %25 eta < %36: 2,5 puntu.

–Portzentajea ≥ %36 eta < %51: 5 puntu.

–Portzentajea ≥ %51 eta < %66: 7,5 puntu.

–Portzentajea > %66: 10 puntu.

17.2.c) Prestakuntza planen eta zentroen alderdi teknikoei dagokienez.

Atal honetako irizpideek balorazio osoaren 20 puntu osatuko dute, gehienez ere.

Prestakuntza ekintzen alderdi hauek hartuko dira kontuan:

c.1) Plangintza didaktikoa eta ikaskuntzaren ebaluazioaren plangintza.

Plangintza didaktikoak eta prestakuntza ekintzen ebaluazioaren plangintzak baloratuko dira, bai eta plangintza horiek gauzatzeko erabiltzen diren materialak eta tresnak ere, irakaskuntzaren kalitatea a priori ezartzeko eta ikaskuntzaren emaitzak segurtatzeko.

Garapen maila altuko plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten diuzten prestakuntza planek puntuazio handiagoa lortuko dute, banaketa honen areabera:

1. Plangintza didaktikoa edo ebaluazioaren plangintza egiten ez dutenak: 0 puntu.

2. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioarena egiten dituzte, baina ez dute hurrengo informazioa adierazten: erabiliko diren guneak, ebaluazio tresnak eta tresna horien aplikazioak behar duen denbora: puntu 1.

3. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituztenak, 2. puntuko informazio osoa deklaratuta. 3 puntu.

4. Plangintzak egiten dituztenak 3. puntuan jasotakoaren arabera eta, horrez gain, materialak (gida didaktikoak, ikaskuntza gidak, etab.) erabili eta ebaluazio probak egiten dituztenak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.2) Lehentasunezko eremuak sartzea.

Prestakuntza ekintza batean lehentasunezko eremu hauei lotutako edukiak eman edo horietaz informatzea baloratuko da: hizkuntzak, ofimatika eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta finantzen, justiziaren eta administrazio publikoen funtzionamenduaren arloko ezagupenak.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

1. Lehentasunezko eremuei lotutako modulu edo informazioa ez duten prestakuntza ekintzak: 0 puntu.

2. Lehentasunezko eremu bati lotutako modulu edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 2,5 puntu.

3. Lehentasunezko eremu bat baino gehiagori lotutako modulu edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.3) Kalitatearen ziurtagiriak.

Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntza arloko jarduera daukaten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila bereko edo maila goragokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea: 5 puntu.

c.4) Entitatearen esperientzia.

5 puntu bitarte baloratuko da ikastaroak ematean frogatutako esperientzia. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuaren 2014ko prestakuntza deialdietan zein lanbide arlotara aurkezten den, hartako prestakuntza espezialitateekin izanen dute ikustekoa ikastaroek. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu emanak eduki beharko dira. Beheko kopuruekin, zati proportzionala kalkulatuko da.

17.3.–Langile autonomoentzako sektorearteko prestakuntza planetarako baremoa.

17.3.a) Prestakuntza eskaintza lehentasunezko ekintzetara egokitzea.

Atal honek 20 puntu osatuko du, gehienez ere.

a.1) Prestakuntza beharren diagnostikoari buruzko txosten bat sartzea.

Baloratzen da eskabidearekin batera prestakuntza beharren diagnostikoari buruzko txosten bat sartzea, plana justifikatzeko.

–Txostena sartu ez bada: 0 puntu.

–Txostena sartu bada: 5 puntu.

a.2) Planaren abala, autonomoek emana.

Halaber, baloratuko da planetan sartzea planaren egokitzapena abalatzen duten autonomoen zerrenda bat, bertan zehaztuta, gutxienez ere, izena edo sozietatearen izena, IFZ, harremanetarako pertsona eta telefonoa. Baloratuko da sektoreko zenbat autonomok abalatzen duten aurkeztutako plana sektorearen beharretara egokitzea.

Plana abalatzen duten autonomoak:

–0tik 24ra: 0 puntu

–25etik 50era: 4 puntu

–51tik 100era: 8 puntu

–100 baino gehiago: 10 puntu

a.3) Emateko modalitatea

Planeko prestakuntza ekintza bakoitza emateko modalitatearen arabera puntuatzen da.

Modalitatea:

–Teleprestakuntza: 0 puntu

–Erdipresentziazkoa: 2,5 puntu

–Presentziazkoa: 5 puntu

17.3.b) Prestakuntza planeko lehentasunezko kolektiboak.

Atal honek balorazio osoaren 20 puntu osatuko du, gehienez ere. Atal honi dagokion gutxieneko puntuazioa ezin da 5 puntukoa baino txikiago izan.

b.1) Alde batetik, aintzat hartuko dira 8.5 oinarrian aipatutako kolektiboak. Kalkulatzen da lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea, parte-hartzaile guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea < %25: 0 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %25 eta < %36: 2,5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %36 eta < %51: 5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %51 eta < %66: 7,5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea > %66: 10 puntu.

Planeko lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo bat baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

b.2) Beste alde batetik, aintzat hartuko dira prestakuntza ekintzetan parte hartu eta langile autonomoak diren pertsonak. Kalkulatzen da haien portzentajea, ikasle guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Portzentajea < %25: 0 puntu.

–Portzentajea ≥ %25 eta < %36: 2,5 puntu.

–Portzentajea ≥ %36 eta < %51: 5 puntu.

–Portzentajea ≥ %51 eta < %66: 7,5 puntu.

–Portzentajea > %66: 10 puntu.

17.3.c) Prestakuntza planen eta zentroen alderdi teknikoei dagokienez.

Atal honetako irizpideek 20 puntu osatuko dute, gehienez ere.

Prestakuntza ekintzen alderdi hauek hartuko dira kontuan:

c.1) Plangintza didaktikoa eta ikaskuntzaren ebaluazioaren plangintza.

Plangintza didaktikoak eta prestakuntza ekintzen ebaluazioaren plangintzak baloratuko dira, bai eta plangintza horiek gauzatzeko erabiltzen diren materialak eta tresnak ere, irakaskuntzaren kalitatea a priori ezartzeko eta ikaskuntzaren emaitzak segurtatzeko.

Garapen maila altuko plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten diuzten prestakuntza planek puntuazio handiagoa lortuko dute, banaketa honen areabera:

1. Plangintza didaktikoa edo ebaluazioaren plangintza egiten ez dutenak: 0 puntu.

2. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioarena egiten dituzte, baina ez dute hurrengo informazioa adierazten: erabiliko diren guneak, ebaluazio tresnak eta tresna horien aplikazioak behar duen denbora: puntu 1.

3. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituztenak, 2. puntuko informazio osoa deklaratuta. 3 puntu.

4. Plangintzak egiten dituztenak 3. puntuan jasotakoaren arabera eta, horrez gain, materialak (gida didaktikoak, ikaskuntza gidak, etab.) erabili eta ebaluazio probak egiten dituztenak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.2) Lehentasunezko eremuak sartzea.

Prestakuntza ekintza batean lehentasunezko eremu hauei lotutako edukiak eman edo horietaz informatzea baloratuko da: hizkuntzak, ofimatika eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta finantzen, justiziaren eta administrazio publikoen funtzionamenduaren arloko ezagupenak.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

1. Lehentasunezko eremuei lotutako modulu edo informazioa ez duten prestakuntza ekintzak: 0 puntu.

2. Lehentasunezko eremu bati lotutako modulu edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 2.5 puntu.

3. Lehentasunezko eremu bat baino gehiagori lotutako modulu edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.3) Kalitatearen ziurtagiriak.

Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntza arloko jarduera daukaten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila bereko edo maila goragokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea: 5 puntu.

c.4) Entitatearen esperientzia.

5 puntu bitarte baloratuko da ikastaroak ematean frogatutako esperientzia. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuaren 2014ko prestakuntza deialdietan zein lanbide arlotara aurkezten den, hartako prestakuntza espezialitateekin izanen dute ikustekoa ikastaroek. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu emanak eduki beharko dira. Beheko kopuruekin, zati proportzionala kalkulatuko da.

17.4.–Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotutako prestakuntza ekintzak dituzten prestakuntza planetarako baremoa.

17.4.a) Prestakuntza eskaintza lehentasunezko ekintzetara egokitzea.

Atal honetan prestakuntza ekintza bakoitzari esleitutako puntuazioa izanen da 2 balioren batura: puntuazio espezifikoa eta ematen den eremuagatik dagokiona. 10 puntu arte.

12.d) oinarrian zehazten diren moduluen puntuazio espezifikoak honako hauek dira:

4 puntu.

–MF1016–2-Erakundeen esparruan esku hartzea antolatzeko laguntza.

–MF1017–2-Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea.

–MF1018–2-Erakundeen esparruan gizarte eta osasun arretan esku hartzea.

–MF1019–2-Laguntza psikosoziala eta harremanetako eta komunikazioko arreta erakundeetan.

2 puntu

–MF0249–2-Higienea eta osasun-laguntza etxean.

–MF0250–2-Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala.

–MF0251–2-Etxeko laguntza eta familiako elikadura.

–MF0823–2-Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0824–2-Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak.

–MF0825–2-Makina elektriko birakariak muntatu eta mantentzea.

0 puntu

–MF0820–2-Behe tentsioko instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea batez ere etxebizitzetarako diren eraikinetan.

–MF0821–2-Instalazio elektrikoak etxebizitzetarako eraikinetan, bulegoetan eta industrietan.

–MF0822–2-Instalazio elektriko automatizatuak eta automatismoen instalazioa.

Ematen den eremuagatik esleitutako puntuazioa honako hau da:

–Iruña eta Iruñerria: 6 puntu.

–Tuterako eskualdea: 6 puntu.

–Lizarrako eskualdea: 3 puntu.

Nafarroako gainerakoa: 0 puntu.

Plana, oro har, baloratzeko, plan hori osatzen duten ekintzetan eskuratutako puntuazioen batez bestekoa kalkulatuko da.

17.4.b) Prestakuntza planeko lehentasunezko kolektiboak.

Atal honek 20 puntu osatuko du, gehienez ere. Atal honi dagokion gutxieneko puntuazioa ezin da 5 puntukoa baino txikiago izan. Kalkulatzen da 8.5 oinarrian aipatzen diren lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea, parte-hartzaile guztiekin alderatuta.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea < %25: 0 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %25 eta < %36: 5 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %36 eta < %51: 10 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea ≥ %51 eta < %66: 15 puntu.

–Lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen portzentajea > %66: 20 puntu.

Planeko lehentasunezko kolektiboetako parte-hartzaileen kopurua zehazteko, parte-hartzaile bat kolektibo bat baino gehiagorekin identifikatzen ahal bada, behin baino ez da zenbatuko.

17.4.c) Prestakuntza planen eta zentroen alderdi teknikoei dagokienez.

Atal honetako irizpideek 20 puntu osatuko dute, gehienez ere.

Prestakuntza ekintzen alderdi hauek hartuko dira kontuan:

c.1) Plangintza didaktikoa eta ikaskuntzaren ebaluazioaren plangintza.

Plangintza didaktikoak eta prestakuntza ekintzen ebaluazioaren plangintzak baloratuko dira, bai eta plangintza horiek gauzatzeko erabiltzen diren materialak eta tresnak ere, irakaskuntzaren kalitatea a priori ezartzeko eta ikaskuntzaren emaitzak segurtatzeko.

Garapen maila altuko plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituzten prestakuntza planek puntuazio handiagoa lortuko dute, banaketa honen arabera:

1. Plangintza didaktikoa edo ebaluazioaren plangintza egiten ez dutenak: 0 puntu.

2. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioarena egiten dituzte, baina ez dute hurrengo informazioa adierazten: erabiliko diren guneak, ebaluazio tresnak eta tresna horien aplikazioak behar duen denbora: puntu 1.

3. Plangintza didaktikoak eta ebaluazioaren plangintzak egiten dituztenak, 2. puntuko informazio osoa deklaratuta. 3 puntu.

4. Plangintzak egiten dituztenak 3. puntuan jasotakoaren arabera eta, horrez gain, materialak (gida didaktikoak, ikaskuntza gidak, etab.) erabili eta ebaluazio probak egiten dituztenak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.2) Lehentasunezko eremuak sartzea.

Prestakuntza ekintza batean lehentasunezko eremu hauei lotutako edukiak eman edo horietaz informatzea baloratuko da: hizkuntzak, ofimatika eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta finantzen, justiziaren eta administrazio publikoen funtzionamenduaren arloko ezagupenak.

Banaketa honi jarraikiz eginen da balorazioa:

–Lehentasunezko eremuei lotutako modulu edo informazioa ez duten prestakuntza ekintzak: 0 puntu.

–Lehentasunezko eremu bati lotutako modulu edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 2.5 puntu.

–Lehentasunezko eremu bat baino gehiagori lotutako modulu edo informazioa duten prestakuntza ekintzak: 5 puntu.

Atal honi dagokion informazioa kontrol organoen eskura egonen da egiten dituzten jarraipen eta kontrol jarduketetan.

c.3) Kalitatearen ziurtagiriak.

Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntza arloko jarduera daukaten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila bereko edo maila goragokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea: 5 puntu.

c.4) Entitatearen esperientzia.

5 puntu bitarte baloratuko da ikastaroak ematean frogatutako esperientzia. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuaren 2014ko prestakuntza deialdietan zein lanbide arlotara aurkezten den, hartako prestakuntza espezialitateekin izanen dute ikustekoa ikastaroek. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu emanak eduki beharko dira. Beheko kopuruekin, zati proportzionala kalkulatuko da.

18.–Diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, 12. oinarrian ezarritako prestakuntza plan motaren arabera:

–Prestakuntza plan mota bakoitza finantzatzeko 11. oinarrian ezarritako aurrekontua.

–Eskaerak lortutako balorazio teknikoa, aurreko oinarrian bildutako irizpideen arabera.

–Orobat, bertaratze-modalitatean, deialdi honetarako ezarritako gehieneko modulu ekonomikoak 8 eurokoak izanen dira ikasle eta ordu bakoitzeko, oinarrizko mailako kurtsoetarako eta profesionaltasun-ziurtagiriari lotutakoetarako; eta 11 eurokoak, behar bezala egiaztatutako goi mailako kurtsoetarako. Deialdi honetan ezarririk ez dagoen guztian martxoaren 7ko TAS/718/20008 Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.

–Oinarri hauetan aurreikusitako prestakuntza planak balorazio teknikoaren ondoriozko puntuazio hurrenkeraren arabera finantzatuko dira, 11. oinarrian ezarritako kreditu erabilgarria agortu arte. Puntuazioa berdina duten eskaeren artean, parte-hartzaile gehiago dituena finantzatuko da. Parte-hartzaile kopuru bera badute, lehenago aurkeztu zena finantzatuko da.

19.–Prozeduraren instrukzioa.

19.1.–Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanerako Prestakuntza Zerbitzuari dagokio.

19.2.–Deialdi honetan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz prestakuntza planaren balorazioa eginda eta diru-laguntza zehaztua, eta espedientea eta aginduzkoak diren txostenak ikusi ondoren, instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du, behar bezala arrazoitua.

19.3.–Ebazpen proposameneko diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaerakoa baino txikiagoa denean, 10 eguneko epea emanen da alegazioak aurkez ditzaten edo eskaera alda dezaten, konpromisoak eta baldintzak emanen zaien diru-laguntzara egokitzeko.

19.4.–Interesdunak eskaera aldatzen badu, eta aldaketa Prestakuntza Zerbitzuaren adostasuna badu, aldaketa eta jarduketa guztiak organo eskudunari igorri zaizkio, ebazpena eman dezan. Aitzitik, interesdunak ez badu aldatzen eskaera eta ez du aurkezten alegaziorik, hasierako eskaeraren edukia mantenduko da eta jarduketa guztiak organo eskudunari igorri zaizkio, ebazpena eman dezan.

Nolanahi ere, aldaketa diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko ditu, irizpide hauen arabera:

a) Prestakuntza ekintzen kopurua gutxitzen ahalko da, prestakuntza planeko lehentasunezko ekintzen parte-hartzaileen portzentajea kontuan hartuta, behin-behineko ebazpen proposamenean ezartzen diren baldintzekin bat. Halaber, ekintza bakoitzeko talde eta parte-hartzaileen kopurua gutxitzen edo handitzen ahalko da. Aldaketa horrek erreferentzia planaren arabera lehentasunezkoak diren ekintzen parte-hartzaileen portzentajea errespetatu beharko du, bai eta ebazpen proposamenean berariaz adierazten den beste edozein muga edo baldintza.

b) Behin ere ez dira sartuko onartu ez diren prestakuntza ekintzak, eta ez da aldatuko onartuen iraupena eta modalitatea.

c) Eskaeraren balorazio teknikoan kontuan hartutako baldintzak errespetatu beharko dira.

19.5.–Hasiera batean onartutako prestakuntza ekintzak, azken zehaztapenari dagokionez, ez dira itxiak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimena ematen ahalko du ekintza horien ordez lehentasun maila bereko beste batzuk egiteko. Baimen hori lortzeko, entitate onuradunak idatziz egin beharko du eskaera, ordezpenerako arrazoiak emanez. Horrekin batera, ordeztu beharreko prestakuntza ekintza bakoitzeko beste fitxa bat aurkeztuko da, kasuan kasuko edukiarekin. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko da, eta horrek ez du inolako gehikuntzarik eraginen hasiera batean emandako diru-laguntzan. Jarraipen batzorde bat eratzan ahalko da, zentro onuraduneko eta Nafarroako enplegu Zerbitzuko ordezkariek osatua. Batzorde horren xedea izanen da proposatutako aldaketak aztertzea.

Behar diren bilerak egin ondoren, unitate kudeatzaileak, idatziz, baliozkotuko du edo ez du baliozkotuko eskatutako aldaketa.

20.–Diru-laguntzaren ebazpena eta ordainketa.

20.1.–Behin betiko ebazpen proposamena aztertuta, eta entitate onuradunak edo onuradunek tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituztela egiaztatuta, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du prozeduraren gainean.

Betebehar horiek bete direla ez bada behar bezala frogatzen, onuradunari errekerimendu bat eginen zaio 10 eguneko epean egiazta dezan. Epe hori igarota eskatzaileak akatsa zuzendu gabe, eskaera artxibatuko da.

20.2.–Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izanen da gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ebazpena entitate onuradunari jakinaraziko dio hamar eguneko epean, ebazpena eman eta biharamunetik hasita.

20.3.–Eskaeraren balorazio teknikoa egiteko kontuan hartu diren baldintzak adieraziko dira diru-laguntzak emateko ebazpenean, eta prestakuntza plana atxikiko zaio ebazpenari.

20.4.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

20.5.–Ordainaldi bakar batean emanen ahalko da diru-laguntza, entitate onuradunak aldez aurretik justifikatuta jarduera egin duela, jarduera osorik gauzatu ondoren, aurrerakinaren bidez eta konturako ordainketaren bidez. Ematen den diru-laguntza aurreratzen ahalko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz, baldin eta entitateak funtsen hornidura behar duela frogatzen badu. Aurrerakina ez da inoiz guztira emandako zenbatekoaren %25etik gorakoa izanen. Kontura ordaintzeko, entitateak gauzatutakoaren txosten teknikoa edo gastuen ordainagiriak aurkeztu beharko ditu, eta entitateak frogatutako kopurua ordainduko zaio.

Betiere, esleitutako zenbatekoaren %40 gutxienez ordainduko da behin diru-laguntza jaso duen prestakuntza jarduera bukaturik eta justifikaturik.

20.6.–Aurreko lerroaldean aipatu ordainketak egiteko, entitateek behar bezala justifikatutako ordainketak eskatu beharko dituzte eta, zein den kasua, 24. oinarrian aipatu dokumentazioa diru-laguntza ematen zaiola jakinarazi eta hilabetean telematika bidez aurkeztu izana frogatu, edo Foru Komunitateko Administrazioaren zein organori aurkeztu dion adierazi, organo horrek emandako diru-laguntzaren onuradun izateagatik. Informazio hori eman izana ez da frogatu beharrik izanen, hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuta badago.

V

Prestakuntza gauzatzea eta haren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola

21.–Prestakuntza planeko prestakuntza gauzatzea.

21.1.–Entitate onuradunak gauzatuko ditu prestakuntza planak, martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren 4. eta 17. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza planen kasuan, 1897/2013 Ministerio Aginduan aipatu dokumentazio tekniko guztia aurkeztu beharko da, ematen hasi eta 15 egun lehenago, gutxienez ere.

21.2.–Prestakuntza talde bakoitzaren hasiera jakinaraziko da telematikaren bidez, Enplegurako Atariaren web orrian eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabilita, 2 egun natural lehenago, gutxienez. Profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza denean, epe hori 5 egun naturalekoa izanen da.

Jakinarazpena egin ondotik, aldaketa edo bertan behera gelditzea jakinarazi beharko da, taldea/ekintza hasteko data baino lehenago, salbu eta toki, egun nahiz ordutegi aldaketa edo etetea eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuak eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo taldea/ekintza gauzatzen ari dela gertatzen bada.

Kasu horietan, onuradunak aldaketaren berri eman beharko du, gorabehera hori izan dela jakin eta berehala.

Halaber, prestakuntza taldea hasi eta hirugarren eskola eguna arteko epean, hori barne, parte-hartzaileen zerrenda igorri beharko da telematikaren bidez, Enplegurako Atariaren web orrian eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabilita, eta parte-hartzaile langabeak identifikatuta. Hirugarren eskola egunera bitarte emandako orduak prestakuntza ekintzaren orduen %25 baino gehiago badira, dokumentazio hori bidali beharko da prestakuntzaren %25 hori bete baino lehen. Dokumentazioa bidaltzea ontzat emanen da baldin eta ehuneko hori gainditzen den eskola egunera bitarte bidaltzen bada.

Zerrendan parte-hartzaileen aurreikusitako kopurua gainditzen ahalko da, balizko bajak beteko dituztenak sartuz. Azken hauek identifikatu eta bereiziko dira idazkian. Ordezpen hori onargarria izanen da egiten bada prestakuntza ekintzaren iraupenaren %25era erdietsi baino lehenago, salbu eta prestakuntza ekintzak lotuta badaude profesionaltasunaren ziurtagiriei, zeren, kasu horretan, ordezpena onartzeko, betiere portzentaje hori gainditu gabe, lehenengo 5 ikastegunean egin beharko baita, prestakuntza ekintza hasten denetik hasita. Prestakuntza orduen %25 eman ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, prestakuntza ekintzen ondoriozko desbideratzeak onartuko dira, gehienez ere ekintza hasi duten parte-hartzaileen %15.

Zerrenda horren kopia kontrol organoen esku utzi beharko da egun horretatik aurrera.

Jakinarazpenak Zerbitzu horren bidez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen dituen erregistro eta bulegoen bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako eredu normalizatuak erabilita.

Aipatu diren epeetan jakinarazten ez bada, prestakuntza taldea “ez egintzat” joko da, salbu eta gertatu bada ezinbesteko arrazoiengatik, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean jakinarazirik.

21.3.–Prestakuntza talde bakoitzaren prestakuntza bukatuta, 23.1 oinarrian ezarritako gehieneko epean, prestakuntza plana bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabetetan, bukatu duen prestakuntza talde bakoitzaren ziurtagiria bidaltzen ahalko da, prestakuntza bukatu duten parte-hartzaileen zerrenda eta utzi dutenena jakinaraziz. Jakinarazpenean taldea gauzatzean izandako kostu zuzenak sartzen ahalko dira.

Pertsona langabeen kasuan, lana lortzeagatik prestakuntza ekintza utzi behar izan dutenek ekintza hori bukatu dutela ondorioztatuko da, baldin eta prestakuntza ekintzaren %25 egin badute gutxienez.

21.4.–Onuradunek diruz lagundutako jarduera publikoa dela agerrarazi beharko dute. Diruz lagundutako prestakuntza ekintzen hedapenarekin eta garapenarekin lotutako jarduketa guztietan Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren logotipoa erakutsi beharko dute gutxienez; horrekin batera, martxoaren 12ko TIN/687/2010 Aginduaren V. eranskinean ezarritako elementuak agertuko dira (Ministerioko eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren irudiak). Horiek guztiak lehentasunezko tokian jarriko dira, eta ez dira inola ere entitate sustatzaile nahiz antolatzailearen ikurra baino txikiagoak izanen. Betiere proportzioak eta jatorrizko gama kromatikoa errespetatuko dira.

21.5.–Onuradunak 8.5 oinarrian ezarritako lehentasunezko kolektiboen parte-hartzaileen portzentajea (diru-laguntzak emateko ebazpenean zehaztuta) bete beharko du. Hori ez betetzeagatik sortzen diren ondorioak 26. oinarrian aurreikusitakoak dira.

21.6.–Langabeen partaidetza deialdi honen 8.1.e) oinarrian ezarritakoa izanen da.

21.7.–Onuradunak konpromisoa hartzen du prestakuntza ekintzak hedatzeko behar den informazioa emateko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zehazten duen formatuan.

22.–Prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola.

22.1.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bere eskumenen barnean, arau honen bidez diruz laguntzen diren ekintzen ebaluazio, kontrol eta jarraipen eginkizunak burutzen ahalko ditu. Horretarako, entitate onuradunei edozein agiri eskatu eta/edo kanpoko auditoretza egiten ahalko die, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren arabera, eginkizun horiek burutzeko bidezko bada.

Era berean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza guztiaren kanpoko ebaluazioa egiten ahalko du, enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistema hobetzeko asmoz.

22.2.–Eskaintzako prestakuntza plana gauzatzeko ardura duten entitateek beren prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa eta kontrola eginen dituzte.

Horretarako, onuradunek lagin adierazgarria erabili behar dute, prestakuntza jaso dutenen taldeen %5ekoa, gutxienez. Lagin horrek prestakuntza planeko ekintzak beteko ditu, kasuan kasuko eremuan lehentasuna dutenak nahiz zeharkakoak, bai eta planean agertzen diren ikaskuntzaren modalitateak ere.

Garatuko diren jarduketen artean, honako hauek daude:

a) Kontrol jarduketak:

Alderdi hauei dagokienez, denbora errealean prestakuntza modu egokian ematen dela egiaztatzea: lokalak, irakasleak, ordutegia, programaren egokitasuna, etab.

Prestakuntza zentroek betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duten agirien egiaztapena: bertaratzearen kontrola, prestakuntzaren doakotasuna, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren/Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren publizitatea, besteak beste.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egin behar diren tramiteak eta egin behar zaizkion komunikazioak betetzen diren egiaztatzeko barne-kontroleko bisitak, prestakuntza plana antolatzen edo kudeatzen den bulegoetara.

Aurrekoen osagarri den beste edozein jarduketa, telefonozko errekerimenduak, zirkularrak bidaltzea edo bestelako baliabideak erabilita.

b) Ebaluazio jarduketak.

Parte-hartzaileek prestakuntza ekintza bakoitzaren bukaeran prestakuntza ekintzen kalitateari buruz bete behar duten galde-sorten azterketa eta ustiapena.

Entitate onuradunek prestakuntza planen eraginkortasuna, efizientzia eta kalitatea segurtatzeko egokitzat jotzen duten beste edozein jarduketa egiten ahalko da.

c) Ebaluazio eta kontroleko memoria.

23.3 oinarrian ezarritako justifikazio-jarduketako memoriari dagokionez, honako hauek eduki beharko dituen emaitza-txosten bat aurkeztuko da:

Ebaluazioaren eta kontrolaren arloan egindako jarduketen deskribapena. Jarduketak burutzeko beharrezkoak izan diren giza baliabideen eta baliabide material eta teknikoen zerrenda.

Halaber, emaitzen txostenean aurkeztu beharko dira egindako ebaluazio eta kontrol jarduketetan ateratako ondorio eta gomendio nagusiak.

22.3.–Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenaren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat, entitate onuradunak Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean arituko dira prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatzeko galde-sorta banatzen eta parte-hartzaileen eskura jartzen, besteak beste. Ebazpen horren bidez, enplegurako prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatzeko galde-sortak argitaratu ziren.

Parte-hartzaileek galde-sorta bete ondoren, entitate onuradunek haiek zaindu, grabatu eta tabulatuko dituzte.

Entitate onuradunek, ebaluazio eta kontroleko memoriaren esparruan, parte-hartzaileen galde-sorta guztien grabazioa eta tabulazioa gehitu beharko dute, egin diren prestakuntza ekintzen kalitatea aztertu ahal izateko. Galdesortan jasotako galdera bakoitzaren tabulazioa plan bakoitzeko prestakuntza ekintzak antolatzen diren talde bakoitzeko bana aurkeztuko da, eta plan osoari buruzko beste bat ere bai. Grabazio eta tabulazio hori dituen fitxategiaren edo fitxategien kopia euskarri informatikoan bidaliko da.

Galdesortako datuen ustiapena ere aurkez daiteke, non azalduko baitira lortutako emaitza nagusiak eta atera diren ondorioak.

22.4.–Oinarri honetako 2. eta 3. ataletako jarduketetarako, justifikatutako diru-laguntzaren %3 bitarte erabili beharko dute entitate onuradunek, 8.000 euroko zenbatekoa gainditu gabe.

22.5.–Ebaluaziorako eta kontrolerako jarduera horiek betetzen ez badira, honako murrizketa hauek izanen dira:

–Ebaluazioaren datuak igortzen ez badira, prestakuntza jarduera gauzatzearen kontzeptuan justifikatutako kopurua murriztuko da 22.4 oinarrian ezarritako gehieneko zenbatekoaren %50, kontuan hartuta eskuratu den diru-laguntza.

–Kontrolerako jarduerak ez betetzea %50 baino portzentaje handiagoa bada (kontrolatutako taldeak %2,5 baino gutxiago), prestakuntza jarduera gauzatzearen kontzeptuan justifikatutako kopurua murriztuko da 22.4 oinarrian ezarritako gehieneko zenbatekoaren %50, kontuan hartuta eskuratu den diru-laguntza.

–Kontrolerako jarduerak ez betetzea %50 baino txikiagoa bada (kontrolatutako taldeak %2,5 baino gehiago), justifikatutako kopurua murriztuko da ez betetze horren proportzioan.

–Ebaluazio eta kontroleko memoria aurkezten ez bada, prestakuntza jarduera gauzatzearen kontzeptuan justifikatutako kopurutik kenduko da 22.4 oinarrian ezarritako gehieneko zenbatekoa, kontuan hartuta eskuratu den diru-laguntza.

Edonola ere, ebaluazio eta kontroleko jarduerak, oro har, osorik edo zati batean ez betetzeagatik aplikatuko den murrizketak ez du gaindituko 22.4 oinarrian ezarritako gehieneko zenbatekoa, kontuan hartuta eskuratu den diru-laguntza.

VI

Justifikazioa

23.–Diru-laguntzaren justifikazioa.

23.1.–Diru-laguntzen justifikazioa martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat tramitatuko da, eta onuradunak hiru hilabeteko epean, gehienez ere, aurkeztu beharko du, prestakuntza plana bukatu eta biharamunetik hasita.

Aipatutakoa galarazi gabe, 2015eko abenduaren 31 izanen da kontu justifikagarria aurkezteko azken eguna, zeinak ordainagirien edo kontabilitateko dokumentuen zerrenda jasoko baitu egindako gastuak eta horiek ordaindu direla frogatzeko. Dena dela, 2016ko otsailaren 5a arte aurkezten ahalko da 2015eko abenduaren 31rako aurkeztu eta ordaindu diren nominei dagozkien Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketaren, PFEZaren ordainketaren eta auditorearen txostenaren ordainketaren justifikazioa.

Oinarri honetan aurreikusitako justifikazioa martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren II. eranskinean ezarritako irizpide, baldintza eta betebeharrekin bat eginen da; bertan sartzen dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak, kontuan hartuta zeharkako kostuak ez direla izanen egindako eta justifikatutako prestakuntza jardueraren kostu osoaren %10 baino gehiago, martxoaren 22ko 4/2015 Errege Lege Dekretuak zehazten duenaren arabera.

23.2.–Aurreko atalean aurreikusitako ondorioetarako, onuradunak justifikazio kontu bat aurkeztuko du Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, ezarritako baldintzak bete dituela eta diru-laguntza emateko ebazpenean ageri ziren helburuak lortu dituela frogatzeko. Justifikazio kontu hori gastuen frogagiriak edo auditorearen txostena emanez aurkez daiteke, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

23.3.–Justifikazio kontua gastuen frogagirien bidez aurkezten denean, onuradunak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu inprimaki normalizatua erabiliz:

a) Diru-laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena. Memoria osatuko dute prestakuntza plana bukatu izanaren ziurtagiriak, prestakuntza ekintza bakoitza gauzatu izanaren ziurtagiriak eta egindako kontrol eta ebaluazio jarduketek.

b) Prestakuntza jardueren kostua frogatzeko memoria ekonomikoa, honakoak bilduko dituena:

b.1) Prestakuntza egitean izan diren eta diruz laguntzen ahal diren gastuen zerrenda sailkatua.

b.2) Diruz lagundutako prestakuntza ekintzen kostuak frogatzeko agiriak.

Horri dagokionez, kostuak fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten agirien bidez frogatuko dira edo aurreko letrako gastuetarako administrazio eragina dutenen bidez eta, gainera, halakorik badaude, ordainketa frogatzen duten agirien bidez, alegia, banku-agirien edo ordainketen benetakotasuna frogatzen duten bestelako agirien bidez.

Fakturetan zerbitzuak edo kontzeptuak zehatz azalduko dira. Zuzeneko kostuen frogagirien kasuan, fakturatutako kostuak zein espedienteri egozten zaizkion, horren zenbakia jarri beharko da. Onuradunak datu hori azaltzeko zigilua jar dezake fakturaren jatorrizkoan, hornitzaileak faktura ematean jarri ez badu.

Atal honetan aipatutako dokumentazioak jatorrizkoa edo kopia konpultsatua izan behar du, eta beharrezkoa bada, aurreko lerroaldean aipatzen den zigilua jarriko da lehenbizi. Dokumentazio horren ordez, auditore baten ziurtagiria aurkezten ahal da; bertan, entitateak diru-laguntzari egozten dizkion fakturak eta dagozkien ordainketa agiriak aipatuko dira; betiere, lehen adierazitako informazioa zehazten dutela.

b.3) Jaso arren erabili ez den diru-laguntza zatia Nafarroako Enplegu Zerbitzuari itzuli izanaren frogagiria eta, hala denean, aplikatu ez diren etekin finantzarioena.

b.4) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru-laguntzen edo diru-sarreren zerrenda zehatza, zenbatekoa eta haren jatorria adierazita, halakorik bada.

c) Eskatu beharko liratekeen hiru eskaintzak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikulua aplikatuz, salbu eta onuradunak Enplegua Hobetu eta Handitzeari buruzko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatutakoari heltzen badio.

Kasu horretan, ulertuko da onuradunak hor ezarritakoa bete duela modu arrazoituan frogatzen badu hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela, kontuan harturik prestakuntza ekimenak eta horiek garatzeko esparrua. Justifikaziorako beste bide batzuk erabili ahal izatea galarazi gabe, aurrekoa jarraian adierazitako aukeraren baten bidez frogatzen ahalko da:

–Merkatuan dauden pareko operazio errealen prezioen metodoa: merkataritzako trafikoan balio duen euskarriko agiriak aurkeztuz frogatu beharko da merkatuan pareko eta antzeko eragiketak daudela, diru-laguntzaren xede den eragiketaren ekonomia eta eragimena agerian uzten dutenak.

–Garai bereko aurrekontuen deflaktazio metodoa: onuradunak antzeko operazio alderagarrien egungo aurrekontuak aurkeztu ahal izanen ditu, kontratazioa egin zenetik alderdi hau frogatu bitarte izandako KPIaren gorabeherarekin zuzenduta (deflaktatuta), agerian utziko dutenak kontratazioa eragimenez eta ekonomiaz egin zela.”

23.4.–Onuradunak auditorearen txostenaren bidez aurkezten duenean justifikazio kontua, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduko 74.1 artikuluan xedatutakoa betetzen badu, aurreko atalean aurreikusitako dokumentazioa eman beharko du, arau honetako 3.b.2) atalean aipatzen dena izan ezik (Diruz lagundutako prestakuntza ekintzen kostuak frogatzeko agiriak).

Onuradunak izendatuko du auditorea. Hori Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean jardunean dagoela agertu beharko da, proposatzen zaizkion jardun eta gainbegiratze arauak bete beharko ditu, eta bere txostena ebazpen honen IV. eranskineko ereduan ageri diren edukiari eta esparruari buruzkoa izanen da.

Entitate onuradunek diru-laguntzaren zati bat erabiltzen ahalko dute auditorearen txostenaren ondoriozko gastuak konpentsatzeko: justifikatutako diru-laguntzaren %2 gehienez ere eta ez 8.000 euro baino gehiago.

23.5.–Halaber, prestakuntzaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatzeko jarduketei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da, 22. oinarrian aipatutako moduan.

VII

Betebeharrak eta itzulketa

24.–Onuradunen betebeharrak.

24.1.–Oinarri hauetan jasotzen diren eta eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta gainerako arau aplikagarriek eskatzen dituzten betebeharrez gain, pertsona juridiko eta entitate onuradunek, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen dituztenean eta honako bi inguruabar hauek ematen direnean:

–Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

–Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Ondorio horietarako, bi baldintza horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek ondotik zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, entitatearen legezko ordezkariak sinatua, modu telematikoan Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari zuzenduta, hilabeteko epean diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarri bezala:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

24.2.–Entitateak gardentasunerako betebeharra bete behar ez badu, aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du, aipatutako epean.

25.–Diru-laguntzaren itzulketa.

25.1.–Deialdi honetan ezarritako baldintza eta betebeharrak eta gainerako arau aplikagarriak betetzen ez badira, ezta emate-ebazpenean ezarritako baldintzak ere, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako diru-laguntza osorik edo hein batean itzuli beharko da, ondoriozko berandutza-interesekin batera (ordainketa agindu eta itzulketa bidezkoa dela erabakitzen denera bitartekoak).

25.2.–Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeen maila honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Ez-betetzea erabatekoa bada:

Diru-laguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea erabatekoa bada, emandako diru-laguntzaren %100 itzuli beharko da. Ez-betetzea erabatekotzat hartuko da, baldin eta diruz lagundutako jardueran ez bada helburuen %35 bete, honela neurturik: prestakuntza-orduen kopurua bider prestatutako ikasle kopurua.

b) Ez-betetzea hein batekoa bada:

Diru-laguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea hein batekoa bada, emandako diru-laguntza hein batean itzuli beharko da. Aurreko lerroaldean aipatutako adierazlea %35etik %100era bitarte bete bada, diru-laguntzari ez-betetzearen portzentaje hori kenduko zaio, betiere gastuak behar bezala justifikatu badira.

25.3.–Aurreko lehenengo atalean dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean ofizioz hasiko da dirua itzultzeko prozedura, ezarritako prozedurarekin bat eta, bidezko bada, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

25.4.–Orobat, aurreko oinarrian aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badira, emandako diru-laguntza osorik itzuli beharko da.

25.5.–Atal honetan ezarritako itzuli beharrak ez du galarazten Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei buruz ezarritakoa.

26.–Baremoan puntuatutako baldintzak ez betetzea.

Baremoko zenbait ataletan entitate eskatzaileak konpromisoa hartzen du planeko ekintzetan kolektibo jakin batzuetako pertsonak hartzeko, halako portzentaje batean. Plana gauzatu eta gero ikusi bada benetako portzentajea konpromisokoa baino txikiagoa dela ez betetze bat izanen da. Ez betetze tasa (ET) bi portzentajeen arteko aldea da. Ez betetzeak ekarriko du plan osorako justifikatutako kopurua murriztea. Murrizketa kalkulatuko da ondotik datozen puntuetan azaltzen den moduan.

26.1.–Prestakuntza planaren balorazio teknikoan duen eragina edozein dela ere, plan osorako justifikatutako kopuruaren murrizketa bat ezartzen da, baremoko 17.1.b) eta 17.4.b) atalak ez betetzeagatik. Ez betetze tasa (ET) 5 edo gutxiago bada, ez da murrizketarik eginen.

Murrizketa = ET*0,4 - 2

26.2.–Halaber, plan osorako justifikatutako kopuruaren murrizketa bat ezartzen da, baremoko 17.2.b.1), 17.2.b.2), 17.3.b.1) eta 17.3.b.2) atalak ez betetzeagatik. Ez betetze tasa (ET) 5 edo gutxiago bada, ez da murrizketarik eginen.

Murrizketa = ET*0,2 - 1

27.–Epeak.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48. artikuluarekin bat, epeak egun baliodunetan zenbatuko dira, espresuki besterik adierazi ezean.

28.–Datuak babestea.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren ondorioetarako, ebazpen honetan arautzen diren prestakuntza ekintzak jasotzen dutenen eta haiekin lotura dutenen datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea Nafarroako Enplegu Zerbitzua izanen da, ekintzen eskaeran, kudeaketan, finantzaketan, kontrolean, jarraipenean eta ebaluazioan. Dagozkion fitxategien titulartasuna publikoa izanen da.

Aurreko atalean aipatutako datu pertsonalak beharrezkoak badira prestakuntza ekintzen eta diru-laguntzen eskaeran, kudeaketan, finantzaketan, kontrolean, jarraipenean eta ebaluazioan, ez da beharrezkoa izanen ukituen baimena datu horiek biltzeko (zuzenean edo diru-laguntzen onuradunek egindako jakinarazpenen bidez), ezta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eginen duen tratamendurako ere.

Ulertuko da datu pertsonalen tratamenduaren erantzuleak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako informazio betebeharrak, bereziki 5. artikulukoak, bete dituela informazio hori diru-laguntzaren onuradunari jakinarazi badio. Onuradunak, aldiz, prestakuntza ekintzen jasotzaileei igorriko die informazioa, baita ekintzen eskaeran, kudeaketan, finantzaketan, kontrolean, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzen duten guztiei ere. Horretarako, informazio egokia sartuko da datu pertsonalak eskuratzeko dokumentazioan edo formularioetan.

29.–Diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Prestakuntza Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Atarian (www.navarra.es), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

30.–Prestakuntza espezialitateen fitxategia.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2010eko martxoaren 12ko Ebazpenaren xedapen gehigarri bakarrarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzua Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan arituko da batik bat lanean ari diren pertsonentzako prestakuntza planei (gauzatu edo gauzatzen ari direnei) dagozkien espezialitateak fitxategian sartzen, haiek baliozkotu eta kodetu ondoren. Ebazpen horren bidez, espezialitate berriak prestakuntza espezialitateen fitxategian sartzeko prozedura ezarri zen.

31.–Prestakuntza zentro eta entitateak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeari lotuta ez dauden prestakuntza ekintzetan deialdi honen babesean parte hartzen duten prestakuntza zentro eta entitateei ez zaie aplikatuko Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2010eko uztailaren 29ko Ebazpena.

32.–Administrazio errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Parte hartzeko eskaera. 2014ko prestakuntza planak (PDF).

III. ERANSKINA

Batik bat lanean ari diren pertsonentzat diren prestakuntza planetan aurreikusitako prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileek bekak eta laguntzak jasotzeko eskaera. 2015 deialdia (PDF).

IV. ERANSKINA

Auditorearen txosten ekonomikoa

Auditorearen txostenak alderdi eta eduki hauei buruzko irizpen bat jasoko du:

–Onuradunak bete beharreko baldintzak, bai diru-laguntzari buruzko araudian bai onuradunari ezartzen zaizkion betebeharrei buruzko dokumentazioan jasotakoak.

–Justifikazio kontuari buruz egindako egiaztapenen adierazpen espresa, haiek labur adierazita. Prozeduraren eta egindako lanen deskripzioa.

–Onuradunak aurkeztutako justifikazio kontuaren egiaztapena, diru-laguntza arautzen duten oinarrietan adierazitako elementu guztiak dituela egiaztatzeko.

–Justifikazio kontua horretarako behar adina ahal dituen pertsona batek izenpetu duela egiaztatzea.

–Jarduketa memorian dagoen informazioa eta justifikazio ekonomikorako aurkeztutako agiriak bat datozen aztertzea.

–Egiaztatzea ea memoria ekonomiko laburtuan jasotako informazioa oinarritua dagoen diruz lagundutako jardueraren gastuen zerrenda sailkatuan, identifikaturik gastu bakoitzaren hartzekoduna, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data zehaztuta dakarren zerrenda.

–Onuradunak jarduera gauzatzeko egindako gastu guztiek diruz lagundutako jardueraren izaerarekin lotura argia dutela egiaztatzea, baita jarduera justifikatzeko finkatutako epearen barruan ordaindu direla ere.

–Onuradunak aurreko e) paragrafoan aipatutako zerrendako gastuen eta ordainketaren jatorrizko frogagiriak dituela egiaztatzea, baita agiri horiek onuradunaren kontabilitate erregistroetan islatu direla ere.

–Honako hauei buruzko informazio zehatza duten egiaztapenak:

–Jarduerari egotzitako zeharkako kostuak.

–Azpikontratazioari dagozkion alderdiak, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 26. artikulua aplikatuz.

–Aukeratutako hornitzailea, diruz laguntzen ahal den gastua 30.000 eurotik gorakoa bada obren kasuan, edo 12.000tik gorakoa, ekipamenduko ondasunez hornitu bada edo zerbitzuak eman badira, aipatu foru legearen 28. artikulua aplikatuz.

–Kostuen sailkapena.

–Auditoreak atzemandako egintzak, duten garrantziagatik interesgarritzat jotzen direnak organo kudeatzailearentzat eta ez direnak bakar-bakarrik onuradunak bete gabe utzitako araudia edo diru-laguntza jasotzeko ezarritako baldintzak.

–Zeharkako gastuak jardueraren ekitaldiari egozteko erabili den banaketa sistema zuzena eta proportziozkoa dela eta kontabilitatearen arloan oro har onartutako printzipio eta arauekin bat datorrela egiaztatzea.

–Gastu guztiek deialdiaren baldintzak eta Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak betetzen dituztela egiaztatzea.

–Deialdian eta Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean azpikontratazioaren arloan jasotzen diren xedapenak betetzen direla egiaztatzea.

–Onuraduna entitate edo pertsona juridikoa bada, Foru Komunitateko Administraziotik urte naturalean lortutako diru-laguntzek irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluan adierazitako inguruabarrak betetzen ote dituzten egiaztatzea, gardentasun betebeharrari lotu gabeko aitorpena aurkeztuz gero; foru dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen ditu.

–Onuradunaren adierazpenen gutuna lortzea, justifikazio kontua izenpetu zuen pertsonak sinatuta.

–Egiaztatzea Balio Erantsiaren gaineko Zerga berreskuragarria ez dela, inongo kasutan, frogatutako gastuetako zenbateko handienaren gisan sartu.

Txostena egiten duen auditorea onuradunak aukeratuko du, baina Kontabilitatearen eta Kontu Auditoriaren Institutuaren mendeko Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean jardunean dagoela agertu beharko da, eta proposatzen zaizkion jardun eta gainbegiratze arauak bete beharko ditu. Txostenaren kostua diruz lagundu daiteke, justifikatutako diru-laguntzaren %2ra arte, eta gehienez ere 8.000 euro.

Auditorearen txostena osorik aurkezten ez bada, entitateari eskatuko zaio txosten hori zuzen dezala 15 egun balioduneko epean. Ez bada ezarritako epean hura zuzentzen, txostena ez da finantzatuko, eta akatsa duten gaiak ere ez dira finantzatuko, non ez diren, aurretik ezarritako epean, haiek justifikatzen aurreikusitako beste bitarteko baten bidez eta ez dituen organo kudeatzaileak baliozkotzen.

Justifikatutako gastua ez bada iristen kontura edo aldez aurretik ordaindutako guztizko zenbatekora, NEZaren aldeko diru-sarreraren frogagiria aurkeztu beharko da, kontura edo aldez aurretik ordaindutako zenbatekotik justifikatutako zenbatekora doan aldearekin, likidazio ebazpenean ezartzen dena ukatu gabe.

Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

Justifikazio euskarrien azterketa

Auditoreak, justifikazio euskarriak aztertzean, euskarri mota bakoitzari dagozkion irizpide eta eskakizunak hartu beharko ditu kontuan, zeinak SPEEk onetsitako kostuen jarraibide eta inprimakietan adierazita eta Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioaren web orrian argitaratuta baitaude, horien balio formalari dagokionez.

Justifikazio euskarrian frogatutako gastu bakoitza alderatu beharko da eskatzaileak inprimakietan ezarritako laburpen agirian frogatutako prestakuntza jarduerarekin.

Euskarri horiei dagozkien ordainketak benetan egin direla ere egiaztatu beharko du, bai eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.3 eta 28.3 artikuluetan ezarritakoa bete dela ere.

Egotzitako eta justifikatutako kostuen arteko aldea azaldu beharko du, justifikazio euskarriak eta ekintzak edo taldeak adierazita, eta emaitzen azterketarako aipagarria iruditzen zaizkion oharrak erantsiko ditu.

Edozein modutan ere, txosteneko atal bakoitzerako aztertutako kostuen zenbatekoak kasuan kasuko atalean aurkeztutako kostu guztiak hartu beharko ditu.

Txostenaren edukia

Erreferentziako arauan adierazitakoaz gain, auditorearen txostenak honako hauek eduki beharko ditu:

–Deialdiaren identifikaziorako datuak:

–Espedientearen zenbakia:

–Eskatzailea:

–Emandako diru-laguntza:

–Aurkeztutako justifikazio euskarrien azterketaren emaitza ekonomikoa:

Kapitulu bakoitzean, egotzitako gastuak onartu ez izanaren arrazoiak azalduko dira.

–Egotzitako kostuak Onartutako kostuak:

–Kanpoko fakturazioa:

–Barneko langileen gastuak:

–Amortizazioak:

–Gastu orokorrak (argia, ura, telefonoa...):

–Kostuak, guztira:

Azkenik, egintza aipagarririk atzematen ez denean, adierazpen hau eginen da: “Egindako lanaren ondorioz, jakinarazten zaizue ez dugula/dudala hauteman araudi aplikagarria edo ........ri (adierazi diru-laguntzaren onuraduna) ezarritako baldintzak ez betetzea ekar dezakeen egintzarik edo inguruabarrik, diru-laguntza jasotzeko”.

Bestela, egintza aipagarririk atzematen denean, honako paragrafo hau sartu beharko da: “Egindako lanaren ondorioz, jakinarazten zaizue badela araudi aplikagarria edo ........ri (adierazi diru-laguntzaren onuraduna) ezarritako baldintzak ez betetzea ekar dezakeen egintzarik edo inguruabarrik, diru-laguntza jasotzeko”.

Ohar orokorrak

Entitatearen izena:

Auditorearen izen-deiturak:

Data eta sinadura:

Oharra: txosten honek entitate auditorearen zigilua izanen du, kasua bada, eta jarduketa txostenaren eta txosten ekonomikoaren laburpen-inprimakiekin batera aurkeztuko da.

V. ERANSKINA

Lehentasunezko prestakuntza ekintzak sektorearteko planetan
(12.a oinarria)

EKINTZAREN IZENA

GUTXIENEKO ORDU KOPURUA

KOMUNIKAZIOA

20

GATAZKAK KONPONTZEA

20

TALDEKO LANA

30

PROIEKTUAK KUDEATZEA

30

BILERAK BIDERATZEA

20

ALDAKETARA EGOKITZEA, MALGUTASUNA

20

EZAGUTZAREN KUDEAKETA

10

OINARRIZKOA ABILEZIA SOZIALAK

40

JENDAURREAN HITZ EGITEA: AURKEZPEN ERAGINKORRAK

20

BERRIKUNTZA ETA SORMENA

30

ADIMEN EMOZIONALA

30

MOTIBAZIOA, EKIMENA, LIDERGO PROFESIONALA

30

TXOSTENAK PRESTATZEA ETA AURKEZTEA

20

BEZEROARENTZAKO ORIENTAZIOA

20

EMAITZETARAKO ORIENTAZIOA

20

ATZERRIKO HIZKUNTZA NAZIOARTEKO MERKATARITZARAKO

50

INGELESA A1 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

INGELESA A2 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

INGELESA B1 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

INGELESA B2 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

ALEMANA A1 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

ALEMANA A2 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

ALEMANA B1 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

ALEMANA B2 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

FRANTSESA A1 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

FRANTSESA A2 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

FRANTSESA B1 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

FRANTSESA B2 EUROPAKO ERREFERENTZIA ESPARRUA

100

MERKATARITZAKO ABILEZIAK KOMERTZIALAK EZ DIRENENTZAT

40

BEZEROARENTZAKO ARRETA

20

SALTZEKO TEKNIKAK

40

SALMENTA PROZESUAREN ANTOLATZEA

20

MERKATARITZA-KUDEAKETA

40

BEZEROEN KUDEAKETA

40

MERKATARITZA ELEKTRONIKOA

40

FRANKIZIAK ETA ONLINE DENDAK

20

MARKETINA INTERNETEN

20

SOCIAL MEDIA MARKETING ESTRATEGIAK

20

BILATZAILEETAKO POSIZIONAMENDURAKO ESTRATEGIAK (SEO)

20

KOMUNIKAZIO EREDU BERRIAK: TRESNAK 2.0

20

KONTABILITATEA

40

FISKALITATEA

40

FINANTZAK FINANTZARIOAK EZ DIRENENTZAT

20

KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA ETA FINANTZARIOA

40

KUDEAKETA FINANTZARIOA ETA ADMINISTRATIBOA MIKROENPRESENTZAT

40

FINANTZEN KUDEAKETA

40

LANGILEEN KUDEAKETA

40

COACHING

40

KANPOKO MERKATARITZA

60

KANPOKO MERKATARITZA: DOKUMENTAZIOA ETA ORDAINKETAK

20

NAZIOARTEKO FINANTZAKETA

20

NAZIOARTEKO MERKATUEN INFORMAZIO SISTEMAK

20

NEGOZIAZIOA ETA NAZIOARTEKO SALEROSKETA

20

NAZIOARTEKO MERKATARITZAREN KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

40

ORGA JASOTZAILEAK

25

BILTEGIAREN KUDEAKETA

20

LOGISTIKAREN KUDEAKETAKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK

20

LOGISTIKARAKO TEKNIKAK

20

HORNITZEKO LOGISTIKA

20

STOCKAK KUDEATZEA

20

INFORMATIKAREN ETA ALFABETATZE DIGITALAREN HASTAPENAK

30

INTERNETEN ETA POSTA ELEKTRONIKOAREN HASTAPENAK

20

MICROSOFT OFFICE

40

OUTLOOK

10

ACCES

20

EXCEL

20

WORD

20

MICROSOFT POWERPOINT

20

PREZI

20

KUDEAKETARAKO APLIKAZIO INFORMATIKOAK: KONTABILITATEA, FAKTURAZIOA. NOMINAK

20

AUTOEDIZIOA

40

WEB ORRIAK DISEINATZEA

20

DISEINU GRAFIKOA

20

BIDEO DIGITALAK EDITATZEA

30

INDUSTRIA DISEINUA

40

WEB 2.0 SARE SOZIALAK

20

CLOUD COMPUTING

30

KOMUNIKAZIO DIGITALA ETA NETWORKING INTERNETEN

20

ZUZENDARITZA-KIDE DIGITALA

60

BLOG

20

MICROSOFT PROJECT

30

CATIA

40

AUTOCAD

40

EKIPAMENDU INFORMATIKOAK MANTENTZEA ETA KONPONTZEA

20

ELEKTRIZITATEA

60

AUTOMATA PROGRAMAGARRIAK

30

SOLDADURA

70

ZENBAKIZKO KONTROLA

40

PNEUMATIKA

40

GARBIKETA

30

LANEKO ARRISKUEI AURREA HARTZEA

30

LANEKO ARRISKUEI AURREA HARTZEAREN AUDITORETZA

100

LEHEN LAGUNTZAK

20

KANPOKO DESFIBRILAGAILU ERDIAUTOMATIKOA ERABILTZEA

16

ELIKAGAIEN MANIPULAZIOA

10

SALGAI ARRISKUTSUEN MANIPULAZIOA ETA ERREPIDEKO GARRAIOA

60

GARRAIOLARIEN LANBIDE GAITASUNAREN AGIRIA

35

ZUBI-GARABIKO OPERADOREA

20

SEGURTASUNEKO ZAINTZAILEA

10

INGURUMENAREN KUDEAKETA

60

KALITATEAREN KUDEAKETA

30

PRESTATZAILEEN PRESTAKUNTZA

20

Iragarkiaren kodea: F1511402