Iragarkia
16. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 26a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
92/2014 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Sustapeneko kontseilariak emana, “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntzaren proiektua” jendaurrean egoteko fasea ebatzi, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, eta proiektua behin betiko onesten duena.
Sustapeneko kontseilariak urtarrilaren 24an emandako 19/2013 Foru Aginduaren bidez, “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko proiektua” behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko.
Jendaurreko aldia bukaturik, honako alegazio hauek aurkeztu dira:
1. alegazioa. José Luis García Urbistondo jauna, Izurdiagako Kontzejuko burua, Izurdiagako Kontzejua ordezkatuz.
1.1. Herri Zaharra deritzonaren goiko aldeko sarbidea. Alegatzen duenez, NA-7010 errepideko saihesbidea San Juan auzoarekin lotzeko bidea egokitu behar da, hura konponduz eta asfaltatuz, kontrako norabidean doazen bi ibilgailu gurutzatzeko modukoa izateko. Bidearen eta saihesbidearen arteko elkarguneari dagokionez, irizten du komeni dela itxoiteko erdiko errei bat paratzea erdibitzailean, ezkerretara biratzeko, Irurtzun-San Juan auzoaren aldera.
Erantzuna:
Alegazioa hein batean onartu da. Bidea egokitzeari dagokionez, nahastura asfaltikoekin zolatuko den plataforma bat aurreikusi da, 5 metro zabal izanen dena, eta neurri horrekin bi ibilgailu gurutzatzeko moduan egonen dira. Elkarguneari dagokionez, kontuan izanda tarte txikia dagoela horretatik errepideko saihesbidearen muturretan dauden biribilgunetaraino, mugimendu guztiak eskuineko biraketen bidez eginen dira, eta zentzua biribilgune horietan aldatuko da.
1.2. AP-15eko zubiaren azpiko malda-gainaldea. Haren iritziz, bidezkoa da NA-7010 errepideko beheko pasabideak autopistaren azpian duen malda-gainaldea kentzea, ikusbidea hobetzeko.
Erantzuna:
Ezetsi egiten da alegatutakoa. Proiektu honek helburu du trenbide-pasagunea kentzea. Eskatutako jarduketa haren esparrutik kanpo gelditzen da.
1.3. Abiadura moteltzeko elementuak. Haren iritziz, ahalik eta elementu gehien begietsi behar dira abiadura moteltzeko.
Erantzuna:
Bide-segurtasunari buruzko azterlan bat egin da, abiadura moteltzeko sistemak ezartzeko premia guztiak kontuan hartzen dituena. Beharrezko sistemak, hortaz, proiektatu dira.
1.4. Paisaiaren tratamendua. Haren iritziz, arreta jarri behar da errepideko saihesbidea egitean sortzen diren ezpondetako paisaia tratatzeko orduan eta zuhaitz autoktonoak erabiltzekoan, hura integratzeko.
Erantzuna:
Alegatutakoa onetsi da. Proiektuan beharrezko neurri guztiak biltzen dira ezpondak paisaian integratzeko eta, horretarako, landare autoktonoak baliatuko dira. Orobat, Ingurumen eraginaren adierazpenak ezarritako guztia aintzat hartzen da.
1.5. Balizko ukipen akustikoak. Haren iritziz, beharrezkoa da trazadura berriak sor ditzakeen ukipen akustiko guztiak aztertzea, tokirik sentikorrenetan bederen.
Erantzuna:
Proiektu honetarako berariaz prestatutako Ingurumen eraginaren azterlanean, saihesbidearen trazaduran sortuko diren ukipen akustikoak aztertzen dira, eta trazadurako punturik sentikorrenetan aurreikusten diren zarata mailak lortu. Azterlan horrek ondorioztatzen du ez direla gainditzen Zaratak edo dardarak sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuak zein arlo horretan aplikagarria den gainerako araudiak zehaztutako mugak.
1.6. Herri Zaharreko sarbidea Pontarrón aldean. Eskatu du alde horretan errepidearen eta etxebizitzen artean dagoen parterrea mozteko, sarrera egun den bezalakoa izan dadin.
Erantzuna:
Alegatutakoa onetsi da. Berdegunearen edo bideartearen diseinua egokitu da ibilgailuek alde horretara sartzeko dituzten beharretara.
1.7. Erreka. Alegatu denez, 5. poligonoko 31. eta 102. lurzatien arteko erreka zehazteko dago, ez baita ageri emandako dokumentazioan ibaiarekin bat egiten duela. Erreka uren norabidean bideratu behar da, ibaiaren ibilera nagusitik babestuta.
Erantzuna:
Aurkeztutako trazaduraren proiektuan, horrelako xehetasunei ez zaie zehatz-mehatz heltzen. Nolanahi ere, eraikuntzaren proiektuan, errekako fabrika obraren luzapena guztiz zehazturik dago, ibaiarekin bat egin arte.
1.8. Instalazioak. Haren irudikoz, aurreikusitako obrek egungo instalazioetan egiten diren ukipenak lehengoratu behar dituzte, kontuan izan gabe haien egoera bilduta dagoen ala ez agirietan.
Erantzuna:
Eremuan dauden zerbitzu guztien datuak sakontasunez hartu dira. Zerbitzu horiek kudeatzen dituzten enpresa eta estamentu guztiei egin zaie kontsulta, eta guztiak daude dokumentaturik. Era berean, zerbitzu horiei eusteko proposatzen diren aldaketak enpresa horiei galdetu zaizkie, eta elkarlanean konpondu.
2. alegazioa. Rubén Goñi Urroz jauna, Arakilgo alkate udalburua, Arakilgo Udala ordezkatuz.
Testu guztia aurreko 1. alegazioaren berdina da. Hortaz, han erantzun da.
3. alegazioa. Luis Miguel Beraza Ameztegui jauna eta beste batzuk.
Eskatu du egungo zuhaitzak birlandaketan sartzeko, baita aldaxka handiak ere, ahalik eta lasterren lortzeko bistarako eta soinurako pantaila bat.
Erantzuna:
Eraikuntzaren proiektuan aurreikusi da landareen pantailak sortzea, lortu nahi den helbururako egokienak diren espezie autoktonoekin: azpiegiturak bistaren eta soinuaren aldetik sortzen dituen eraginak murriztea.
4. alegazioa. Teófilo Ezcurra Lacunza jauna.
Haren iritziz, egungo egoera ekonomikoarekin, ez da premiazkoa trenbide-pasagunea kentzearen gastua, eta ez da beharrezkoa obra egitea, langen sistema automatikoak behar bezain ongi bermatzen duelako segurtasuna. Hori dela eta, eskatzen du proiektua ez egiteko.
Erantzuna:
Ezetsi egiten da alegatutakoa. Proiektua bukatuta, obra eginen da aurrekontuan dagoen diru erabilgarriak horretarako bide ematen duenean. Bestalde, ez da dudazkoa bide-segurtasuna eta erosotasuna handituko direla Izurdiagako herritarrentzat eta errepide horren erabiltzaileentzat, behin trenbide-pasagunea kenduta eta NA-7010 errepideko saihesbidea eraikita.
5. alegazioa. José Manuel Artieda Legarra jauna.
Zenbait ohar egin dizkio trazadurari:
5.1. Proposatzen du pontoi aldean lotura egitea San Juan auzoarekin, Irurtzundik joanda dagoen bidegurutzearen bidez.
Erantzuna:
Alegazioa hein batean onartu da. Erroztik joanda, bada irteera bat San Juan auzo aldera, pontoi ondoan. Hala ere, parterrearen diseinua aldatu da, sarbidea errazteko, toki hartara sartuko diren ibilgailuen beharretara egokitzeko asmoz. Irurtzundik joanda, San Juan auzoarekiko loturari dagokionez, proiektuan sarbide bat eta saihesbidearekiko elkargune bat aurreikusi dira, T formako tipologiarekin, halako eran non eskuinetara baino ezin baita biratu, zeren, ezkerretara biratzeko, biribilgune hurbiletan aldatu beharko baita zentzua. Pontoi aldean eskatutako bidegurutzea ezin da egin, ibaia ondo-ondoan baitago.
5.2. Ez da agertu auzoa eta bidea gurutzatzen dituen erreka.
Erantzuna:
Eraikuntzaren proiektuan hartu da kontuan, eta konponbidea eman zaio haren ibilguko fabrika obraren luzapenean nahiz Arakil ibaiaren bat egiten duen puntuan.
5.3. Haren iritziz, arriskugarria da San Juan auzoko oinezkoen pasabidea.
Erantzuna:
Eraikuntzaren proiektuan, pasabidearen kokapena aztertu da, baita hartan segurtasuna handitzeko behar diren seinalizazio neurriak eta/edo abiadura moteltzekoak.
5.4. Ez da onargarria 4,05 metroko lubeta bat 3,50 metroko etxebizitza baten parean, aurreko fatxada nagusitik hurbil.
Erantzuna:
Halako tamainako lubetak dituen tarte bakarra 0+360 eta 0+520 kilometro puntuen artean dago, eta beharrezkoa da trenbidea gurutzatzeko erregelamenduzko galiboekin. Tarte hori edozein etxebizitzatatik urrun dago.
5.5. Haren iritziz, onartezina da bide bat egitea zenbait finkatara joateko. Horren ordez, proposatzen du beste bazterreko bidea erabil dadila, errepidea gurutzatuta, finka horietara ailegatzeko.
Erantzuna:
Ezetsi egiten da alegatutakoa. Asmoa da finketako sarbide zuzenik ez duen errepide bat eraikitzea, proposatzen diren bezalako maniobrak saihesteko, bide-segurtasunaren oinarri-oinarrizko arauak hausten baitituzte.
5.6. Proposatzen du biribilgunea ibaitik hurbilago egitea, lurzorua goratuz, beste maila bateko pasabide batekin, saihesbidea antzinako errepidearen gainetik pasatzeko, Kontzejuaren eraikinaren parean.
Erantzuna:
Ezetsi egiten da alegatutakoa. Biribilgunerako proposatzen den kokapenak ekartzen du Arakil ibaiaren zortasun eremua okupatzea, eta hori Ur Jabari Publikoaren gaineko Erregelamenduaren kontrakoa da. Garapena ez da nahikoa egungo errepidearen gainetik pasatzeko, handik abiatuta, malda onargarri batekin. Edonola ere, 6 bat metroko lubeta bat beharko luke errepidearen gainetik, eta horrek kontra egiten dio aurreko alegazioan onargarritzat jotzen zuenari.
6. alegazioa. Manuel Forcada Huguet jauna, Autopistas de Navarra SA ordezkatuz.
Eskatu du proiektatutako errepideko 1+100 kilometro puntuaren inguruko bidea aldatzeko, haren zabalerari eusteko, eta, orobat, bidezkoa den segurtasun hesi bat jartzeko.
Erantzuna:
Alegatutakoa onetsi da. Bidea pixka bat aldatu da, puntu orotan egungo zabalerari eusteko, eta desnibel handiena duten tokietan segurtasun hesi bat jarri da.
7. alegazioa. Luis María García Gómez, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) ordezkatuz.
Adierazi du ukitutako lurretako mugak ez duela bat egiten ADIFen ondasun higiezinen inbentario orokorrarekin. Adierazi du zein den ukitutako azalera eta, halaber, ez dela bidezkoa trenbidearen jabari publikoko ondasunak desjabetzea.
Erantzuna:
Alegatutakoa hein batean onartu da. Ukitutako ondasunak okupatuko dira Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean eta harekin bat egiten duten xedapenetan ezarritakoarekin bat. Edonola ere, adierazten diren azalerak, ADIFen ondasun higiezinen inbentario orokorraren arabera lortuak, ez dira ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan jasotakoak. Izan ere, proiektuak lurzatietarako erabiltzen dituen mugak Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan dauden katastroko datuetatik datoz. Hari heltzen diogu, eta, hortaz, zuzentzat hartzen ditugu zerrenda horretan biltzen diren azalerak.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 430E/2013 Ebazpenaren bidez, proiektuaren Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen.
Eraikuntza proiektuan egindako egokitzapenen ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan izan diren aldaketak direla-eta, ukitutako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda ematen da argitara.
Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.
Horiek horrela, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat, departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko proiektua” jendaurrean egoteko fasea ebaztea, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako eta ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioetarako, xedapen zatian adierazi bezala.
2. “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntzaren proiektua” behin betiko onestea, 3.096.046,96 euroko aurrekontuarekin (BEZa kanpo), baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, eranskinean jasotzen dena.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.
4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, alegatzaileei, Arakilgo Udalari eta Izurdiagako Kontzejuari, eta horiek premiatzea iragarki oholean argitara dezaten.
5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2014ko abenduaren 22an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.
ERANSKINA “Zaragoza-Altsasuko linearen 202/497 k.p.an, Izurdiagako udal mugapean, trenbide pasagunea kentzeko” proiektua Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua. |
FINKA ZK. | JABEA ETA HELBIDEA | DESJ. AZALERA | KATASTROA | LUR MOTA | |
Pol. | Lurz. | ||||
ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA) | |||||
IZU 001 | Alsua Araolaza, Miguel. San Juan kalea, 10 (Izurdiaga) | 38 | 5 | 226 | Makalak |
IZU 002 | Erro Argaña, Margarita. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga) | 61 | 5 | 380 | Makalak |
IZU 003 | Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun) | 388 | 5 | 227 | Makalak |
IZU 004 | Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun) | 131 | 5 | 228 | Makalak |
IZU 005 | Díaz Espuela, Nuria. Artzaintsa Jainkotiarra, 11-7. D (Antsoain) Arteaga Urrutia, Dei. Kaputxinoen kalea, 1-3. B (Iruña) | 181 | 5 | 229 | Laborantzako lehorreko lurra |
IZU 006 | Erro Argaña, Margarita. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga) | 134 | 5 | 230 | Laborantzako lehorreko lurra |
IZU 007 | Larumbe Aizcorbe, Manuel. San Pedro kalea (Aginaga) Larumbe Aizcorbe, Juan Félix. San Pedro kalea (Aginaga) | 132 | 5 | 231 | Laborantzako lehorreko lurra |
IZU 008 | Senosiain Goñi, Jose Luis. San Juan kalea, 17 (Izurdiaga) | 215 | 5 | 383 | Makalak |
IZU 009 | Lazcoz Erro, María Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria) Lazcoz Erro, Agustín Francisco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C (Donostia) | 219 | 5 | 232 | Makalak |
IZU 010 | Hervás Juarez, Agustín. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga) Fernández Pascal, Ana María. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga) | 400 | 5 | 434 | Makalak |
IZU 011 | Garbayo Ibero, Maite. Irunlarrea kalea, 38 - 7. D (Iruña) | 401 | 5 | 433 | Makalak |
IZU 012 | Senosiain Ortiz, Gregorio. San Juan kalea, 3 (Izurdiaga) | 216 | 5 | 234 | Hiri lurzorua |
IZU 013 | Ezcurra Esquisabel, Francisco Javier. Colonia San Miguel kalea, 9 (Izurdiaga) | 73 | 5 | 235 | Hiri lurzorua |
IZU 014 | Izurdiagako Kontzejua. San Juan kalea, 2 (Izurdiaga) | 631 | 5 | 1 | Hiri lurzorua |
IZU 032 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril) | 102 | 5 | 91A | Hiri lurzorua |
IZU 033 | Ibero Dorronsoro, Ana Maria. Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga) | 788 | 5 | 70B | Laborantzako lehorreko lurra |
IZU 034 | Amaztegui Arraiza, Máximo. Geltokiko auzoa, 32 (Izurdiaga) | 31 | 5 | 71 | Hiri lurzorua |
IZU 035 | Osacar Izco, Igor. Geltokiko auzoa, 28, 2, ezkerra (Izurdiaga) | 18 | 5 | 75 | Hiri lurzorua |
IZU 036 | Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun) | 31 | 5 | 77 | Hiri lurzorua |
IZU 037 | Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña) Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare) | 34 | 5 | 287 | Elkorra |
IZU 038 | Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña) Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare) | 89 | 5 | 334 | Elkorra |
IZU 039 | Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña) Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare) | 555 | 5 | 410 | Elkorra |
IZU 040 | Muguerza Zubieta, Eusebio. Eskirotz kalea, 29 (Iruña) | 942 | 5 | 379A | Laborantzako lehorreko lurra |
IZU 041 | Muguerza Zubieta, Eusebio. Eskirotz kalea, 29 (Iruña) | 1.782 | 5 | 379B | Larreak |
IZU 042 | Muguerza Zubieta, Eusebio. Eskirotz kalea, 29 (Iruña) | 12 | 5 | 379C | Eraikuntza |
IZU 043 | Olaechea Iribarren, Jose Fermin. Eneko Aritza kalea, 21-6. B (Izurdiaga) Olaechea Iribarren, Jesús. San Miguel kalea, E-38, 2 (Izurdiaga) | 4.508 | 5 | 378B | Larreak |
IZU 044 | Olaechea Iribarren, Jose Fermin. Eneko Aritza kalea, 21-6. B (Izurdiaga) Olaechea Iribarren, Jesús. San Miguel kalea, E-38, 2 (Izurdiaga) | 4575 | 5 | 378A | Laborantzako lehorreko lurra |
IZU 045 | Ruiz-Erenchun Gastesi, Jaime. Geltokiko auzoa, 11 (Izurdiaga) | 85 | 5 | 377 | Larreak |
IZU 046 | Senosiain Ortiz, Gregorio. San Juan kalea, 25 (Izurdiaga) | 2.148 | 5 | 375A | Belardia |
IZU 047 | Senosiain Ortiz, Gregorio. San Juan kalea, 25 (Izurdiaga) | 291 | 5 | 375B | Larreak |
IZU 048 | Ibero Dorronsoro, Ana Maria. Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga) | 3.226 35 | 5 5 | 372A 372D | Belardia Larreak |
IZU 049 | Ortega Brun, Francisco Manuel. Telleria kalea, 1 (Errotz) Marugán Candelas, Ignacio. Crer Muixaro kalea, 4 (Girona) | 285 | 5 | 369 | Belardia |
IZU 050 | Lazcoz Erro, Agustin Fco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C (Donostia) Lazcoz Erro, María Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria) | 5.220 | 5 | 368A | Laborantzako lehorreko lurra |
IZU 051 | Lazcoz Erro, Agustin Fco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C (Donostia) Lazcoz Erro, María Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria) | 425 | 5 | 368B | Larreak |
IZU 052 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril) | 438 | 5 | 365C | Larreak |
IZU 054 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril) | 344 | 5 | 365F | Elkorra |
IZU 054.1 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril) | 175 | 5 | 365D | Larreak |
IZU 055 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril) | 899 | 5 | 365E | Larreak |
IZU 056 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril) | 332 | 5 | 365A | Hiri lurzorua |
IZU 057 | Huarte Iribarren, Francisco Javier. Colonia San Miguel kalea, 8, E-52 (Izurdiaga) | 540 | 5 | 366 | Laborantzako lehorreko lurra |
IZU 058 | Ibero Ayesa, Pedro Maria. Bartolomé de Carranza kalea, 46-5. D (Iruña) | 4.841 | 5 | 38B | Belardia |
IZU 059 | Ibero Ayesa, Pedro Maria. Bartolomé de Carranza, kalea 46-5. D (Iruña) | 231 | 5 | 38C | Larreak |
IZU 060 | Ibero Ayesa, Pedro Maria. Bartolomé de Carranza kalea, 46-5. D (Iruña) | 2.059 | 5 | 38A | Hiri lurzorua |
IZU 062 | Ibero Dorronsoro, Ana Maria. Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga) | 51 | 5 | 70A | Nekazaritzako biltegia |
IZU 070 | Oroz Beraza, Ana María. Antso Azkarra, 27, 5. D (Iruña) | 15 | 5 | 303 | Belardia |
IZU 071 | Izurdiagako Kontzejua. San Juan kalea, 2 (Izurdiaga) | 167 | z.g. | z.g. | Elkorra |
IZU 073 | Aranguren Torres, Manuel. Padre Calatayud, 17 (Iruña) | 25 | 5 | 2 | Elkorra |
Mailegu/hondakindegi/bestelako destinoek ukitutako lurzatiak. Aldi baterako okupazioa. Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua |
FINKA ZK. | JABEA ETA HELBIDEA | DESJ. AZALERA | ALDI | KATASTROKO DATUAK | ||
Pol. | Lurz. | Laborea | ||||
ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA) | ||||||
IZU 050 | Lazcoz Erro, Agustin Francisco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C (Donostia) Lazcoz Erro, Maria Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria) | 4.169 | 5 | 368A | Laborantzako lehorreko lurra | |
IZU 051 | Lazcoz Erro, Agustin Francisco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C (Donostia) Lazcoz Erro, Maria Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria) | 562 | 5 | 368B | Larreak | |
IZU 052 | Trenbide Azpiegituren Administratzailea. Pio XII.aren etorbidea, 110 (Madril) | 19 | 5 | 365C | Larreak | |
IZU 061 | Izurdiagako Kontzejua. San Juan kalea, 2 (Izurdiaga) | 16.695 35 | 5 5 | 355A 355B | Belardia Eraikuntza |
Ukituriko zerbitzuak. Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua. |
FINKA ZK. | TITULARRA ETA HELBIDEA | ZORT. EZARP. | DESJ. EUSK.-KUTX. | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA | ZERBITZU MOTA | KATASTROKO DATUAK | ||||
Pol. | Lurz. | Laborea | ||||||||
ARAKILGO UDAL MUGAPEA (IZURDIAGA) | ||||||||||
IZU 002 | Erro Argaña, Margarita. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga) | 30 | Saneam. | 5 | 380 | Makalak | ||||
IZU 003 | Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun) | 133 | Saneam. | 5 | 227 | Makalak | ||||
IZU 004 | Arakilgo Udala. Foruen plaza, zk.g. (Irurtzun) | 46 | Saneam. | 5 | 228 | Makalak | ||||
IZU 005 | Díaz Espuela, Nuria. Artzaintsa Jainkotiarra klaea, 11-7. D (Antsoain) Arteaga Urrutia, Dei. Kaputxinoen kalea, 1-3. B (Iruña) | 26 | Saneam. | 5 | 229 | Laborantzako lehorreko lurra | ||||
IZU 006 | Erro Argaña, Margarita. San Juan kalea, 8 (Izurdiaga) | 30 | Saneam. | 5 | 230 | Laborantzako lehorreko lurra | ||||
IZU 007 | Larumbe Aizcorbe, Manuel. San Pedro kalea (Aginaga) Larumbe Aizcorbe, Juan Félix. San Pedro kalea (Aginaga) | 32 | Saneam. | 5 | 231 | Laborantzako lehorreko lurra | ||||
IZU 008 | Senosiain Goñi, Jose Luis. San Juan kalea, 17 (Izurdiaga) | 38 | Saneam. | 5 | 383 | Makalak | ||||
IZU 033 | Ibero Dorronsoro, Ana M.ª. Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga) | 39 | 1 | 4 | 403 | Telef. San. Elek. | 5 | 70B | Laborantzako lehorreko lurra | |
IZU 043 | Olaechea Iribarren, Jose Fermin. Eneko Aritza kalea, 21-6. B (Izurdiaga) | 9 | 110 | Elektr. | 5 | 378B | Larreak | |||
IZU 048 | Ibero Dorronsoro, Ana M.ª Geltokiko auzoa, 23 (Izurdiaga) | 52 | 121 | Ur hornidura | 5 | 372A | Belardia | |||
IZU 049 | Ortega Brun, Francisco Manuel. Telleria kalea, 1 (Errotz) | 114 | 307 | Ur hornidura | 5 | 369 | Belardia | |||
IZU 050 | Lazcoz Erro, Agustin Fco. Secundino Esnaola kalea, 55-6. C (Donostia) Lazcoz Erro, M.ª Dolores. Oria kalea, 2-3. C (Errenteria) | 244 | 857 | Ur hornidura | 5 | 368A | Laborantzako lehorreko lurra | |||
IZU 065 | Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña) Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare) | 39 | 151 | Elektr. | 5 | 308 | Elkorra | |||
IZU 066 | Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea). San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña) Nafarroako Autobideak, S.A. Talluntxe industrialdea, 1 (Taxoare) | 41 | 1 | 15 | 183 | Elektr. | 5 | 400 | Elkorra | |
IZU 070 | Oroz Beraza, Ana M.ª. Antso Azkarra, 27-5 D (Iruña) | 69 | 186 | Elektr. | 5 | 303 | Belardia | |||
IZU 071 | Izurdiagako Kontzejua.San Juan kalea, 2 (Izurdiaga) | 24 | 2 | 8 | 54 | Elektr. | z.g. | z.g. | Elkorra | |
IZU 072 | Ruiz-Erenchun Gastesi, Jaime. Geltokiko auzoa, 13 (Izurdiaga) | 12 | 24 | Elektr. | 5 | 69 | Elkorra | |||
F1500558 |
Iragarkiaren kodea: F1500558
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50