157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

3. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko 3. espedientea. Kreditu osagarria eginen da horretarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Esteribarren, 2015eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1511256