157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Alkatetzaren erabateko dedikazioa eta ordainsaria

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren karguan erabateko dedikazioan ariko dela ezartzea, ordutegia karguaren beharrizanetara egokituta, eta urtean 34.137,74 euroko ordainsari gordina finkatzea kontzeptu horrengatik.

Bigarrena.–Ezarritako ordainsaria hileko hamalau soldata berdinetan banatzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Esteribarko Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Esteribarren, 2015eko abuztuaren 4an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1511243