157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIGANDA

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zigandako Kontzejuak, 2015eko maiatzaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat, aurrekontua jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Kontzejuaren usadioari jarraikiz horretarako prestaturik dagoen tokian, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zigandan, 2015eko uztailaren 29an.–Alkatea, José María Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L1511295