157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

28/2015 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Erriberriko La Fraila eta La Caya parke eolikoei buruzko balorazio txosten partziala.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 25eko 26/2015 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Erriberriko La Fraila eta La Caya parke eolikoei buruzko balorazio txosten partziala onesteko Batzorde Mistoa eratzea.

2015eko uztailaren 2an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio partzialaren txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Erriberriko La Fraila eta La Caya parke eolikoei buruzko balorazio txosten partziala onestea, Batzorde Mistoak 2015eko uztailaren 2ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatutako balorazio txosten partzialaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Erriberriko Udalari, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko uztailaren 3an.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1510003