157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

94/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 12koa, Juan Francisco Franco Pueyo jauna, Aurrekontuaren zuzendari nagusia, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2 artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatu eta kargutik kenduko direla, departamentuko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Juan Francisco Franco Pueyo jauna, Aurrekontuaren zuzendari nagusia, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 12an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1511532