157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 12koa, Pedro María Pellejero Goñi jauna Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2. artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatu eta kargutik kenduko direla, departamentuko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abuztuaren 12an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Pedro María Pellejero Goñi jauna Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1511501