157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 469/2014 prozedura

Natividad Arregui Urizar andrea, Donostiako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: María Josefa Ariztimuño Urriza andreak eskaturik, Hotel Barriola SLren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurka, erretiro pentsioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 469/2014 autoen barrenean, honako hau eman da:

240/2015 epaia.

Donostian, 2015eko uztailaren 6an.

Nik, Carlos Tulio Rodríguez-Madridejos Murcia jaunak, Donostiako (Gipuzkoa) Lan arloko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratu diren 469/2014 autoak aztertu ditut. Horietan aritu dira, batetik, alderdi demandatzaile gisa, María Josefa Ariztimuño Urriza andrea, Merino legelari jaunak lagunduta, eta bestetik, demandatu gisa, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, Rojas legelari andreak lagunduta, eta Hotel Barriola, S.L.; azken hori ez da agertu judizio-ekitaldira.

Epaitza: baiesten dut María Josefa Aristimuño Urrizak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurka eta Hotel Barriola, S.L. enpresaren kontra paratutako demanda, eta hartara deklaratu demandatzailearen eskubidea erretiro prestazioa eskuratzeko. Alderdiek deklarazio horri men egin beharko diote. Orobat, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala kondenatzen dut hari prestazio hau ordaintzera: 1.419,72 euroko oinarri arautzailearen %72,828, urtean hamalau aldiz, ondorioak 2014ko apirilaren 1etik aurrera dituela, gehi legez dagozkion errebalorizazioak. Gainerako demandatukideak absolbitu ditut demandako eskaeretan haien kontra egindako eskakizunetatik.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahalko dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean iragarri behar dute errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz.

Hori egiteko, Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileak ziurtagiria aurkeztu beharko du kondenak dakarren prestazioa ordaintzen hasia dela eta errekurtsoa tramitatzen den bitartean ordaintzen segituko duela egiaztatzeko.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Hotel Barriola, S.L.ri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Donostian, 2015eko uztailaren 6an.–Idazkari judiziala, Natividad Arregui Urizar.

Iragarkiaren kodea: J1510473