157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Pertsona ezezagunei dei egitea

Aditzera ematen dut aipatuko diren finken traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 422/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki dela zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskribapena:

Hiri finka. Kokapena: Pitillas, Plaza del Raso, 15 zenbakia. Mugak: eskuinetara, Isidro Martínez Sagardoy jaunaren eskorta edo lastategia; ezkerretara, Pedro Elduayenen etxea; atzealdean, Braulio Maestrojuanen upeltegia. Celestrino Adot y Amadoz nire mandatugilearen arbasoaren alde dago inskribaturik, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan: 133. liburukia, 3. liburua, 10. orria, 159. finka, 1899ko inskripzioa. Katastroan José Javier Azagra Rey eta Patrocinio Rey Adot jaun-andreen izenean ageri da.

Tafallan, 2015eko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1510410