157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Pertsona ezezagunei dei egitea

Aditzera ematen dut aipatuko diren finken gehiegizko hedadura dela-eta Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 131/2015 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki dela zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen fink(ar)en deskribapena:

–Finka, 1 zenbakia, Calvo Sotelo kalean, gaur egun Nafarroa Beherea 62an. Etxebizitza lehenbiziko solairuan. Ehun eta hogeita zazpi metro koadroko azalera du, eskailerako zuloa barne, eta bere eraikinaren muga berberak ditu: aurreko aldean, Calvo Sotelo kalea, gaur egun Nafarroa Beherea; eraikinera sartu eta eskuinetara eta atzeko aldean, Aragoi ibaia edo zati amankomuna; ezkerretara José Maldonado. Etxebizitza honek biltegi bat du eranskin gisa, eraikineko beheko solairuan. Biltegiak laurogeita hamabi metro koadro ditu, Calvo sotelo kalean (gaur Nafarroa Beherea) du sarrera, eta hauek ditu mugak: eskuinetara, biltegia, María Fe Garde Penarentzat izanen dena, eta zati amankomuna eta Aragoi ibaia, eta ezkerretara, José Maldonado. Tafallako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 1.722. liburukia, 82. liburua, 130. orria, 4.585. finka. Katastroko erreferentzia: Caparrosoko katastroko II. poligonoko 104. lurzatiaren zati da.

–Finka, 2 zenbakia, Calvo Sotelo kalean, gaur egun Nafarroa Beherea 62an. Etxebizitza bigarren solairuan. Ehun eta hogeita zazpi metro koadroko azalera du, eskailerako zuloa barne, eta bere eraikinaren muga berberak ditu, hots: eraikinera sartu eta eskuinetara eta atzeko aldean, Aragoi ibaia edo zati amankomuna; ezkerretara José Maldonado. Etxebizitza honek biltegi bat du eranskin gisa, eraikineko beheko solairuan. Biltegiak hogeita hamabost metro koadro ditu, eta Calvo sotelo kalean (gaur Nafarroa Beherea) du sarrera. Mugak: sartu eta eskuinetara, Aragoi ibaia edo zati amankomuna; ezkerretara eta atzealdean, Ángel Garde Pena. Tafallako 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1.722. liburukia, 56. liburua, 169. orria, 4.586. finka. Lehenbiziko finkarekin batean, Caparrosoko katastroko 11. poligonoko 104. lurzatia eratzen du.

Tafallan, 2015eko uztailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1510409