157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Akats zuzenketa, aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian

2015eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean, aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia. Hartan akatsa badela oharturik, ondotik ematen dira behar diren zuzenketak:

Akatsa, aurrekontuaren behin betiko onespenaren iragarkiko lehenengo paragrafoan ohartua:

Honako hau dioen tokian: “2014ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Honela behar du: “2015eko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8an, aurrekontuan 5. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2015eko uztailaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1511381