157. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Desjabetze espedienteak. Behin betiko onespena

Udalak 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Bigarrena: Asiaingo 1. sektoreko UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordera bildutako jabeak desjabetzeko espedientearen behin betiko onespena. Nafarroako Gobernuarendako eskaera, presakoa deklara dezan. (Hirigintzako, Industrietako eta Obretako Informazio Batzordearen irizpena, 2015-07-24koa).

Ikusirik Rosa M.ª Iribarren Arriagak, Mª Isabel Iribarren Arriagak, Elena Iribarren Arriagak, Juana Mª Iribarren Arriagak eta M.ª Amparo Santesteban Iribarrenek Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordera bildutako lurren jabeak diren aldetik 2014ko urriaren 3an aurkeztutako eskaera, 01948 erregistro zenbakia duena. Bertan adierazi dute ez dutela parte hartu nahi aipatu exekuzio unitateko jarduketa sistematikorako konpentsazio sisteman eta, aldiz, eskatu dute ukitu zaizkien ondasun eta eskubideen desjabetzea, batzorde horren mesede. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan xedatuarekin bat.

Ikusirik horretarako tramitaturiko espedientea, entzutea eman zaie jabeei eta interesdunei, tramitatzen ari den prozeduraren inguruan, Oltza Zendeako Udalak 2014ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Desjabetze espedientearen hasierako onespenaren erabakia 2015eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 23an.

Ikusirik Juan José López Diez de Ulzurrunek Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordera bildutako lur baten jabea den aldetik (10. poligonoa, 302. lurzatia, 4. azpieremua) 2015eko otsailaren 16an aurkeztutako eskaera, 211 erregistro zenbakia duena. Bertan adierazi du ez duela parte hartu nahi aipatu exekuzio unitateko jarduketa sistematikorako konpentsazio sisteman eta, aldiz, eskatu du ukitu zaizkion ondasun eta eskubideen desjabetzea, batzorde horren mesede. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan xedatuarekin bat.

Ikusirik horretarako tramitaturiko espedientea, entzutea eman zaie jabeei eta interesdunei, tramitatzen ari den prozeduraren inguruan, Oltza Zendeako Udalak 2014ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Desjabetze espedientearen hasierako onespenaren erabakia 2015eko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 12an.

Ikusirik María Gaztelu Montagutek Luis Felipe De Gaztelu y Montaguten, Dolores De Gaztelu y Montaguten eta María De Gaztelu y Montaguten izenean Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordera bildutako lur baten jabeak diren aldetik (10. poligonoa, 302. lurzatia, 10. azpieremua) 2015eko martxoaren 6an aurkeztutako eskaera, 365 erregistro zenbakia duena. Bertan adierazi du ez duela parte hartu nahi aipatu exekuzio unitateko jarduketa sistematikorako konpentsazio sisteman eta, aldiz, eskatu du ukitu zaizkion ondasun eta eskubideen desjabetzea, batzorde horren mesede. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan xedatuarekin bat.

Ikusirik horretarako tramitaturiko espedientea, entzutea eman zaie jabeei eta interesdunei, tramitatzen ari den prozeduraren inguruan, Oltza Zendeako Udalak 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Desjabetze espedientearen hasierako onespenaren erabakia 2015eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 1ean.

Ikusirik Miguel Angel Orce Urteagak, M.ª Camino Orce Urteagak, Joaquín Orce Urteagak eta M.ª Teresa Orce Urteagak Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordera bildutako lurren jabeak diren aldetik (10. poligonoa, 302. lurzatia, 14. azpieremua) 2015eko martxoaren 12an aurkeztutako eskaera, 412 erregistro zenbakia duena. Bertan adierazi dute ez dutela parte hartu nahi aipatu exekuzio unitateko jarduketa sistematikorako konpentsazio sisteman eta, aldiz, eskatu dute ukitu zaizkien ondasun eta eskubideen desjabetzea, batzorde horren mesede. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan xedatuarekin bat.

Ikusirik horretarako tramitaturiko espedientea, entzutea eman zaie jabeei eta interesdunei, tramitatzen ari den prozeduraren inguruan, Oltza Zendeako Udalak 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Desjabetze espedientearen hasierako onespenaren erabakia 2015eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 1ean.

Ikusirik Oltza Zendeako Alkatearen ekainaren 3ko 143/2015 Ebazpenaren bidez agindua eman zela aipatu espedienteak prozedura bakarrean metatzeko, funtsean berdinak baitira edo lotura estua baitute, lurzati guztiak Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatekoak izanik.

Ikusirik horretarako ezarritako epean alegazio hauek aurkeztu direla:

–Sarrera erregistroko zenbakia: 161 / 05-02-2015. Javier Roncal Azanza, Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeko burua den aldetik. (M.ª Isabel Iribarren Arriaga, Elena Iribarren Arriaga, Juana M.ª Iribarren Arriaga eta M.ª Amparo Santesteban Iribarren)

Alegazioaren laburpena: Asiaingo 302. lurzatian, 10. poligonoko 6. azpieremuan kontuan hartu beharreko azaleraren identifikazioa.

Kontuan harturik honako hauetan xedatzen dena: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikulua, Hirigintzako Kudeaketaren gainean abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 168.2 artikulua eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legea eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen 1957ko apirilaren 26ko Dekretua.

Kontuan harturik Hirigintzako, Industrietako eta Obretako Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman zuela 2015eko uztailaren 24an.

Inork hitzik eskatu ez duenez, Udalak, osoko bilkuran bilduta eta bertan direnak bat etorrita, ERABAKI DU:

Lehenik: Javier Roncal Azanzak Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeko burua den aldetik aurkeztutako alegazioa baiestea, ondoko aldaketa hauek sarturik ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan:

Asiaingo 302. lurzatian, 10. poligonoko 6. azpieremuan kontuan hartu beharreko azaleraren argitzea: 430,00 m², katastroaren arabera, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroaren ohar soilean berretsi den bezala, espresuki horrela adierazi baita: “honela da egiazkia”.

Bigarrena: behin betiko onestea desjabetzearen xede diren ondasun eta eskubide ukituen zerrenda, horrek berarekin dakarrela erabilera publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, eta Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako eskumena duen organoa den aldetik, ondasun eta eskubide ukituen presako deklarazioa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikulua eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikulua eta ondokoak aplikaturik, diharduen administrazio honi ahalmena ematen baitiote finka ukituak berehalakoan okupatzeko. Hona hemen:

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

1. Asiaingo 10. poligonoko 88. lurzatia.

–Azalera: 6.400,00 m².

–Erregistroko titularra: Iribarren Arriaga, Rosa M.ª; Iribarren Arriaga, M.ª Isabel; Iribarren Arriaga, Elena; eta Iribarren Arriaga Juana M.ª

–Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua. 4.438. liburukia; 175. liburua; 217. orria; 7.849. finka.

–Titulartasunaren portzentajea: %25 titular bakoitzak.

–Kargak: kargarik gabea.

–Ukipena: azaleraren %100.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: halakorik ez da.

2. Asiaingo 302. lurzatia, 10. poligonoko 6. azpieremua.

–Azalera: 430,00 m².

–Erregistroko titularra: Iribarren Arriaga, M.ª Isabel; Iribarren Arriaga, Elena; Iribarren Arriaga, Juana M.ª; eta Santesteban Iribarren, M.ª Amparo.

–Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua. 3.806 liburukia; 163. orria; 12.407. finka.

–Titulartasunaren portzentajea: %25 titular bakoitzak.

–Kargak: kargarik gabea.

–Ukipena: azaleraren %100.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: halakorik ez da.

3. Asiaingo 302. lurzatia, 10. poligonoko 4. azpieremua.

–Azalera: 444,00 m².

–Erregistroko titularra: López Diez de Ulzurrun, Juan José.

–Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua. 3.700. liburukia; 160. liburua; 014. orria; 4.897N finka.

–Titulartasunaren portzentajea: %100.

–Kargak: kargarik gabea.

–Ukipena: azaleraren %100.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: halakorik ez da.

4. Asiaingo 302. lurzatia, 10. poligonoko 10. azpieremua.

–Azalera: 449,00 m².

–Erregistroko titularra: De Gaztelu y Montagut, Luis Felipe; De Gaztelu y Montagut, Dolores; De Gaztelu y Montagut, María.

–Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua. 4.458. liburukia; 176. liburua; 130. orria; 4.184. finka.

–Titulartasunaren portzentajea: %33,3333 hurrenez hurren.

–Kargak: kargarik gabea.

–Ukipena: azaleraren %100.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: halakorik ez da.

5. Asiaingo 302. lurzatia, 14. poligonoko 10. azpieremua.

–Azalera: 336,00 m².

–Erregistroko titularra: Orce Urteaga, Miguel Angel; Orce Urteaga M.ª Camino; Orce Urteaga Joaquin M.ª; Orce Urteaga M.ª Teresa.

–Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua. 4.438. liburukia; 175. liburua; 218. orria; 3923. finka.

–Titulartasunaren portzentajea: %25, hurrenez hurren.

–Kargak: kargarik gabea.

–Ukipena: azaleraren %100.

–Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: halakorik ez da.

Hirugarrena: erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietariko batean ematea argitara, eta interesdunei jakinaraztea. Orobat, horren laburpena Foru Komunitateko egunkari batean argitaratuko da.

Laugarrena: Iruñeko 3. Jabetza Erregistroari eskatzea desjabetzeari buruzko behin betiko erabaki honen bazterreko oharra jar dezala dagokien finketan.

Borzgarrena: Alkatetzari, edo legez haren ordezkoa denari, baimena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren ebazpenak eman ditzan.

Seigarrena: Ohartaraztea erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik hasita, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.

Oltza Zendean, 2015eko abuztuaren 3an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1511241