142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2015eko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2015eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldirako aurrekontu arruntaren espedientea.

Onespen hori 2015eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua: 190.710,00 euro.

2. kapitulua: 132.100,00 euro.

3. kapitulua: 2.500,00 euro.

4. kapitulua: 194.100,00 euro.

6. kapitulua: 320.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 839.410,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua: 3.000,00 euro.

3. kapitulua: 47.600,00 euro.

4. kapitulua: 117.310,00 euro.

5. kapitulua: 331.500,00 euro.

7. kapitulua: 340.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 839.410,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ariben, 2015eko uztailaren 7an.–Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1510193