142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Udalkideen ordainsariak

Utergako Udalak, 2015eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Utergako Udaleko alkatearen kargua dedikazio partzialean gauzatuko dela ezarri da.

2. Alkatearen karguaren urteko lanaldia 192 ordukoa izanen da, hileko 16 orduko lanalditan banatuta. Lanaldia udaleko langileen lan-egutegira egokituko da, goizeko, arratsaldeko eta, hala behar denean, gaueko ordutegiak malguki ezartzeko araubidean. Dena den, ordutegia bete dela justifikatu beharko da hilero.

3. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 7.212,00 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.

4. Organo kolegiatuen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatu dira: zinegotzi bakoitzak 150 euro jasoko ditu osoko bilkuran edo informazio batzorde batean parte hartzen duen aldiro.

5. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu den eta behar bezala justifikatzen den gastuagatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat ezartzen direnak izanen dira.

6. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Utergan, 2015eko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Pedro Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1510191