142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Alkatetza bertze baten esku uztea

3/2015 Ebazpena, 2015eko uztailaren 13koa, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buru Pedro M.ª Martínez Juangok emana; haren bidez, Mankomunitateko buruaren eginkizunak José Javier Eslava Armendáriz buruordearen esku utzi dira.

Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko burutzaren eginkizunak Mankomunitateko buruorde eta Ibargoitiko alkate José Javier Eslava Armendárizen esku uztea, 2015eko uztailaren 13tik abuztuaren 12ra bitartean.

Ebazpen akta luzatzen dut, alkateak idazkaria naizen honen aitzinean sinatuta, horren fede ematen baitut.

Urrotz-Hirian, 2015eko uztailaren 13an.–Mankomunitateko burua, Pedro M.ª Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1510259