142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udaltzaingoko kaboaren izendapena

Azkoiengo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarraren 2013ko apirilaren 11ko erabakiaren bidez (2013ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 22koa) onetsitako Azkoiengo Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat funtzionarioen araubidean eta barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko deialdiaren probak amaiturik eta, “kabo izateko lanpostu bat mailaz igota betetzeko (2015)” ikastaroaren azken kalifikazioak onesteko, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak ekainaren 26an emandako 84/2015 Ebazpena ikusirik, Alkatetzak, uztailaren 3ko 147/2015 Ebazpenaren bidez, Luis Fernando Pérez Pérez Azkoiengo Udaleko Udaltzaingoko kaboa funtzionarioen araubidean izendatzea onetsi zuen.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2015eko uztailaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1510253