142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira Udal honen 2015eko plantilla organikoa eta enplegatuen izenen zerrenda. 2015eko maiatzaren 23ko osoko bilkuran onetsi ziren, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2015eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an.

2015EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Egoera: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Hitzarmeneko osagarria E mailarako: %15. Lanpostuko osagarria: %7. Sarbidea: oposizioa.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizioa.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Iribarren Iturria, M.ª Teresa. Bitarteko idazkaria. Egoera: jardunean. Antzinatasuna, 1997-07-08.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Alzón Aldave, Ángel M.ª Zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean. Antzinatasuna, 2001-01-01. 2. funtzionario gradua. Funtzionario bilakatzeko ebazpena, 2013-11-04koa.

Luzaiden, 2015eko uztailaren 8an.–Behin-behineko alkatea, Peio Hualde Iribarren, jarduneko alkatearen ordez.

Iragarkiaren kodea: L1510153