142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Udalkideen ordainsariak

Legardako Udalak, 2015eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Azterturik, Udalbatzaren aukera ekonomikoen esparruaren barnean udal organoek zuzen funtziona dezaten udalkideendako ordainsariak eta kalte-ordainak adierazteko bideratu den espedientea.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ordainsari partzialei, organo kolegiatuen bilkura-sariei eta karguan aritzean izandako gastuetarako kalte-ordainei buruz ezarritakoa.

Aho batez ERABAKI DA:

1. Ez erabakitzea edo ezartzea inolako ordainsaririk udalkideendako karguan aritzeagatik, erabateko dedikazioagatik eta dedikazio partzialagatik.

2. Organo kolegiatuen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatu dira udalkideentzat:

Zinegotzi bakoitzak 176 euro jasoko ditu osoko bilkuran edo informazio batzorde batean parte hartzen duen aldiro.

3. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu den eta behar bezala justifikatzen den gastuagatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat ezartzen direnak izanen dira.

4. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratzea.

Aditzera ematen da Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Legardan, 2015eko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1510189