142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Udalkideen ordainsariak

Fontellasko Udalak, 2015eko uztailaren 8an egin osoko bilkura berezian, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

“Ikusirik: Alkatetzak 2015eko uztailaren 6ean emandako 14/15 Ebazpena. Haren bidez alkateordeen izendapena ebazten da, alkateak hainbat arlotako eskumenak eskuordetzen ditu eta izendatuek eskuordetza horiek onartzen dituzte.

Kontuan harturik: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75 bis artikuluetan ezarritakoa, eta Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean eta horrekin bat heldu den araudian xedatutakoa.

Kontuan harturik: 23/2003 Foru Legea, apirilaren 4koa, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duena.

Ondokoa ERABAKI DA gehiengo osoz:

1. Andrés Agorreta Arriazu alkate udalburuarendako urtean 27.598,56 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean (lanaldiaren %75) aritzeagatik, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kontura.

2. Érika Lasheras Munárriz lehen alkateorde eta Hezkuntza eta Festen zinegotzi delegatuarendako urtean 5.100 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean (lanaldiaren %15) aritzeagatik, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kontura.

3. Francisco Javier Lamana Ibuarben bigarren alkateorde eta Kirol eta Gazteriaren eta Gizarte Zerbitzuen zinegotzi delegatuarendako urtean 5.100 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean (lanaldiaren %15) aritzeagatik, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kontura.

4. Sheila Pérez Martínez Kulturako,Teknologia Berrietako eta Emakumearen zinegotzi delegatuarendako 5.100 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean (lanaldiaren %15) aritzeagatik, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kontura.

5. Ez dedikazio ordaindurik ez Gizarte Segurantzako altarik ez duten Udalbatzako kideendako, honako bilkura-sariak ezartzea:

–Osoko Bilkurak, 90 euro/bilkura.

–Batzordeak: 90 euro/bilkura.

–Udalez gaindiko organoak: 90 euro/bilkura.

Fontellasen, 2015eko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1510207