142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Hautetsien ordainsarien araubidea 2015. ekitaldirako

Ezkarozeko Udalak, 2015eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, udalkideendako indarreko ordainsari araubideari eustea erabaki zen. Honako hau da:

–Osoko bilkuretara etortzeagatik: 50,00 euro bilkura bakoitzeko.

–Ohiko gaietarako Herriko Etxera egunero etortzeagatik: 20,00 euro egunean.

–Informazio batzordeetara eta kide anitzeko organoetara etortzeagatik: 20 euro batzordeen eta kide anitzeko organoen ordubetetik beherako bilkura bakoitzeko. 42,08 euro, ordu 1etik 4ra irauten badu edo herritik kanpo bada, ordubete baino gutxiago irauten badu ere; eta 68,38 euro, 4 ordu baino gehiago irauten badu.

–Bide-sari eta joan-etorriengatik: bidaia sariak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena.

Horrek guztiak ondorioak izanen ditu 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ezkarozen, 2015eko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1510239