142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA ZARAITZU

2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2014ko abenduaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Espartza Zaraitzuko Udalaren 2015eko plantilla organikoa.

Behar den iragarkia 2014ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, abenduaren 17an, jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; beraz, behin betiko onetsi da 2015eko plantilla organikoa, eranskinean heldu baita.

2015EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostuaren izena: idazkaria, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Herriburua: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: erregelamendukoa, oposizio-lehiaketa. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Lanaldi osoa. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostua: bitarteko idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: erregelamendukoa, oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Zerbitzu anitzetako enplegatua. D mailaren pareko lansaria. Lanaldi erdian. Itzaltzurekin partekatua. Herriburua: Espartza Zaraitzuko Udala. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %2,99; sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hizkuntza eskakizuna: Merezimendua: Euskaraz jakitea.

ENPLEGATUEN IZENEN ZERRENDA

Administrazio-kontratudunak

Cristina Aisa Rivera. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Batasunean, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko udalekin. Antzinatasuna: 2012/07/06.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Sanz Loigorri, Oskar Juan. Zerbitzu anitzetako arduraduna. D mailaren pareko lansaria. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria: %2,99. Administrazio egoera: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; Itzaltzuko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa. Antzinatasuna: 2005/02/18.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Espartza Zaraitzun, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Albina Semberoiz Beaumont.

Iragarkiaren kodea: L1510161