142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko Udaleko hautetsiendako ordainsariak

Cascanteko Udalak, 2015eko uztailaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Idazkaritzaren eta Kontu-hartzailetzaren txostenek adierazi dute aurrekontuan diru nahikoa dagoela udalkideen ordainsarien gastuari aurre egiteko. Txosten horiek oinarri hartuta, Osoko Bilkurak udalkideen ordainsarien, kalte-ordainen eta organo kolegiatuen bilkuretara joateagatiko ordainen araubidea onetsi du. Hona hemen:

Lehena.–Alberto Añón Jiménez alkate udalburua dedikazio partzialean arituko da karguan.

Bigarrena.–Ordainsarien honako araubidea ezarri da, urteko zenbateko gordinak, hamalau ordainketatan ordaindu beharrekoak, direla kontuan hartuta:

–14.827,20 euro alkate udalburuaren karguari dagozkio.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek jasotzeko behar den gutxieneko dedikazioa finkatzea:

–Alkate udalburua: astean 20 ordu.

Laugarrena.–Alta eskatuko zaio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Lurralde Bulegoari, eta Udalak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei beren zerbitzuko langileez den bezainbatean ezartzen dizkien betebeharrak. Haren kostua 4.775,05 eurokoa izanen da urtean.

Bosgarrena.–Honako bilkura-sariak eta kalte-ordainak finkatzea:

Erabateko dedikazioa edo partziala izateagatik ordainsariak jasotzen dituzten udalkideak izan ezik, beste guztiek 181,16 euro jasoko dute Udalak egiten duen osoko bilkura arrunt bakoitzean parte hartzeagatik.

Udalkideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Seigarrena.–Osoko bilkuraren erabakia, osorik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitara ematea, orok jakin dezan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2015eko uztailaren 8an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1510151