142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1665/2015 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Berta Boj Prieto andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ekoizpen eta Zabalkunde Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 2256/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 84 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ekoizpen eta Zabalkunde Atalarena zegoen. Aipatutako deialdia 2013ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Azaroaren 3ko 2372/2014 Ebazpenaren bidez, burutza hori betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2014ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an.

Jarduketak bukatuta, merezimendu lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak burutzarako hautagaiaren izendapen proposamena egin du, deialdiaren 11.3 atalean adierazitako proba gainditu baitu.

Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 13. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da Berta Boj Prieto andrea izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Berta Boj Prieto andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ekoizpen eta Zabalkunde Ataleko buru izendatzea, merezimendu lehiaketa bidez eskuratu baitu. Burutzak 9285 zenbakia du plantilla organikoan.

2. Izendatu den pertsonak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epearen barruan.

Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jabetza hartzearen berri eman beharko zaio, behar diren idazpenak egiteko.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2015eko uztailaren 6an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia ez dagoenez, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (153/2014 Foru Agindua, ekainaren 27koa).

Iragarkiaren kodea: F1510186