142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Ediktua. Gora jotzeko 15-01680 errekurtsoa

2015eko uztailaren 10ean, Baztango Udaleko alkateak, Joseba Otondo Bikondoa jaunak, hitzez hitz honela dioen 120/2015 Ebazpena eman zuen:

“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako (15-01680 zk.) gora jotzeko helegitearen espedientea, María Rosario Vergara Mihura andreak 2015/04/17an Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak pareta legeztatzeko emandako obra baimenaren aurka aurkeztua.

Ebazten dut: Espedientean agertzen diren interesatuei helegitearen berri jakinaraztea eta Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzea administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea helegitean ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.”

Baztanen, 2015eko uztailaren 10ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1510231