142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Kargu orria

Zehazten den zehapen-espedienteari dagokion kargu-orria jakinaraztea ezinezko gertatu baita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko Legeari eta gaiari aplika dakiokeen gainerako legediari jarraikiz, horien jakinarazpena honela eginen da: Estatuaren Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren udalerriko Udaletxeko ediktu-oholean ediktu hau iragarririk.

Esp. 1/2015.

Izenpetzen duen Iulen Urbiola Loiarte jaun Instruktoreak, Belaten Esteban Mendiburu Gillenea jaunaren aurkako zehapen-espedientean dauden jarduerak ikusita honakoa adierazten du:

–Kargu-orria:

Egiteak:

Lehendabizikoa.–Udal basozainak txosten bat osatu du Esteban Mendiburu Gillenearen azienda baimenik gabe Belaten zegoela salatuz.

Bigarrena.–2015/05/11ko Alkatetzeren Dekretu jarraikiz, Esteban Mendiburu Gillenea jaunari aipatutako egitateengatik zehapen-espedientea ireki zaio.

–Oinarri juridikoak:

Lehendabizikoa.–Aipatutako egitateak, egiaztatuak izan dira eta, ustez, Baztan Haranaren ordenantza, zerga eta paramentu berriaren. 139.4 artikulua eta berarekin erlazionatuta dagoen Batzar Nagusiak 2008ko urtarrilaren 2an hartutako garatzeko akordioa urratzen dituztela.

Bigarrena.–Bertzalde, Baztan Haranaren ordenantza, zerga eta paramentu berriaren. 140. artikulua esaten du: Arau-hauste arinak 50etik 600 euro bitarteko isunarekin zehatuko dira. Arau-hauste larriak 600tik 6.000 euro bitarteko isunarekin eta auzo aprobetxamenduetako titularra izateko 1etik 10 urte bitarteko epean ezgaitzearekin zehatuko dira. Halaber, ordenantza, zerga eta paramentu berriaren. 138. artikuluak esaten du: Arau-hausteak arinak edo larriak izaten ahal dira:

1.–Arau-hauste arinak izanen dira: ordenantza hauetan ezarritako manuak ez betetzea, herrilurrari kalte edo domaia sortu ez bazaio ere.

2.–Arau-hauste larriak dira: arau-hauste arinak berriz egitea eta herrilurretan aldaketarik eragiten duten arau-hausteak egitea eta beti sua sorraraztea mendian.

Hirugarrena.–Azaldutakoa kontuan hartuta eta aipatutako araudiarekin bat eginez eta jokaeran berrerori izana aintzat hartuta 300 euroko isuna zehazten ahal da.

Azaldutako ikusita, Espedientearen Instruktoreak proposatzen du honako Kargu-Orria Esteban Mendiburu Gilleneari helaraztea, jasotzen duen egunetik hasita hamabortz eguneko apean, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zehapen Ahalmenaz Baliatzeko Prozeduraren Erregelamenduaren 16.artikuluan ezarritakoari jarraiki, bere eskubidea defendatzeko egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Beharrezko ondorioetarako jakinarazten dizut tramitazio egintza izanik ez dela administrazio-bidez errekurtsoa aurkezten ahal.

Elizondo (Baztan), 2015eko maiatzak 14.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1510198