138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

147/2015 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, 2015ean Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren.

Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenaren bidez 2015ean Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren (2015eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 9an).

Barneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 18/2015 Ebazpenaren bidez, Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenaren I. eranskineko (Zirkulazio murrizketak) C) eta D) idatz-zatietan antzemandako akats materialak zuzendu ziren. Ebazpen horren bidez, 2015ean Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren.

Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenaren VI. eranskinean Salgai arriskutsuetarako ibilbide sarea (RIMP) adierazi zen. Aipatutako ebazpena onetsi ondoren, A-12 eta AP-68 lotzeko falta zen autobideko tartea inauguratu da. Bestaldetik, Espainiako lurraldean salgai arriskutsuen errepideko garraioaren eragiketak arautzen dituen otsailaren 14ko 97/2014 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, ibilbide osoa sartzen da, aparkatzea bera RIMP sarearen barruan gehituta, AP-15 autobidearen eta Imarkoain-Iruñeko Garraio Zentroko salgai arriskutsuen berariazko aparkalekuaren artean dagoen NA-5001 errepideko tartearena.

Horregatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuari jarraikiz emandako ahalmenak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 384/2014 Ebazpenaren VI. eranskina (“Salgai arriskutsuetarako ibilbide sarea (RIMP)”) aldatzea. Ebazpen horren bidez, 2015ean Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri ziren. Hona testu berria:

VI. eranskina.

Salgai arriskutsuetarako ibilbide sarea (RIMP)

Salgai arriskutsuen garraioa, oro har:

BIDEA

IBILBIDEA

N-I/A-1

391. K.P. (Nafarroa) / 405,5. K.P. (Nafarroa, Etxegarate)

AP-15

0 K.P. (AP-68ko lotunea / 112. K.P. (A-15aren eta A-10aren arteko lotunea, Irurtzunen)

A-15

112. K.P. (A-15aren eta A-10aren arteko lotunea Irurtzunen) / 139,8. K.P. (Gipuzkoako muga)

A-10

0 K.P. (A-15aren eta AP-15aren arteko lotunea Irurtzunen) / 29. K.P. (A-1aren lotunea Altsasun)

A-21

0 K.P. (AP-15aren lotunea Noainen) / Zaragozako probintziako muga

A-12

3 K.P. (A-15aren lotunea Zizurren) / Errioxako probintziako muga

AP-68

163. K.P. (Errioxako muga) / 166. K.P. (Errioxako muga)

AP-68

202. K.P. (Errioxako muga) / 237. K.P. (Zaragozako probintziako muga)

NA-5001

Imarkoain (AP-15) / Iruñeko Garraio Zentroa

NA-5001

Imarkoain-Iruñeko Garraio Zentroko salgai arriskutsuen aparkalekua

F1510078_0.pdf

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluarekin bat.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko ekainaren 29an.–Barneko zuzendari nagusia, Francisco José Fernández Elizalde.

Iragarkiaren kodea: F1510078