138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 31. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 191/2015 prozedura

Amalia Del Castillo De Comas andreak, Madrilgo Lan arloko 31. Epaitegiko idazkariak, aditzera ematen dut:

Prozedura arrunta dela-eta María Vanesa Viñolo Román andreak eskaturik Vino y Gastronomía Comunicación SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 191/2015 prozeduran, epaia eman da, hitzez hitz honela dioena:

Baiesten dut María Vanesa Viñolo Román andreak jarritako demanda, eta, horrenbestez, Vino y Gastronomía Comunicación SL kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.761,70 euro gordin ordaintzera soldata gisara eta horren %10 berandutza gisara.

Eta Vino y Gastronomía Comunicación SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2015eko maiatzaren 6an.–Idazkari judiziala, Amalia Del Castillo de Comas.

Iragarkiaren kodea: J1507911