138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 117/2015 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 117/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Cabo Verde Navarra Sociedad Limitadari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten dut, 2015eko uztailaren 22ko 10:40an ager dadin epaitegi honen egoitzan (Iruñeko San Roke kalea, 4, lehen solairua) langilea berriz ez hartzeagatiko auziari buruzko agerraldira. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko ekainaren 29an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1509816