138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

352/2015 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 66 kV-eko (ZB) “Orkoien-Irurtzun 1 eta 2” aireko linea elektrikoaren bariantea (linea ordezteagatik) eta 66 kV-eko (ZB) “Orkoien-Ororbia 1 eta 2” linearekiko lotura Orkoienen eta Oltza Zendean egiteko (SEMSI–SAT09823) proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 154/2015 Ebazpenaren bidez, 66 kV-eko (ZB) “Orkoien-Irurtzun 1 eta 2” aireko linea elektrikoaren bariantea (linea ordezteagatik) eta 66 kV-eko (ZB) “Orkoien-Ororbia 1 eta 2” linearekiko lotura Orkoienen eta Oltza Zendean egiteko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Orkoiengo alkateari eta Oltza Zendeako alkateari, edo haiek eskuordetzen duten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Orkoiengo eta Oltza Zendeako udaletxeetan, 2015eko irailaren 1ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Orkoiengo eta Oltza Zendeako udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2015eko uztailaren 1ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1509926