138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2015eko ekainaren 29ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Bigarrena.–Arakilgo Bake Epaitegia: María Carmen Garro Redin andrea (NAN zenbakia: 18.203.579-E) eta Miguel Ángel Zubiria Muruzabal jauna (NAN zenbakia: 15.828.278-T), bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Hirugarrena.–Azkoiengo Bake Epaitegia: María Teresa Almazor Iribarren jauna (NAN zenbakia: 72.800.082-E), ordezko bake epailea.

Laugarrena.–Eloko Bake Epaitegia: Gloria Irazabal Echeverria andrea (NAN zenbakia: 72.646.272-V) eta Beatriz Unzue Preboste andrea (NAN zenbakia: 33.439.679-W), bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 29an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1509863