138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

4/2015 aldaketa aurrekontuan. Kreditu berezia
Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuaren 4/2015 aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zuñigan, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1510065