138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkateordeen izendapena

Udal honetako Alkatetzak, gaurko egunean, Alkatetzaren 54/2015 Ebazpena eman du. Hona hemen hitzez hitz:

Udalbatza 2015eko ekainaren 13ko osoko bilkura berezian eraturik eta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.a) artikuluan aurreikusiari jarraikiz, beharrezkoa delarik alkateordeak izendatzea.

Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/86 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Honako hau ebatzi dut:

1.–Honako zinegotzi hauek alkateorde titular izendatzea:

1. alkateordea: Isabel Martín Hernández.

2. alkateordea: María Jesús Otazu Ayestarán.

2.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 47.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, izendatuei dagokie Alkatetza honen ordezko izatea egiteko guztietan, izendapen hurrenkeraren arabera, kargua hutsik edo alkatea kanpoan edo eri dagoenean, aldez aurretik eskuordeturik.

3.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

4.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.

5.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

6.–Izendapenek indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tebasen, 2015eko ekainaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1510099