138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetza ordeztea

Udal honetako alkateak ondoko ebazpena eman zuen, 2015eko ekainaren 30ean. Hona hemen testu osoa:

Alkatea kanpoan izanen denez 2015eko uztailaren 1etik uztailaren 5era, biak barne,

AFEren 47 eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DU:

1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso alkatearen ordezko izendatzea 2015eko uztailaren 1etik 2015eko uztailaren 5era, biak barne.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2015eko uztailaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.

Garesen, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1510103