138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 43, 44 eta 47. artikuluetan xedatuari jarraituz, ondoko hau ebatzi dut alkatetzak 2015eko uztailaren 1ean emandako 178/2015 ebazpenaren bidez:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztietarako Pedro M.ª Azparren Ocaña lehen alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo uztailaren 6tik 11ra (biak barne).

Bigarrena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztietarako M.ª Reyes Latienda Fernandez bigarren alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo uztailaren 12tik 14ra (biak barne).

Oltza Zendean, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1509925