138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

616/2015 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Lekarozen Aroztegia jauregiaren turismo, hotel, kirol eta egoitza eremuaren udalez gaindiko plan sektorialaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Sustatzailea Palacio de Arozteguia, SL da.

Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20an hartutako Erabakiaren bidez UPS hori onetsi egin zen. Aipatu erabakiaren 3. xedapen zatian, 2015eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ekainaren 5ean, sustatzaileari eskatzen zitzaion UPS dokumentuaren testu bategina eta dokumentazio grafikoa aurkezteko, honako hauen ondoriozko aldaketak sartuta: alegazio-idazkien ebazpenak, Erabaki honetako oharrak eta Nafarroako Gobernuaren 2014ko abenduaren 23ko Erabakiari erantzuteko aurkeztutako dokumentazioa eta txosten sektorialak.

Aurreko puntuari erantzunez, 2015eko ekainaren 15ean, Palacio de Arozteguia, SLk aurkeztu du eskatu zitzaion testu bategina.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusita eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren (gaur egun Sustapen Departamentua da, ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuan eta ekainaren 27ko 30/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera) egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lekarozen Aroztegia jauregiaren turismo, hotel, kirol eta egoitza eremuaren udalez gaindiko plan sektorialaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Sustatzailea Palacio de Arozteguia, SL da eta araudi horren testua ebazpen honen eranskinean ageri da oso-osorik.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau igortzea Baztango Udalari, sustatzaileari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 8an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

ERANSKINA

Hirigintza arloko araudia eta ordenantzak (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1510143