138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Alkatetzaren ebazpena. Eskudantziak bertze inoren eskutan uztea

Itzako alkate udalburuak, 2015eko ekainaren 15eko Ebazpenaren bidez, erabaki du eskudantziak eskuordetzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.etik 45.erako artikuluetan xedatutakoarekin bat, gisa honetan:

Lehena: kultura eta kirol jardueretako eskudantziak María Pilar Ibero Baquedano zinegotziaren esku uztea.

Bigarrena: Zuastiko herriarekin izan beharreko harremanetarako eskudantziak Javier Ayensa Vicente zinegotziaren esku uztea.

Hirugarrena: ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), 2015eko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1509915