138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAINTZA

Ur horniduragatik ezarritako tasa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Gaintzako Kontzejuko batzarrak, 2015eko urtarrilaren 10ean egin bilkuran, Ur horniduragatik ezarritako tasa arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinekoz hartutako erabakia behin betikoa izanen da.

Gaintzan, 2015eko uztailaren 3an.–Lehendakaria, Juan Jose Otamendi Artola.

Iragarkiaren kodea: L1510009