138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean. Behin betiko onespena. Hirigintzako arauak eta hirigintzako araudi orokorra lurzoru urbanizaezinean

Udalak, 2015eko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizaezinetako hirigintzako arauetako eta araudi orokorreko aldaketa xehakatua, Berako Udalak berak sustatua. Orain, argitara ematen da lurzoru urbanizaezinetako arauen eta hirigintzako arauen testu osoa, aldaketak barne, hori guztia Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 71/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Beran, 2015eko uztailaren 2an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

ERANSKINA

1.–Ordenantzak.

2.–Hirigintza arauak.

3.–Arauak lurzoru urbanizaezinean.

Fitxategiak PDF formatuan daude, behera kargatu ahal izateko.

Iragarkiaren kodea: L1510070