2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantzan. Behin betiko onespena
Udalak, 2015eko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen Udal Plan Orokorreko eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantzen aldaketa, Berako Udalak berak sustatua. Orain, argitara ematen da eraikuntzaren, urbanizazioaren, hirigintza prozeduraren eta jarduera sailkatuen ordenantzen testu osoa, onetsitako aldaketak gehitu dituena, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 71/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Beran, 2015eko uztailaren 2an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1510069