138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

7. sektoreko UEFn borondatezko birzatiketaren proiektuko eta hirigintza hitzarmeneko aldaketa. Behin betiko onespena

Berako Udaleko alkateak, 2015eko ekainaren 29ko ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zuen 7. sektoreko UEFn borondatezko birzatiketaren proiektuko eta hirigintza hitzarmeneko aldaketa, Promociones Urbanísticas Bidasoa SLk sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Akordio honen aurka aurkez daiteke ondoko errekurtso hauetariko edozein:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabetez, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2015eko uztailaren 2an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1509989