138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBAR

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da minus 2 zenbakitik (-2) 17ra eta 26tik 43ra bitarteko usategiak errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2015/2016ko denboraldian, NA-10443 matrikulako ehiza barrutian, Baraibarko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 5ean, eguerdiko hamabietan eginen da enkantea, Baraibarko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 12an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak etab. Baraibarko Kontzejuaren Alkatetzan den baldintza-agirian daude ikusgai (607181744 telefonoa), aztertu nahi dituenaren eskura.

Baraibarren, 2015eko uztailaren 2an.–Kontzejuko burua, José Manuel Iriarte Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L1509951