127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 13. EPAITEGIA

Ediktua. 853/2014 judizioa

Zitazioa agindu duen organoa: Madrilgo Lan arloko 2. Epaitegia. Zein auzitan: 853/2014 judizioa, Vidal Valdunciel Moreno jaunak sustatua, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta.

Zitatua: Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra eta TB Solutions Advanced Technologies, S.L.

Zitazioaren xedea: adiskidetze-ekitaldian eta judizioan parte hartzea, eta judizioko egitate eta inguruabarren gainean egin nahi dizkioten galderei erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Non eta noiz agertu behar duen: epaitegi honetan agertu behar du (Princesa kalea, 3, 28008), 2015eko urriaren 14an, goizeko 11:30ean.

Legezko ohartarazpenak.

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari dela deklaratu beharrik izan gabe (LJLaren 83.3 artikulua).

Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (LJLaren 59. artikulua).

2.–Erabili nahi diren frogabide guztiak eraman behar dira judiziora (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 artikulua).

3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore batek nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatu batek ordezkatuta agertzeko asmorik badu, hala adierazi beharko zaio epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (LJLaren 21.2 artikulua).

4.–Agertzen ez bada eta ez agertzeko arrazoirik ematen ez badu, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu haren kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91. artikuluari dagokionez), eta horrez gain, aurrez entzutea emanda, 180 eta 600 euro bitarteko isuna jartzen ahalko zaio (PZLaren 304. eta 292.4 artikuluak).

5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.

Zitatuak Epaitegiko Idazkaritzan aztertzen ahal ditu autoak, judizioa egiten den egunera arte.

Madrilen, 2015eko maiatzaren 12an.–Idazkari judiziala, Laura Carrión Gómez.

Iragarkiaren kodea: J1508497