127. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 221/2014 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, sozietatearen administratzaileen erantzukizunezko akzioak direla eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

96/2015 epaia. Iruñean, 2015eko maiatzaren 19an.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritza arloko 1. Epaitegiko magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 221/2014 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Sinase Alfonso SAk sustatu du, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta, auzi-ihesean diren Roberto Gómez Senosiain eta Jesús Valle Díez jaunen aurka, eta María Teresa Igea Larrayoz prokuradore andrea izan du ordezkari eta Andrea Arregui Lavin legelari andrea laguntzaile.

Epaitza:

Baiesten dut María Teresa Igea Larrayoz auzitegietako prokuradoreak, Sinase Alfonso SAren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean diren Roberto Gómez Senosiain eta Jesús Valle Díez jaunen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, kondenatzen ditut solidarioki 20.437,26 euro ordaintzera, gehi legezko interesak.

Demandatukideak kostuak ordaintzera kondenatzen ditut, denek kopuru bera.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Roberto Gómez Senosiaini eta Jesús Valle Díezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 22an.–Idazkari judiziala, Elena María Daniel del Valle.

Iragarkiaren kodea: J1508271