113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 82/2015 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: titulu ez judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 82/2015 prozesuan ebazpen batzuk eman dira (2015-04-15, 2015-04-20, 2015-04-28, 2015-05-06 eta 2015-05-15 egunetakoak), eta interesdunek haien kopiak dituzte eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Congresos Navarra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko ekainaren 3an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1508667