113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO GARAPEN PARTZUERGOA

Estatutuak aldatzeko proposamena

Erdialdeko Garapen Partzuergoaren Batzar Nagusiak eta Erdialdeko Garapen Partzuergoaren Batzorde Betearazleak, 2015eko maiatzaren 28an egin bilkuran, besteak beste, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, Erdialdeko Garapen Partzuergoaren Estatutuen aldaketari buruz:

“Lehendakariak proposatu du aldaketa hauek egitea Erdialdeko Garapen Partzuergoaren Estatutuetan, entitatearen behar berriei egokitzeko:

3. artikuluan.–Egoitza aldatu da: Erriberriko Las Pozas kaleko 13 zenbakian egonen da aurrerantzean.

6. artikuluan.–Hiru helburu berri gehituko dira.

–Zonaldeko enpresa-gogoa sustatzea, bai eta ekonomikaren sustapena eta dibertsifikazioa eta eskualdeko enpresa-egitura ere.

–Erdialdeko turismo jarduketak koordinatzea, garatzea eta bateratzea.

–Gure lurraldean gizarte-erantzukizunari loturiko ekintzak nork bere gain hartzeko eta abiarazteko bitartekoak eta ekintzak kudeatu eta sustatzea.

Eta honako helburu hau kenduko da: Kudeatzen diren jarduerekin loturik dauden eta haietatik ondorioztatzen diren guztiak egitea, eta 7. artikuluan (eskudantziak) sartzea.

10. artikuluan, partzuergokidetasuna galtzeari buruzkoan, honako hau gehitu da: entitateak baja ematen badu atxiki zaion programazioaren denboraldi guztiko kuotak ordaindu beharko ditu. Orobat, urtebeteko kuota ordaindu beharko du penalizazio gisa.

12. artikuluan, partzuergokideen betekizunei buruzkoan, d) letraren idazketan kuota bat ezarri da bilkuretara huts egiteagatik.

27. artikulua honela geldituko da: “Toki entitateen ordezkariak udalbatza bakoitzak osoko bilkuran hautatuko ditu bere kideen artean. Ordezkari horiek ez badira batzarretara joaten, bai Partzuergoaren batzarretara bai haren erakunde autonomoarenetara, toki entitateei jakinaraziko zaie.

Udal bakoitzak titular bat eta gutxienez ere bi ordezko hautatuko ditu, azken horiek edozein ezustekotan haren lana egin dezaten.”

42. artikuluan, Partzuergoko entitateek egin beharreko ekarpenei buruzkoan, honako hau zehaztu da: hutsegiteengatik ezarritako kuota urtero kobratuko da eta toki entitateak Partzuergoko Batzar Orokorraren nahiz haren erakunde autonomoaren bilkuretara egindako hutsegiteek osatuko dute; bi bilkurak egun berean egin badira, hutsegite bakarra kontatuko da. Kuotaren zenbatekoa izanen da 100 euro bilkurako, eta ez zaio justifikatu gabeko lehenengo hutsegiteari aplikatuko.

Justifikatutako hutsegitea izanen da toki entitatearen ordezkaritzari berari dagokiona eta toki entitatearen edo hura partaide den bestelako erakundeen bilkuretan egina, baldin eta behar bezalako ziurtagiriak aurkezten badira.

VIII. titulua, kudeatzeko sozietatea, ezabatu da eta, beraz, IX eta X. tituluei zenbaki berriak ezarri.

Gainera testu osoan aldaketak egin dira hizkuntza barne-hartzaileagoa izan dadin.

ERABAKI DA:

1. Erdialdeko Garapen Partzuergoaren Estatutuen aldaketa hau onestea.

2. Nafarroako Erdialdeko Toki Ekintzarako Taldearen Estatutuen aldaketa onestea, erakunde autonomoaren batzar orokorrak 2015-05-11n erabaki bezala.

3. Jendaurreko informazioaren tramitea betetzea legez ezarrita dagoen bezala.

4. Partzuergoko kide diren udalei igortzea indarra duten estatutuak, bi entitateenak.

Erabaki horiek bertaratuek aho batez hartu dituzte.”

Aditzera ematen da espedientea bulegoetan ikusgai egonen dela, hilabetez egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesa dutenek komenigarriak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2015eko ekainaren 3an.–Lehendakaria, Cristina Arconada Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1508685